BERRIAK
DATU TEKNIKOAK


2017-07-31
GAU LAISTERKETARAKO WEB BIDEZKO IZEN EMATEA ITXITA

Web bidezko izen ematean itxi ta gero parte hartu nahi duenak bihar bertan eman dezake izena , 13€ren truk.
2017-07-27
PTZEL-EK FRONTALAK ZOZKETATUKO DITU BERAKO GAU KROSSEAN

Eskalada, trail running, alpinismo, abentura eta espeologiarako materiala saltzen duen Ptzel etxeak, hurrengo abuztuak 1ean ospatuko den Gau Krossean, 5 frontal zozketatuko ditu.

Zozketatuko frontaletako bat Ptzel Nao+ modelo da, Kilian Jornetek mendi lasterketetan erabiltzen duen berdiņa.

Ptzelek, 22:15etatik Aurrera ospatuko den proban laguntza emanen du, gau lasterketetan ezinbestekoa den elementu bat eskeiniz: frontala.

www.ptzel.com
2017-07-18
BERAKO IV. GAU KROSA ABUZTUAREN 1EAN OSPATUKO DA

Berako Gau Krosaren 4. Edizioa Abuztuaren 1 ean, asteartea, ospatuko da 22.15tatik aurrera. Aurreko urtean bezala, ibilbideak 7,3 kilometro izanen ditu eta 300 metrotako desnibela. Herriko kale eta inguruetatik pasako da eta helburu bezala, festen aurrekari izatea eta Berako zein Bortzirietako jendea parte hartzera bultzatzea izanen du.

200 partaidera mugatuko da izen ematea eta uztailaren 18an jarriko dira eskuragarri Manttaleren webgunen (www.manttale.com). Federatuentzako 7 euro kostatuko du izen emateak eta ez-federatuentzako 10 eurotan egonen da. Egunean bertan izena eman naiez gero 13 euro balioko du. Dortsalak lasterketa egunean bertan, irteera zonaldean jaso daitezke.

Bi kategoria egonen dire (gizonezkoena eta emakumezkoena) eta gainera koadrilekako sailkapenean sari ezberdinak emango dire. Hala nola Berako bi lehenengo koadrilei saria emango zaie eta parte hartzaile gehien biltzen dituen koadrilari ere saria emanen zaio.
Derrigorrezkoa izanen da frontala eramatea (antolakuntzak ez ditu bere gain hartuko frontalik ez daukan partaideari gertatzen ahal zaizkion ezbeharrak), baina hala ere ibilbidea ongi seinalizatuta egonen da baliza reflektante eta boluntarioekin. Lasterketa ondoren, eta sari banaketa eta gero, garagardoa eta pintxoak egongo dira korrikalarientzako.

Ibilbidea, Merkatu plazan irteera eta helmuga dituelarik, aurreko urtekoa bezalakoa izanen da: Altzateko Merkatu Plaza (irteera), Altzate karrika, Mukixu, Julio Caro Baroja karrika, Ugalzubia, Matzada, Illekueta, Altzateko plaza, Altzate karrika, Legia, Matzenborda, Ezpondakoborda, Lazarenborda, Plaza Zaharra, Gernikako arbola karrika, Xubixabal, Bidasoa karrika, Espidobaita, (pareko eskaileretatik goituta), Kaxerna, Garmendiko Borda, Haritzalde, Mitxinborda, Egurregi, Garakoetxeko Borda, Sarron, Lamixene, Illekueta, Altzateko Merkatu Plaza (helmuga).

Data: Asteartea, abuztuak 1

Ordua: 22.15

Distantzia: 7,3 km

Desnibela: 300 metros positibo

Izen emateak: Astelehena, Uztailak 18 www.manttale.com

Prezioa: 7 euros federatuentzat. 10 ez federatuentzat. 13 egunean bertan

Kategoriak: gizonezkoak, emakumezkoak, koadrilaka eta partaide gehien dituen koadrilarena.

Gehienezko parte hartzea: 200

Derrigorrezko materiala: Frontala. (Antolakuntzak ez ditu bere gain hartuko frontalik ez daukan partaideari gertatzen ahal zaizkion ezbeharrak), baina hala ere ibilbidea ongi seinalizatuta egonen da baliza reflektante eta boluntarioekin.

