eusk
BERRIAK
DATU TEKNIKOAK
AURREKO EDIZIOAK
PALMARESA


2017-07-28
17 TALDEK PARTE HARTU ZUTEN VIII. ALKAIAGA TRAILEAN

Alkaiaga Trailaren zortzigarren edizioan 17 taldek parte hartu zuten pasa den uztailaren 22an. Irene Almandoz, Asier Apezetxea eta Unai Santamaría izan ziren hiru ibilbideak betetzen azkarrenak 50 minutu eta 49 segundorekin, eta zazpi segundo beranduago Iparraldetik etorritako Severine Duhalde, Damien San Martin eta Mickael Duhart (50:56) iaz bezala bigarren sailkatu ziren. Podiuma Maddi Sotil, Ibai Berregi eta Ibai Ordaxek, osatu zuten 52:02ko denborarekin. Aipatzekoa da, Asier Apezetxea, goiz horretan bertan, bigarren sailkatu zela Bidarraiko Erdi Maratoian. Jone Zelaieta, (laugarren Bidarraiko lasterketa berean), Ana Larretxea eta Itziar Paternainekin batera bostgarren sailkatu ziren Alkaiaga Trailean, Ainhoa Etxegarai Adrián Gajate eta Beñat Los Arcosek osatutako taldearen atzetik.
Aurreko urteetan bezala, Alkaiagako besten komisioak eta Manttalek antolatuta, erreleboka egin zen lasterketa, hiru ibilbide desberdinekin eta auzo inguruetan.

Helduen lasterketa baino lehen, haurrentzako lasterketak egon ziren, partaidetza altu batekin.
Sari banaketa ondoren, urtero bezala auzo afaria ospatu zen, bertan 90 pertsona inguru Bildu zirelarik. Batista Teiletxea nekaezinari homenaldia egin zitzaion ere.

Sailkapenak
2017-07-11
VIII. ALKAIAGA TRAILA UZTAILAREN 22AN OSPATUKO DA

Alkaiagako besten komiteak eta Manttale Mendi Lasterketa taldeak antolatuta VIII. Alkaiaga traila uztailaren 22an ospatuko da 18.00etatik aintzinerat. Aurreko urteetan bezala, lasterketa auzoko inguruetatik igaroko da eta taldeak 3 partaideetakoak izanen dira, emakume batez gutxienez osaturikoak.

Taldeek, erreleboka auzo ingurutik egin beharko dute ibilbidea Baldrun-Sorotik. Korrikalari batek lehenengo itzuli motza egingo du, 2 kilometrotakoa eta 75 metroko desnivela daukana, bigarrengoak luzexeago bat 3 kilometrotakoa eta 150 metrotako desnibela daukana eta azkenak 4 kilometro eta 155 metroko desnibela daukan ibilbide bat. Irteera eta helmuga Alkaiagako zonalde altuan egonen da eta errelebista bakoitzak arto mazorka bat eramango du lekuko gisa.

Antolatzaileek gomendatzen dute, taldeak aldez aurretik eginak izatea eta partaideen izen abizenak mailez bidaltzea alkaiagatrail@hotmail.com helbidera. Talderik izan ezean, antolatzaileek, egunean bertan izena ematen duten parte hartzailentzat taldeak antolatuko dituzte, beti ere kontuan izanda 3ko talde bakoitzean emakumezko bat egon behar duela.

Helduentzako lasterketa baino lehen, haurrentzako lasterketak ospatuko dire 17:30tan.

Errelebokako lasterketaren izen emateak 5 euro balioko ditu eta egunean bertan ordaindu daiteke edota lehenagotik Pikabea harategian Beran. Lehenengo 3 taldeentzako gainera sariak egonen dire. Izen ematean ordaintzen diren 5 euroak eskubidea ematen dute gero ospatuko den afarira joateko eta bertara, ikusle, bizilagun, e.a ere etor daitezke. Hauentzat guztientzat ere 5 eurotan izanen da afariko sarrera.

