AZKEN BERRIAK
DATU TEKNIKOAK
IZEN EMATEA
EGITARAUA ETA ORDUTEGIA
PALMARESA
SARIAK
ARAUDIA
AURREKO LASTERKETAK
SEGURTASUNA ETA OSASUN...
MENDI IRTEERA
BABESLE ETA LAGUNTZAILEAK
PRENTSATI K BILDUTAKOA




2017-04-12
ARGAZKIAK

Gure web orriko Argazki Galeria atalean pasa den igandeko Mendi Maratoi Erdiko argazkiak ikus ditzazkezue. Hurrengo egunetan argazki gehiago igotzen joango gara.


2017-04-11
ESKERRIKASKO DENEI

Lerro hauen bitartez, Berako XIII. Mendi Maratoia antolatzen lagundu duten guztiei eskerrak eman nai dizkiegu. Mila esker bolondres, partaide, ikusle, elkarte, babesle, kolaboratzaile eta gauzak errazten gaituzuen guiztiei. 2018an ikusiko gara berriro.
2017-04-10
ISABAN ASTEBURUA PASATZEKO ZOZKETA

Isabako Txapatera Landetxean asteburua pasatzeko zozketa egin da eta 147. boletoa izan da saritua. Berako Pikabea Harategian saldu da eta saria entregatua izan da.
2017-04-09
OIER ARIZNABARRETA ETA MARÍA ZORROZA GARAILE BERAKO XIII MENDI MARATOI ERDIAN

Oier Ariznabarretak (Durango), 1:44:05eko denborarekin, eta Maria Zorrozak (Gernika) 2:02:10-ekoarekin, irabazle suertatu dira gaur Berako (Nafarroa) XIII. Mendi Maratoi Erdian. Ariznabarretak ez du arazorik izan gizonezkoetan irabazteko, Beñat Katarainen (Zegama) eta Jon Ugalderen (Andoain) aurretik hurrenez hurren, Larun mendia punturik altuena zuen (900 metro) eta 2700 metrotako desnibela zeukan 21 kilometrotako ibilbide gogorrean.Irabazleak ezin izan du berak 2014n ezarri zuen errekorra hobetu, 1 ordu, 37 minutu eta 30 segundutakoa. Ibardineko tarteko helmuga, 150€ tan saritua, berarentzat izan da ere.Emakumezkotan, lehenengoz Maria Zorroza (Gernika) izan da Berako polikiroldegiko helmugara iristen, Laura Sola Uztarroztarraren (azken 3 ediziotako irabazlea) eta Alizia Olazabal irundarraren aurretik.547 korrikalarik parte hartu duten lasterketan, haietatik 530 iritsi dira helmugara. Jende asko hurbildu da bero izugarri batekin dihardun duen lasterketaz disfrutatzera. Dena den ez da aparteko ezustekorik egon.Isabako Txapatera Landetxean asteburua pasatzeko zozketako boleto saritua 147a izan da.GIZONEZKOAK OROKORRA1. Oier Aiznabarreta 1:44:052. BeñatKaratarin 1:46:573. Jon Ugalde 1:48:424. Carlos García 1:49:415. Ion Sola 1:50:08EMAKUMEZKOAK OROKORRA1. María Zorroza 2:02:102. Laura Sola 2:07:533. Alizia Olazaba 2:11:18l4. Sarah Dyunclaux 2:17:585. Uxoa Irigoien 2:19:21GIZONEZKOAK BETERANOAK1. Carlos García 1:49:412. José Luis Beraza 1:55:063. Javier Cuadrado 2:04:20EMAKUMEZKOAK BETERANOAK1. Alizia Olazabal 2:11:182. Rosa Uribe 2:21:263. Ana Reina 2:29:18

Sailkapenak
2017-04-07
MARTIKO, AURTEN ERE BERAKO MENDI MARATOI ERDIAREKIN

Martikok aurten ere, Berako Mendi Maratoi Erdiari bere laguntza eskeini dio. Urtero bezala, lasterketa babestuko du eta gainera partaide guztiek, lasterketako poltsan bere produktuak jasoko dituzte helmugara iristerakoan.
2017-04-07
IBARDINGO TARTEKO HELMUGA TXORILEPO-RI ESKER

Tarteko helmuga, Ibardineko anoa puntuan kokatuko da aurten ere, 6. Kilometroan eta Txorilepo Bentak babestukodu.
Bertatik pasatzen lehenak 150€ko saria izango du baina araudian irakur daitekeen bezala lasterketa bukatu beharko du honek.
2017-04-07
GRENNHEIISENC ESKUTIK ERREKORRAREN SARIA