Sariak: Kategoriaka 3 lehenengoentzat. Lehenengo bi koadrilak. Koadrila kopurutsuena.

Ibilbidea: Altzateko Merkatu Plaza (irteera), Altzate karrika, Mukixu, Julio Caro Baroja karrika, Ugalzubia, Matzada, Illekueta, Altzateko plaza, Altzate karrika, Legia, Matzenborda, Ezpondakoborda, Lazarenborda, Plaza Zaharra, Gernikako arbola karrika, Xubixabal, Bidasoa karrika, Espidobaita, (pareko eskaileretatik goituta), Kaxerna, Garmendiko Borda, Haritzalde, Mitxinborda, Egurregi, Garakoetxeko Borda, Sarron, Lamixene, Illekueta, Altzateko Merkatu Plaza (helmuga).

Lasterketa ondoren, eta sari banaketa eta gero, garagardo eta pintxoak egongo dira korrikalarientzako.


2017-07-18
GAU KROSSEKO IBILBIDEA EGITEKO KEDADA

Hurrengo asteazkenean, uztailak 26, kedada bat antolatu dugu abuztuak 1ean ospatuko den Gau Krosseko ibilbidea ezagutarazteko. Gaueko 21.45etan elkartuko gara Altzateko plazan eta denak parte hartzera gonbidatuta zaudete. Beharrezkoa da frontala eramatea.
2016-08-05
IŅAKI MIHURA ETA ANA CRUZ IZAN DIRA BERAKO III. GAU KROSSEKO GARAILEAK

Iņaki Mihura Arraioztarra eta Ana Cruz Oiarzabal pasaitarra izan ziren astelehen
honetan ospatutako Berako III. Gau Kroseko garaileak. 32 minutu baino
pixkat gehiago behar izan zuen (32.29) errepide eta mendiz osaturiko 7
kilometrotako eta 300 metroko desnibel positibo, Bera ingurutik egiten
den ibilbidea burutzeko. Fernando Etxegarai beratarra eta Dani
Iparragirre aranztarra izan ziren hurrenez hurren podiumean. Mihurak
Didier Zagoren lekukoa hartu du palmaresean, azken hau 2015ean garaile
izan zelarik.

Emakumezkotan Ana Cruz izan zen garaile, bere aizpa Inma Cruzen eta Ane
Elzaurdia beratarraren aurretik.

118 partaide bildu ziren lasterketan, eta giro ezin hobean, bai
partaidetza aldetik eta baita ikusleen aldetik, ihardun zen gaua.
Zinaurriak koadrilak irabazi zuen koadrilla kopurutsuenaren saria, eta
baita lehen sailkatua taldekako sailkapenean Attonkaxku koadrilaren
aurretik.

Manttaleko partaide den Ibai Iturriak diseinatuta, denborak, dortsalean
ezarritako txip baten bidez kontralutu ziren lehenengo aldiz lasterketa
honetan. Alkaiaga Trailean estreinatu zen sistema hau pasa den
Uztailean.

Proba bukatzerakoan, eta sari banaketa ondoren, luntx bat egon zen.

Lerro hauen bitartez, eskerrak eman nai dizkiegu, bolondre, erakunde,
empresa eta lagundu gaituzten jende guztiari.