Data: Uztailaren 23a

Ordua: 18.00 (helduak). 17.30 (haurrak)

Ibilbidea: 3 kilometro. 3 partaidez osatutako taldekako lasterketa eta emakumezko batez gutxienez osaturikoa. Aldez aurreko izen ematea alkaiagatrail@hotmail.com helbide elektronikoan.Izen ematea: Egunean bertan 5 eurotan (afaria barne)Sariak: Lehenengo 3 taldeentzako.
2016-07-27
12 HIRUKOTEK PARTE HARTU ZUTEN VII. ALKAIAGA TRAILEAN

Aurreko larunbatean ospatu zen VII. Alkaiaga Trailean 12 hirukotek parte hartu zuten. Haietatik 10, mistoak izan ziren, hau da, emakumezko bat eta bi gizonezkoez osatutakoa, bat hiru gizonezkoez osatutakoa eta bat bi emakume eta gizonezko batez osatutakoa. Gehiengoa Berakoa zen arren, Bortzirietatik, Irunetik edo Iparraldetik hurbildu ziren hainbat partaide. Hala nola, Arantzatik etorri zen hirukotea, Amaia Lukambio, Imanol Lukambio eta Dani Iparragirrek osatuta, izan zen azkarrena 52 minutu eta 38 segundoko denborarekin. Bigarren, Iparraldetik etorritako Severine Duhalde, Stephane Duhalde eta Mickael Duhart izan ziren 52:48ko denborarekin eta hirugarrenak aurreko urtean bezala Berako Ane Elzaurdia eta Gwendal Larqué, aurten Ion Errandonearekin, izan ziren (53:48). Alkaiagako besten komisioak eta Manttalek antolatuta, errelebokako lasterketa hau auzo inguruko hiru ibilbide ahalik eta denbora gutxienenan gauzatzean datza. Lehenengo emakumezkoak atera ziren, 2 kilometro eta 75 metrotako desnibel positiboa daukan ubilbidea eginez. Duhalde eta Elzaurdia izan ziren abantaila dexenterekin lehengoak iristen hurrenez hurren, eta minutu bat beranduago Saioa Garbisu iritsi zen. Hurrengo erreleboan gauzak pixka bat aldatu ziren, hala nola, Stephane Duhaldek lehenengo postua mantendu zuen baina Imanol Lukanbio Aranztarra bigarren postuan iritsi zen 8 segundutara hainbat postu aurreratuz. Pixka bat beranduxeago Ion Errandonea, Joseba Garcia, Matzo eta Joseba Lasarte iritsi ziren hurrenez hurren. Bigarren errelebo honek 3 kilometro eta 105 metrotako desnibela zeukan.
Azken erreleboan Dani Iparragirrek ordura arte lehengoa zijoan Mickael Duhart arrapatu eta helmugara lehenengo iritsi zen Iparraldekoarekiko 10 segundutako abantailarekin, eta minutu bat beranduago Gwendal Larqué iritsi zen Patxi Pikabea eta Juan Luis Irazokiren aurretik.
Aipatzekoa da, aurten proba Manttaleko partaide den Ibai Iturriak diseinatutako txip-dun dortsalei esker kronometratua izan dela lehenengoz.
Helduen lasterketa baino lehen, haurrentzako lasterketak egon ziren partaidetza altu batekin. Sari banaketaren ondoren, auzo afaria egon zen, giro ezin hobean, bizilagun, lasterketako partaide eta ikusleen artean.