Greenheissek babestuko du Berako Mendi Erdi Maratoieko errekorra, eta 300€ko saria egongo da lortzen duenarentzat. Markarik onena Oier Ariznabarretarena da (1:37:30) 2014ean lortutakoa
2017-04-07
DORTSALEN ZOZKETA

HAUEK IZAN DIRA ITXARO ZERRENDAN ZEUDEN KORRIKALARIEN ARTEAN LAU DORTSALEN ZOZKETAKO SARIDUNAKIBON AGIRREASIER SUQUIAJUAN BLANCOUNAI AGIRRE
2017-04-06
ITXAROTE-ZERRENDAN DAUDENEN ARTEAN LAU DORTSAL ZOZKETATUKO DIRA

Itxaron zerrendako eskari guztiak erantzun ezinean,bertan izen emanda dauden guztiek aukera izanen dute 4 dortsalen zozketan parte hartzeko. Zozketa bihar eginen da eta parte hartu nahi dutenek, izen abizenekin posta elektroniko bat bidali beharko dute manttaletaldea@gmail.com herbidera.
2017-04-06
JARRAITU LASTERKETA SAREAN

JARRAI EZAZU LASTERKETA SAREAN
Lasterketa sarean jarraitzeko aukera izango da. Korrikalariek Manttale, Larun eta helmuga pasatzen duteneko datuak http://clasificaciones.kirolprobak.com/2017/mediabera/ helbidean egongo dira. Hiru puntu hauetan parte-hartzailea bai izenez bai zenbakiz bilatzeko aukera egongo da.
2017-04-05
TALDERIK HOBERENARENTZAT TXERRIKUMEA

Aurreko urteetan bezala, Berako Mendi Maratoieko talderik hoberenak saria lortuko du, txerrikumea hain zuzen ere. Talde bakoitzeko 3 lehenengo sailkatuek puntuatuko dute sari hau lortzeko.
2017-04-05
ISABAKO TXAPATERA LANDETXEAN ASTE BURU BAT PASATZEKO ZOZKETA

Isabako Txapatera Landetxean aste buru bat pasatzeko saria lortzeko, rifak lortu daitezke Agara Prentsan eta Pikabea Harategian bi eurotan. Gainera lasterketaren bezperan izen-emate puntuan eta lasterketa egunean irteera zonaldean salduko dira.
2017-04-04
AURTENGO EDIZIOKO KAMISETA AURKEZTEN DIZUEGU

Berako Mendi Maratoi Erdiko kamiseta iritsi zaigu iada. Aurten Ternua markarekin egin ditugu eta lasterketa bukatzerakoan emango dira.
2017-04-04
HERRI KIROL EXIBIZIOAN ALDAKETAK

Larunbatean, apirulak 8, ospatuko den herri kirol exibizioak aldaketa bat jasan du. Inaxio Perurena harrijasotzaileak ezin izango du etorri eta bere ordez Pello Kañamares etorriko da. Pellok, motozerrarekin egurrezko irudiak egingo ditu.
ARPANA PROBAKO LEHEN HIRU BIKOTEENTZAT SARIAK
Lehen sailkatuek AGDIE enpresak emandako bi urdaiazpiko jasoko dituzte, bigarren sailkatuek AGDIEren bi txorizo eta Lekueder baserriko bi sagardo botila, eta hirugarren sailkatuek Garmendikobordako gazta bat eta lau sagardo botila jasoko dituzte.
2017-04-03
BI ANOA PUNTUTAN FULLGAS-IRUNEK ESKEINITA BARRA ENERGETIKOAK

Iruneko Fullgas dendak eskeinita bi anoa puntutan barra energetikoak egonen dira, Landagaita (11. eta 17.km) eta Larunen (14. Km) hain zuzen ere.
Gainera kirol elikaduran espezialista den denda honek, opariak eskeiniko ditu, parte hartzaileen artean zozketazeko. Sai hauek Iruneko dendan jasoko daitezke.
Informazio gehiago fullgasirun@gmail.com webgunean, 943389349 telefono zenbakian eta fullgas.org -en
Fullgas-Irun. Calle Juan Thalamas Labandibar 37, bajo (Azken Portu polikiroldegi ondoan). 20303 Irun

2017-04-03
DEPORTES GONZALEZEK ESKEINITAKO SARIA EGONEN DA BORTZIRIAK-TXINGUDI ZONALDEKO LEHENENGO SAILKATUARENTZAT, BAI EMAKUMEZKOTAN ETA BAITA GIZONEZKOTAN ERE.