Sailkapenak
2016-07-31
AURREZ IZEN EMATEKO EPEA BUKATUA, KARRERA EGUNEAN IZANEN DA AUKERA


2016-07-29
BERAKO III. GAU KROSA ABUZTUAREN 1EAN OSPATUKO DA

Berako Gau Krosaren 3. Edizioa Abuztuaren 1 ean ,astelehena, ospatuko da 22tatik aurrera. Aurreko urtean bezala, ibilbideak 7,3 kilometro izanen ditu eta 300 metrotako desnibela. Herriko kale eta inguruetatik pasako da eta helburu bezala, festen aurrekari izatea eta Berako zein Bortzirietako jendea parte hartzera bultzatzea izanen du.
200 partaidera mugatuko da izen ematea eta uztailaren 11, astelehenean ireki ziren eskuragarri Manttaleren webgunen (www.manttale.com). Federatuentzako 7 euro kostatuko du izen emateak eta ez-federatuentzako 10 eurotan egonen da. Egunean bertan izena eman naiez gero 13 euro balioko du. Dortsalak lasterketa egunean bertan, irteera zonaldean jaso daitezke.
Bi kategoria egonen dire (gizonezkoena eta emakumezkoena) eta gainera koadrilekako sailkapenean sari ezberdinak emango dire. Hala nola Berako bi lehenengo koadrilei saria emango zaie eta parte hartzaile gehien biltzen dituen koadrilari ere saria emanen zaio.
Derrigorrezkoa izanen da frontala eramatea (antolakuntzak ez ditu bere gain hartuko frontalik ez daukan partaideari gertatzen ahal zaizkion ezbeharrak), baina hala ere ibilbidea ongi seinalizatuta egonen da baliza reflektante eta boluntarioekin. Lasterketa ondoren, eta sari banaketa eta gero, luntx bat egonen da korrikalarientzako.
Ibilbidea, Merkatu plazan irteera eta helmuga dituelarik, aurreko urtekoa bezalakoa izanen da: Altzateko Merkatu Plaza (irteera), Altzate karrika, Mukixu, Julio Caro Baroja karrika, Ugalzubia, Matzada, Illekueta, Altzateko plaza, Altzate karrika, Legia, Matzenborda, Ezpondakoborda, Lazarenborda, Plaza Zaharra, Gernikako arbola karrika, Xubixabal, Bidasoa karrika, Espidobaita, (pareko eskaileretatik goituta), Kaxerna, Garmendiko Borda, Haritzalde, Mitxinborda, Egurregi, Garakoetxeko Borda, Sarron, Lamixene, Illekueta, Altzateko Merkatu Plaza (helmuga).
2016-07-29
ARGI ITZALTZEA ETA DORSAL-TXIPA

Manttalek, Alkaiaga Trailean probatu zen txip-dortsala erabiliko da proba hau kronometratzeko ere. Sistema hau, taldekide batek egin du, Ibai Iturriak, eta parte hartzaileen denborak kontrolatzen ditu dortsalean jartzen den txip bati esker.

Eta azkenik, lasterketa erakargarriago egiteko, Altzateko argiak itzaliko dira proba pasatzen den kaleetatik. Argi itzaltze honek, kaleetako argiei eragingo die bakarrik, eta ez da inongo arazorik egongo ostatuetako edota etxeetako argi indarrean.
2016-07-29
ENDURANCE SHOP, BERAKO GAU KROSSERA GEHITUKO DA

Endurance Shop Berako Gau Krossera gehituko da aurten. Angelun kokatuta dagoen kirol denda honek, errepide zein mendiko lasterketetato materialen salmentan espezializatua, helmugako zonaldeko instalazioan lagunduko du, baita lehenengoei emanen zaien sarietan ere.
2016-07-13
BERAKO GAU KROSSA. KEDADA

Hurrengo uztailaren 20ean arratseko 22tan, asteazkena, Manttalek kedada bat antolatu du, abuztuaren 1ean ospatuko den Berako Gaukrossaren ibilbidea egiteko. Altzateko plazan izanen da irteera eta inetersatuek frontala eraman beharko dute 7.3 kilometroko ibilbidea gauzatzeko
2016-07-08
BERAKO III. GAU KROSA ABUZTUAREN 1EAN OSPATUKO DA