Sailkapenak
2016-07-08
VII. ALKAIAGA TRAILA UZTAILAREN 23AN OSPATUKO DA

Alkaiagako auzokideek eta Manttale Mendi Lasterketa taldeak antolatuta VI. Alkaiaga traila uztailaren 23an ospatuko da 18.00etatik aintzinerat. Aurreko urteetan bezala, lasterketa auzoko inguruetatik igaroko da eta taldeak 3 partaideetakoak izanen dira, emakume batez gutxienez osaturikoak.
Taldeek, erreleboka auzo ingurutik egin beharko dute ibilbidea Baldrun-Sorotik. Korrikalari batek lehenengo itzuli motza egingo du, 2 kilometrotakoa eta 75 metroko desnivela daukana, bigarrengoak luzexeago bat 3 kilometrotakoa eta 150 metrotako desnibela daukana eta azkenak 4 kilometro eta 155 metroko desnibela daukan ibilbide bat. Irteera eta helmuga Alkaiagako zonalde altuan egonen da eta errelebista bakoitzak arto mazorka bat eramango du lekuko gisa.
Antolatzaileek gomendatzen dute, taldeak aldez aurretik eginak izatea eta partaideen izen abizenak mailez bidaltzea alkaiagatrail@hotmail.com helbidera. Talderik izan ezean, antolatzaileek, egunean bertan izena ematen duten parte hartzailentzat taldeak antolatuko dituzte, beti ere kontuan izanda 3ko talde bakoitzean emakumezko bat egon behar duela.
Helduentzako lasterketa baino lehen, haurrentzako lasterketak ospatuko dire 17:30tan.
Errelebokako lasterketaren izen emateak 5 euro balioko ditu eta egunean bertan ordaindu daiteke edota lehenagotik Pikabea harategian Beran. Lehenengo 3 taldeentzako gainera sariak egonen dire. Izen ematean ordaintzen diren 5 euroak eskubidea ematen dute gero ospatuko den afarira joateko eta bertara, ikusle, bizilagun, e.a ere etor daitezke. Hauentzat guztientzat ere 5 eurotan izanen da afariko sarrera.

Data: Uztailaren 23a

Ordua: 18.00 (helduak). 17.30 (haurrak)

Ibilbidea: 3 kilometro. 3 partaidez osatutako taldekako lasterketa eta emakumezko batez gutxienez osaturikoa. Aldez aurreko izen ematea alkaiagatrail@hotmail.com helbide elektronikoan.

Izen ematea: Egunean bertan 5 eurotan (afaria barne)

Sariak: Lehenengo 3 taldeentzako.
2015-07-27
PARTE HARTZE ERREKORRA VI. ALKAIAGA TRAILEAN

VI. Alkaiaga Trailak inoiz baino parte hartzaile gehiago bildu zituen larunbat honetan, 20 talde hain zuzen ere. 18 talde mixto (bi gizon eta emakume bat) izan ziren eta bi talde bakarrik hiru gizonezkoz osatuta. Gehiengo partaidetza beratarra izan zen arren, Bortzirietako bertze herrietatik, Irundik eta Iparraldetik ere animatu ziren. Jone Zelaieta, Unai Santamaría eta Jon de la Cruzek osatutako hirukotea izan zen garaile (50 minutu eta 16 segundoko denborarekin) Alkaiaga auzoko bestetan erreleboka jokatzen den lasterketa honetan. Monica Telletxea, Martxel Tapia eta Javier Arrastuak osaturiko hirukote irundarra izan zen bigarren (50.22) eta Ane Elzaurdia, Ander Rodríguez eta Gwendal Larquék osaturikoa hirugarren (54.44). Auzoko besten komiteak eta Manttale taldeak antolatutako lasterketa honek, hiruko taldeetan, erreleboka auzoko 3 ibilbide desberdin gauzatzea dauka helburu bezala. Lehenengo erreleboa, emakumezkoena izan zen, 2 kilometrotakoa, eta bertan Telletxea izan zen azkarrena, Ane Elzaurdia eta Jone Zelaieta izan ziren hurrenez hurren iristen hurrengoak. Bigarren erreleboan, 3 kilometrotako ibilbidean lidertzak irundarren eskuetan jarraitu zuen Arrastuaren erreleboari esker, eta Jon de la Cruzek bere taldea bigarren kokatu zuen. Honen atzetik, Markel Etxebestek 3. tokiraino igoarazi zuen bere taldea eta ailegatzen hurrengoak Xabier Etxegarai, Hervé Boisramé eta Ander Rodríguez izan ziren. Proba, azken erreleboan jokatu zen. Martxel Tapiak minutu terdiko aurrerapena zeukan bigarren taldearekiko, baina Unai Santamariak, abantaila hori hautsi zuen lau kilometro eta gogortasun gehien zeukan azken erreleboan. Hirugarren tokian Gwendal Larqué iritsi zen, eta honen atzetik Daniel Mehats, Patxi Pikabea, Adrián Gajate, Asier Apezetxea, Julen Pikabea, Asier Irazoki eta Iñaki Pikabea. Helduen lasterketa baino lehen, haurrentzako lasterketak egon ziren urtero bezala, parte hartze kopuru haundiarekin. Sari banaketa eta gero, afaria egon zen, parte hartzaile, ikusle, eta auzoko bizilagunentzat, giro ezin hobean.