Deportes Gonzalezek 150 euroko balearekin sarituko ditu emakumezko eta gizonezkoen sailkapenean, Bortziri eta Txingudiko (Irun-Hondarribia-Hendaia) zonaldeko lehenengoak. Sariak lasterketa bukatzerakoan emango dira.
2017-04-02
LARUNGO MAGALA GARBITZEN

Gaur Laruneko magalean egon gara urtero bezala kristal eta zakarrak biltzen.
2017-03-30
NATURAREKIKO ERRESPETUA. BERAKO MENDI LASTERKETA

Berako Mendi Maratoi Erdia, paraje naturaletan garatzen da ia bere osotasunean, beraz, partaide, bolondres eta ikusle guztien ardura honako hau zaintzea, zakarrak botatzea ekiditzen bai ibilbidean zehar edota anoa puntuetan.
Anoa puntu guztietan kontenedore nahiko egongo da bertara hondakinak botatzeko eta helmugan birziklatze puntu bat jarriko da.
...
Gainera partaide guztiei gogorazten diegu, Berako Maratoi Erdiko, araudiko 14. Artikuluan azaltzen dela, deskalifikazio edo santzio arrazoi bat dela ingurugiroa ez errespetatzea hondakinak ibilbidera botaz.
Horrela, Nafarroako Mendi-kirol eta Eskalada Federazioko araudiak (Berako Mendi Maratoi Erdia, Nafarroako Mendi Lasterketa Txapelketen barruan dago) 6.3.1 artikuluan dio, parte hartzaile bat sailkapenetik at geratu edo zigortua izan daitekela hondakinak botatzen baditu lasterketan zehar.
Besterik gabe, ingurugiroa, aurkitu dugun bezala utzi behar dugula lasterketa ondoren ere.

2017-03-30
IBILBIDEKO AZKEN ZATIAN ALDAKETAK

Aurtengo, 19. Eta 20,5. Kilometroen artean, Berako Mendi Maratoiaren ibilbideko zati bat aldatu dugu. 19. Kilometroa baino lehen, Zumalkuko anoa puntua pasata, betiko ibilbidetik jarraituko da igoera txiki batera iritsi arte, ondoren Berara jeisteko. Aldaketa, azken jeitsiera honetan dago, orain arte zig-zagean jeisten zen pista batetik, Lizuniagara igotzen den asfaltatutako errepidearekin elkartzeko, bertatik Helmugara abiatzen zen ibilbidea, Altzateko plaza eta kaletik.
Orain ordea, ez da Lizuniagako errepidera jeisten, Itzea auzora baizik. Barojatarren etxe ondotik pasatzen da, orain arteko ibilbidera bueltatzeko Altzate kalean.
Lasterketa aintzinetik, azken zati hau egin nahi duen orok aukera izanen du, kartelekin seinalizatuta baitago.

2017-03-28
APIRILAREN 1ETIK AURRERA DEPORTES GONZALEZ KIROLDENDAN JASO DAITEZKE DORTSALAK

Berako Mendi Maratoian parte hartu behar duten guztiek, Iruneko Deportes Gonzalezen (calle Fuenterrabía s/n) jaso ditzazkete dortsalak eta txipa apirilaren 1etik 7ra, ordutegi komertzialean (10.00-13.15 eta 16.00-20.15).
Bertara dortsala jasotzera joanen direnek %20eko deskontuaz gozatu ahalko dute dendako artikuluietan.
...
Informazio gehio www.deportesgonzalez.com eta 943616227 telefono zenbakian.
2017-03-07
IBILBIDEA EZAGUTZEN ALZOLAREKIN

Hurrengo apirilaren 9an ospatuko den Berako Mendi Maratoi Erdiaren ibilbidea ezagutzeko kedada egin genuen aurreko igandean. @AlzolaBasqueWater gure kolaboratzaileentzako bideo hau grabatzeko aprobetxatu genuen bertan.


2017-03-06
DORTSALAK AGORTUTA

Kirolprobak webgunean eskuragai jarri ditugun 525 izen emateak 2 ordutan agortu dira eta itxarote zerrenda bat martxan jarri dugu.
Edozein galdera izanez gero gure kontaktua manttaletaldea@gmail.com da.
Mila esker denei!
2017-02-08
BERAKO MENDI MARATOI ERDIAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATEAK MARTXOAREN 6AN IREKIKO DIRA