Berako Gau Krosaren 3. Edizioa Abuztuaren 1 ean ,astelehena, ospatuko da 22tatik aurrera. Aurreko urtean bezala, ibilbideak 7,3 kilometro izanen ditu eta 300 metrotako desnibela. Herriko kale eta inguruetatik pasako da eta helburu bezala, festen aurrekari izatea eta Berako zein Bortzirietako jendea parte hartzera bultzatzea izanen du.
200 partaidera mugatuko da izen ematea eta Uztailaren 11an jarriko dira eskuragarri Manttaleren webgunen (www.manttale.com). Federatuentzako 7 euro kostatuko du izen emateak eta ez-federatuentzako 10 eurotan egonen da. Egunean bertan izena eman naiez gero 13 euro balioko du. Dortsalak lasterketa egunean bertan, irteera zonaldean jaso daitezke.
Bi kategoria egonen dire (gizonezkoena eta emakumezkoena) eta gainera koadrilekako sailkapenean sari ezberdinak emango dire. Hala nola Berako bi lehenengo koadrilei saria emango zaie eta parte hartzaile gehien biltzen dituen koadrilari ere saria emanen zaio.
Derrigorrezkoa izanen da frontala eramatea (antolakuntzak ez ditu bere gain hartuko frontalik ez daukan partaideari gertatzen ahal zaizkion ezbeharrak), baina hala ere ibilbidea ongi seinalizatuta egonen da baliza reflektante eta boluntarioekin. Lasterketa ondoren, eta sari banaketa eta gero, luntx bat egonen da korrikalarientzako.
Ibilbidea, Merkatu plazan irteera eta helmuga dituelarik, aurreko urtekoa bezalakoa izanen da: Altzateko Merkatu Plaza (irteera), Altzate karrika, Mukixu, Julio Caro Baroja karrika, Ugalzubia, Matzada, Illekueta, Altzateko plaza, Altzate karrika, Legia, Matzenborda, Ezpondakoborda, Lazarenborda, Plaza Zaharra, Gernikako arbola karrika, Xubixabal, Bidasoa karrika, Espidobaita, (pareko eskaileretatik goituta), Kaxerna, Garmendiko Borda, Haritzalde, Mitxinborda, Egurregi, Garakoetxeko Borda, Sarron, Lamixene, Illekueta, Altzateko Merkatu Plaza (helmuga).
Data: Astelehena, abuztuak 1

Ordua: 22.00

Distantzia: 7,3 km

Desnibela: 300 metros positibo

Izen emateak: Astelehena, Uztailak 11 www.manttale.com

Prezioa: 7 euros federatuentzat. 10 ez federatuentzat. 13 egunean bertan

Kategoriak: gizonezkoak, emakumezkoak, koadrilaka eta partaide gehien dituen koadrilarena.

Gehienezko parte hartzea: 200

Derrigorrezko materiala: Frontala. (Antolakuntzak ez ditu bere gain hartuko frontalik ez daukan partaideari gertatzen ahal zaizkion ezbeharrak), baina hala ere ibilbidea ongi seinalizatuta egonen da baliza reflektante eta boluntarioekin.

Sariak: Kategoriaka 3 lehenengoentzat. Lehenengo bi koadrilak. Koadrila kopurutsuena.

Ibilbidea: Altzateko Merkatu Plaza (irteera), Altzate karrika, Mukixu, Julio Caro Baroja karrika, Ugalzubia, Matzada, Illekueta, Altzateko plaza, Altzate karrika, Legia, Matzenborda, Ezpondakoborda, Lazarenborda, Plaza Zaharra, Gernikako arbola karrika, Xubixabal, Bidasoa karrika, Espidobaita, (pareko eskaileretatik goituta), Kaxerna, Garmendiko Borda, Haritzalde, Mitxinborda, Egurregi, Garakoetxeko Borda, Sarron, Lamixene, Illekueta, Altzateko Merkatu Plaza (helmuga).

Lasterketa ondoren, eta sari banaketa eta gero, luntx bat egonen da korrikalarientzako.

2015-08-08
DIDIER ZAGO ETA NEREA AMILIBIA GARAILE IZAN DIRA BERAKO II. GAU KROSSEAN

Berako Gau Krossaren bigarren edizioan Didier Zago eta Nerea Amilibiak irabazi zuten. Korrikalari frantsesak ordu erdi eskax behar izan zituen 7 kilometro eta 300 metrotako errepide eta mendiz osaturiko eta 300 metrotako desnibel positiboa zeukan ibilbidea burutzeko. Berako Joseba Larralde eta Fernando Etxegaraik osatu zuten podiuma hurrenez hurren. Zagok, aurten Manttalerekin korrika egiten duelarik, Unai Santamariaren oinordekotza hartzen du lasterketa honetan, azken hau, Manttaletaldekoa ere, Vielhan, Val d´Aranen hirugarren izan zen beste Gau Lasterketa.Emakumezkotan, Nerea Amilibiak, 2014ean lortu zuen garaipena errepikatu ahal izan zuen, bere atzetik Monica Telletxea irundarra eta Ana Cruz Pasai Antxokoa sartu zirelarik.135 korrikalarik parte hartu zuten lasterketan, eta txistulariek eta txalapartak lagunduta giro ederrean eta ikuslego handiarekin Berako kaleetan zehar ospatu zen lasterketa. Alferrak koadrilla izan zen parte hartzaile kopuru handien biltzea lortu zuen taldea eta Zirzilak koadrila izan zen lehen sailkatua, honen atzetik Ematzuplay koadrila eta Anbrunak koadrila hurrenez hurren. Lasterketa ondoren, sari banaketa etaBluntxa egon ziren.Lerro hauen bitartez eskertu nai dugu lagundu gaituzten bolondres, empresa et instituzio, euren laguntzagatik.