Sailkapenak
2014-07-29
13 TALDEK PARTE HARTU ZUTEN V. ALKAIAGA TRAILEAN

Larunbat hontan, 13 taldek parte hartu zuten V. Alkaiaga Trailean, joan den urteko kopuru berdintsua. Iñaki Rey, Alfonso Amezcua eta Begoña Bustok osaturiko hirukoteak irabazi zuen errelebotan egiten den lasterketa hau. Hagitz parekatuta egon zen, izan ere 11 segundutan sartu ziren lehenengo 3 hirukoteak. Hasieran lehenengo hasi ziren Naiara Casi, Eneko Agirre eta Kiko Orvinak bigarren bukatu zuten eta Unai Santamaría, Yannick Dufaux eta Mikel Viñasek osaturikoa hirugarren. 13 taldetatik,6 bi gizon eta emakumezko batez osatuta zeuden eta gainontzekotan hirurak gizonezkoak ziren. Emakumezkoek 2 kilometrotako itzuli bat eman behar zuten eta Miaka ingurutik eta gizonezkoek 3 kilometrotakoa Baldrun-Sorotik. Bero haundia izan zen.
Helduen lasterketa baino lehen, gaztetxoek ere lasterketa ugaritan parte hartu zuten, Alkaiaga auzo inguruan eta guztira 30 bat bildu ziren.
Sari banaketa eta gero 80 pertsonatik gora bildu ziren auzoko afarian. Bertan ez zen musikarik eta giro onik faltatu.

SAILKAPENAK

1. Iñaki Rey-Alfonso Amezcua-Begoña Busto 50.15
2. Eneko Agirre-Naiara Kasi-Kiko Orvina 50.24
3. Unai Santamaria-Yannick Dufaux-Mikel Viñao 50.26
4. Xabi Garmendia-Juan Ramón Pikabea-Gwendal Larqué 51.44
5. Asier Pikabea-Sergio Morate-Ainhoa Lanz 52.15
6. Julen Pikabea-Juanen Saralegi-Petri 52.46
7. Amaia Bikuña-Patxi Pikabea-Iñaki Pikabea 52.56
8. Joxemari Salgado-Moli-Jorge Aracués 53.39
9. Juan Luis Irazoki-Etxega-Landako 54.15
10. Eduardo Etxebeste-Cristina Erice-Markel Etxebeste 54.55
11. Peio Ezpeleta-Xatur Ezpeleta-Fernan Korta 55.25
12. Jon Aristizabal-Ttaratto-Tomas Teiletxea 56.21
13. Iñaki Larrañaga-Vero Cuevas-Ohian Pérez 57.02

2014-07-14
ALKAIAGA TRAIL LASTERKETA, UZTAILEAREN 26EAN

Alkaiaga Trailaren 5. edizioa hurrengo uztailaren 26an ospatuko da 18 etatik aurrera, eta beti bezala, Alkaiagako besten batzordeak eta Manttale Mendi Lasterketa Taldeak antolatuta izanen da. Beste urtetan bezala, lasterketa auzo ingurutik egingo da ibilbidea eta parte hartzen duten taldeek emakumezko bat behintzat izan beharko dute.

3 kideko taldeek, erreleboka ibilbide motz bat burutu beharko dute auzo inguruan. Bi kidek ibilbide luzea egin beharko dute eta hirugarren batek motza. Ibilbide luzea, 3 kilometrotakoa eta 105 metrotako desnibela daukana, Alkaiagatik hasi eta Baldrun-sorora igotzen da, berriro helmugara bueltatzeko. Ibilbide motza aldiz, Miaka arte igotzen da ireerara bueltatzeko 2,1 km-ren buruan.
Helduen lasterketa baino lehen , 17:30 tan haurrentzako lasterketak ospatuko dira.

Errelebokako lasterketarako inskripzioa dohainik izango da eta egunean bertan egin daiteke edo lehenagotik Berako Zelaieta estankoan, Xuga ostatuan edo Pikabea harategian. Gainera, sariak egongo dira hiru lehenengoentzat.
Lasterketa eta gero afari bat egonen da, 10€ tan eta bertara edozein hurbildu daiteke
Data: Uztailaren 26ª
Ordua: 18.00
Ibilbidea: 3 km. 3 kideko taldeekako erreleboko lasterketa, non gutxienez emakumezko bat egon behar den.
Inskripzioa: Dohainik
Sariak: 3 lehenengoentzat

2011-08-11
11 HIRUKOTE II. ALKAIAGA TRAILEAN

Uztailaren 23an ospatu zen bigarrengoz Alkaiaga Trail lasterketa. Aurreko edizioan bezala,gutxienez emakume batez osatutako hirukoteak behar zuten izan eta nesken partehartze onari esker, 11 hirukotetik bakarra izan osatu ahal izan ez zen bakarra. Neskek 2 kilometroko ibilbide gogorra zuten Miakako lepotik buelta eginez eta ondorengo erreleboek berriz Baldrungosorotik buelta eginez 3 kilometroko ibilbidea.
Olatz Mitxelena, Iñaki Pikabea eta Juanma Molinerok osatutako hirukotea 7 segundutako errentaz garaile izan zen,Unai Santamaria eta Mattin Garbisu (osatu ez zen talde bakarra)-ren antziñetik. Hirugarren Veronica Cuevas, Beñat Saralegi eta Iñaki Larrañaga sailkatu ziren.
Talde batek ezin izan zuen denboretan saru,hirugarren errelebistak Txus Unsion beteranoak, behar ez zen bidetik sartu eta lasterketa bukatzerik izan ez zuelako.
Antzinetik,3-6 urte bitarteko eta 7-11 urteen arteko gaztetxoei zuzendutako probak izan ziren parte hartze polita izan zelarik.
Arratsaldea,Irastortzatarren eskolako trikitilari eta panderojoleek alaitu zuten eta lasterketa ondoren,auzotarrek prestatutako parrilllada goxo bat dastatu ahal izan zen,bertako sagardoaz eta Leku Ederko uztak emandako lehenengo salda goxoez bustita.
Sailkapenak :

1. Olatz Mitxelena-Iñaki Pikabea-Juanma Molinero 50.54

2. Unai Santamaría-Mattin Garbisu 51.01

3. Verónica Cuevas –Beñat Saralegi…….- Iñaki Larrañaga 51.23

4. Irene Lazkanotegi- Fernan Korta. Anjeltxo Aranibar 51.50

5. Ane Elzaurdia –Patxiku Irazoki- Bautista Telletxea 52.55

6. Cristina Irazoki-Guillermo Perugorria-Beñat Mitxelena 53.06

7. Arantxa Feito Andoni Lazkanotegi-Juan Luis Irazoki 54.07

8. Bakarne Errandonea- Xabat Aizpiolea….- Mikel Esnaola 55.06

9. Ohiana Almandoz….- Markel Etxebeste – Patxi Pikabea 55.12

10. Naiara - Peio Ezpeleta-Mikel Moreno 57.54

11. Garbiñe Iguaran….-Juan Ramón Pikabea-Txus Unsion (sin clasificar)


6 a 11 años

4. Mikel Elzaurdia

5. Jone Leiza

6. Haitz Telletxea


9. Ohiana Almandoz….- Markel Etxebeste – Patxi Pikabea 55.12

NUMEROSA PARTICIPACIÓN EN EL CROSS DE AGERRA

El Cross de Agerra del pasado 27 de agosto volvió a ser un éxito de participación. Casi 100 niños y más de adultos participaron en la carrera. En la categoría masculina se impuso Antonio Etxeberria por delante de Alberto Barberena y Fernando Etxegarai, Una Santamaria, cuarto, fue el mejor de Manttale,. Entre las chicas, la mejor fue Itziar Goñi, por delante de Marisol Martínez e Idoia Esnaola. Al término de la carrera se llevó a cabo la entrega de trofeos y medallas, y regalos para los niños. El premio Xabier Zubieta-Loro Pikabea fue para las chicas de Manttale, que participaron en buen número en el cross.

2011-07-18
II ALKAIAGA TRAIL DATORREN LARUNBATEAN, UZTAILAK 23