Emakumezkoen sailkapena


Gizonezkoen sailkapena

2015-07-30
BERAKO II. GAU KROSSERAKO IZEN EMATEAK

Berako II. Gau Krosserako izen ematek irekita jarraitzen dute Manttaleren webgunean (www.manttale.com). Internet bidez izen emateko epea ostiralean, uztailak 31, bukatzen da arratsaldeko 17tan. Proba egunean bertan, 20:00tatik 21:30tara izena eman daiteke, baina azken ordu erdian ezingo da apuntatu. Izen ematearen prezioa 5 eurokoa izanen da federatuentzat, 8 ez federatuentzat eta 10 egunean eginez gero.
2015-07-10
IZEN EMATEA MARTXAN

Datorren abuztuaren 1ean Beran eginen den II BERAKO GAU LAISTERKETAn parte hartzeko izen ematea martxan dago jadsa.



Izen emateko


Onartuen zerrenda


2015-07-06
BERAKO II GAU LAISTERKETA ABUZTUAREN 1EAN OSPATUKO DA

Berako Gau Krosaren bigarren edizioa, abuztuaren 1ean ospatuko da, larunbatez gaueko 22.00tan. Aurreko urtean bezala, 7.3 kilometro izanen ditu ibilbideak eta 300 metrotako desnibel positiboa. Berako kaleetatik eta inguruetatik pasako da lasterketa eta helburu bezala, Berako eta Bortzirietako jendea parte hartzera animatzea eta Berako besten aurrekaria izatea du. 200 parte hartzaileko muga jarri da antolakuntzatik eta izena ematea hurrengo ostegunean irekiko da Manttaleren webgunean (www.manttale.com) 5 euro balioko du federatuentzako eta 8 euro ez federatuentzako, bertzalde, egunean bertan apuntatuz gero 10 euro balioko du. Dortsalak egunean bertan eskuratu daitezke irteeran 20.00tatik aintzinerat. Bi kategoria egonen dire, emakumezkoena eta gizonezkoena. Honetaz gain, lehenengo bi koadrilentzat eta partaide gehien dituen koadrilarentzat sariak egonen dire. Parte hartzaileek derrigorrez frontala eraman beharko dute, (antolakuntzak ez du bere gain hartuko, frontalik ez daukan parte hartzaile baten edozein arazo), hala ere, ibilbidea ongi seinalIzatuta egonen da baliza erreflektanteekin eta boluntarioekin. Lasterketaren ondoren, sari banaketa eta gero luntx bat egonen da parte hartzaileentzako. Ibilbidea, irteera eta helmuga Altzateko merkatu plazan duelarik, joan den urtekoa bezalakoa izanen da: Altzateko Merkatu Plaza (irteera), Altzate karrika, Mukixu, Julio Caro Baroja karrika, Ugalzubia, Matzada, Illekueta, Altzateko plaza, Altzate karrika, Legia, Matzenborda, Ezpondakoborda, Lazarenborda, Plaza Zaharra, Gernikako arbola karrika, Xubixabal, Bidasoa karrika, Espidobaita, (pareko eskaileretatik goituta), Kaxerna, Garmendiko borda, Haritzalde, Mitxinborda, Egurregi, Garakoetxeko Borda, Sarron, Lamixene, Illekueta, Altzateko Merkatu Plaza (helmuga).
2014-08-09
UNAI SANTAMARIA ETA NEREA AMILIBIA, IRABAZLE BERAKO I. GAU LASTERKETAN


Unai Santamaria eta Nerea Amilibia izan ziren ostiralean Berako I. Gau Lasterketaren garaileak, bertan 120 partaide izan ziren eta ikusle aunitz hurbildu zen ikustera 7.6 kilometrotako ibilbidean zehar. Lasterketaz ederki gozatu genuen, horrela bai partaide eta ikusleek arazorik gabe disfrutatu zuten Gure Txokoako dantzen ondotik suertatu zen kirol proba honekin, izan ere azkenean ez zen euririk izan.
Unai Santamaria eta Nerea Amilibia izan ziren irabazle nabarmenak, ibilbidearen zati haundi bat bakarrik egin eta gero. Irteeraren ondotik lehenengo 400 metrotan, Santamaria, Barberena eta Fernando Etxegarai aurrean jarri ziren baino Etxegaraik agur erran behar izan zion lasterketari Matzada futbol zelaian gutti gotti betti izterrean tiroi bat jasan eta gero. Barberena eta Santamariak probaren burua hartu zuten, lehenengo igoeran, Legia kalean sartuta eta Matzenbordara igotzen Manttaleko lasterkariak aurrea hartu zuelarik. Santamariak ibilbidea 32 minututan egin zuen, eta Lekaroztarrak 40 segundu gehio eman zituen bukatzeko. Podiumeko hirugarren kajoia Lartaun Rodriguez donostiarrak bete zuen. Lehenengo postuetan zonaldeko hainbat korrikalari sailkatu ziren, hala nola, Ibai Iturria laugarren, Angel Pombar zazpigarren, Juan Luis Irazoki zortzigarren, Iņigo Lasaga etxalartarra bostgarren izan zen eta Imanol Lukanbio aranztarra hamargarren.
Emakumezkotan, Nerea Amilibia nekaezinaren garaipenatik aparte, partaidetza kopuru haundia izan zen albiste, 20 korrikalari baino gehiokin. Gauezko lasterketetan ohitura duen eta Mendi lasterketetan ibiltzen den ( Berako Mendi Maratoi Erdian parte hartu du hainbat alditan) Nerea Amilibia Aiatarrak 4 minutuko aldearekin irabazi zion Lourdes Gomez de Segura Arabarrari, eta hirugarren Irene Almandoz beratarra izan zen, Manttale taldeko kopuru haundi baten buru izan zelarik.
Parte hartzaileak, Bera, Lesaka, Arantza, Etxalar, Igantzi, Elizondo, Iruņa, Irun, Azkaine, Sara, Aia, Oiratzun, Tolosa, Antsoain, Gasteiz, Lezo, Sunbilla, Iruņa Oka eta Pasaiatik etorri ziren bertzeak bertze.
Koadrilakako sailkapenean, Tirtilariak koadrila izan zen irabazlea, Patxi Vila txirrindulari oihak, Iņaki Pikabea eta Iņaki Odriozolak osatuta. Bigarren Zirtzilak izan ziren (Angel Pombar, Joseba Lasarte eta Angeltxo Aranibar), eta azkenik hirugarren Erlaitz talde Irundarreko Ramon Agirre, Aitor Iglesias eta Juan Carlos Korta.
Gainera, lasterketaren berrikotasunaz gain (lehenengo aldia da lasterketa hau egiten dena), izugarrizko giro ona izan zen kaleetan, ikuslegoaren animo etengabeekin, bai herriko kaleetan eta bai pista eta mendiko bideetan. Etzen anoa puntu likido edota solidorik faltatu eta Lamixenen txalapartaren soinua entzun ahal izan genuen, parte hartzaileen artean eskertzekoa izan zelarik.
Sari banaketa bukatzerakoan luntx-a egin zen helmugan, Altzateko parkean.
Antolatzaileak: Manttale Mendi Lasterketa Taldea
Languntzailea: Berako Udala


Sailkapenak
2014-07-29
50 PERTSONAK EMAN DUTE IZENA BERAKO GAU LASTERKETARAKO IADA

Hurrengo ortziralean 22.30tan, ospatuko den Berako Lehenengo Gau lasterketarako iadanik 50 persona inguru apuntatu dire. Izen ematea www.herrikrossa.com-en egin daiteke lehenagotik edota egunean bertan irteeran bost eurotan. Altzateko parkean egongo da irteera-helmuga, eta bertan lasterketa bukatzerakoan txorizo eta edariak egongo dire parte-hartzaileentzat. Bi kategoritan banatua, emakumezko eta gizonezko, eta hirugarren sailkapen bat, koadrilaka, egonen da proba. Altzateko parketik ateita, herri erdialdetik buelta bat emanta, Legia kaletik sartuko da bertatik pistaz 400 metrotako igoera eginez Ezpondakoborda eta Lazarenbordara iristeko. Bertatik Udal Etxeko plazara jeitsi, Xubixabaletik pasa eta Espidobaitatik Kaxernara igoko da. Geroago Garmendiko borda, Mitxinborda, Egurregi, Garaetxeko borda, Sarro, Lamixene, Illekueta eta Altzateko parkeko helmugan bukatzeko. 7.6 kilometro izanen dire guztira, 300 metroko desnibelarekin. Parte hartzaileek frontala eramn beharko dute derrigorrez, hainbat tokitan ez baitago argirik, naiz eta ibilbidea behar bezala seinalizatuta egonen den.
2014-07-15
BERAN LEHENENGO BERAKO GAU LASTERKETA OSPATUKO DA ABUZTUAREN 1EAN

Beran ospatuko da heldu den abuztuaren 1 ean Berako lehehengo Gau lasterketa. Lasterketa herrikoiak 7,4 kilometro izango ditu eta 300 metroko desnibel positiboa, eta Berako kaleetatik eta inguruetatik pasako da ibilbidea. 22.30tan emango zaio hasiera probari, Gure Txokoak antolatutako herri dantza ekitaldearen ondoren, eta helburu bezala, Berako bestetako aurreko egunetako bertze ekitaldietako bat izatea du.
Bi kategoritan banatuko dira sailkapenak, (gizonezkoen absolutua eta emakumezkoen absoltuta) eta gainera, bertze sailkapen bat izanen da peņa edo koadrillentzako. Hauek hiru pertsonetako taldeak aurkeztu beharko dituzte eta lehenengo hiru koadrillek sariak izango dituzte.
5 euro izango da parte hartezaren prezioa eta egunean bertan eginen da.
Ibilbideak errepidea eta Bera inguruko bidaxkak alderatuko ditu eta hurrengo hau izanen da:
Altzateko Parkea (irteera), Altzate karrika, Mukixu, Julio Caro Baroja karrika, Ugalzubia, Matzada, Illekueta, Altzateko plaza, Altzate karrika, Legia, Herriko etxea plaza, Gernikako arbola karrika, Xubixabal, Bidasoa karrika, Espidobaita (Kaxernara eskilaretatik igo), Kaxerna, Garmendiko Borda, Mitxinborda, Egurregi, Garakoetxeko Borda, Sarron, Lamixene, Illekueta, Altzateko Parkea (helmuga).
Guztira 7,4 kilometro izanen dire 300 metrotako desnivel positiboarekin.
Manttale Mendi Lasterketa Taldeak, lasterketa antolatzaileak, 100 pertsonetan jarri du parte hartzaileen muga. Horretaz gain korrikalariek frontala eraman behar dute derrigorrez, nahiz eta ibilbidea ongi seinalizatuta egonen den argi eta zinta fluoreszenteen bidez.

Data. Ortzirala, Abuztuak 1
Ordua: 22.30 tan
Distantzia: 7,4 km
Desnibela: 300 metro positibo
Kategoriak: gizonezkoen absolutua, emakumezkoen absolutua eta peņak.
Gehienezko parte-hartzaileak: 100
Derrigorrezko materialea: frontala
Sariak: Lehenengo 3 sailkatuak kategoriaka eta hiru lehenengo peņak.


GAU KROSSEAN BAZKARI ETA MATERIALEN ZOZKETA

Larunbat honetan ospatuko den II. Gau Krossean parte hartzen dutenek, aukera izanen dute lasterketa ondoren eginen den bazkari eta kirol materialen zozketan parte hartzeko.

Bi bazkari, bakoitza bi pertsonentzako zozketatuko dira. Ibardineko Benta Berri eta Mendiko jatetxean izanen dire hauek. Honetaz gain Craft kirol materialea zozketatuko da ere.



Gogoratzen da, internez bidezko izen ematea ostiralean bukatzen dela, 17tan eta lasterketa egunean bertan izena eman daitekela 20tatik 21.30tara. Ordu hauetatik at, ez dire izen ematerik eginen.