Berako Mendi Maratoi Erdian parte hartzeko izen emateak martxoaren 6an irekiko dira arratsaldeko 15etan eta hilabete bereko 31an itxiko dira, edota lehenago eskuragarri jartzen diren 525 dortsalak agortzen badira. www.kirolprobak.com webgunearen bitartez egingo dira izen-emateak. Txip horia erabiltzen duten korrikalariek lehenagotik adierazi beharko dute. Behin izena emanda, parte hartzaileak apirilaren 5a arte dauka atzera emateko, data hori baino lehen edozein arazorengatik ezin badu parte hartu, dirua itzuliko zaio. Lasterketan parte hartzen duen orok korrikalariaren boltsa eskuratuko du eta gainera eskubidea izanen du oparien zozketan eta lasterketa ondoren egiten den lunch-ean parte hartzeko. Lasterketan irteten ez direnek eskubide hoiek galduko dituzte.
2017-02-07
NAFARROAKO TXAPELKETARAKO PUNTUAGARRIA

Mendi Maratoi Erdia apirilaren 9an ospatuko da eta berriro ere Nafarroako Txapelketarako puntuagarria izanen da. Berako lasterketarekin emanen zaio hasiera txapelketa honi,  ondoren Arantza (apirilaren 23), Monrealeko Extreme Higa (maiatzak 7, 21 kilometro), Atarrabiako Hiru Mendi (maiatzak 20, 21kilometro), Isabako Camille Extreme (ekainak 4, 31 kilometro), Etxarri Aranatzeko Mendira Joan Etorria (urriak 1, 10 kilometro) eta Aoizko lasterketa (urriak 8, 23.5 kilometro) izanen dira hurrenez hurren. 

2016-04-26
LAISTERKETAREN BIDEOA

Apirilaren 17an ospatu zen XII. Berako Mendi Maratoi Erdiaren bideo laburpena aurkezten dizuegu.

Gogorazten dizuegu ere www.manttale.com webgunean 1000 argazkitik gora daudela.
https://vimeo.com/164003835/recommended
2016-04-23
LASTERKETAKO ARGAZKIAK

Gure webgunean lasterketako 800 argazki baino gehiago daude. Hurrengo egunetan zehar argazki gehiago gehituko ditugu eta laburpen bideo bat ere. Norbaitek nai badu, bere argazkiak manttaletaldea@gmail.com helbide elektronikora bidal ditzazke. Argazkiak ikusteko hemen klikatu.

Argazkiak
2016-04-18
MILA ESKER DENEI

Lerro hauen bitartez eskerrak eman nai dizkizuegu, beste urte batez Berako Mendi Maratoi Erdia ospatzeko emandako laguntza eta kolaborazioarengatik. Mila esker, bolondres, parte hartzaile, ikusle, elkarte, babesle, kolaboratzaile eta hau errazten laguntzen duzuten guztiei. 2017an ikusiko gara.
2016-04-17
OIER ARIZNABARRETA ETA LAURA SOLAK IRABAZI DUTE BERAKO XII. MENDI MARATOI ERDIA

Oier Ariznabarreta (Durango), 1:40:16-eko denborarekin eta Laura Sola (Uztarroze), 2:01:55-eko denborarekin, irabazle suertatu dira gaur Berako (Nafarroa) XII. Mendi Maratoi Erdian. Oier Ariznabarretak ez du arazorik izan gizonezkoetan irabazteko, Joxe Amunarrizen  (Hondarribia) eta Beñat Marmisolleren (Atarratze) aurretik hurrenez hurren, Larun mendia punturik altuena zuen (900 metro) eta 2700 metrotako desnibela zeukan 21 kilometrotako ibilbide gogorrean.Irabazleak ezin izan du berak 2014n ezarri zuen errekorra hobetu, 1 ordu, 37 minutu eta 30 segundutakoa. Ibardineko tarteko helmuga, 150€ tan saritua, Ariznabarretarentzat izan da ere.Emakumezkotan, Laura Sola izan da Berako kiroldegiko helmugara iristen, Maria Zorrozaren (Gernika) eta Aitziber Ibarbiaren (Zizurkil) aurretik547 korrikalarik parte hartu dute lasterketan, haietatik 528 iritsi dira helmugara. Jende asko hurbildu da lasterketa ikustera eta bestelako arazorik gabe eta eguraldi onarekin izan den probaz disfrutatzera.

SAILKAPEN OROKORRA
OROKORRA EMAKUMEZKOA
OROKORRA GIZONEZKOA
BETERANAK EMAKUMEZKOAK
BETERANAK GIZONEZKOAK
2016-04-16
OPARI ZOZKETA

Urtero egiten dugun moduan, lasterketa amaitutakoan parte-hartzaileek sariak irabaz ditzazkete. Panela helmugan egongo da, lasterkarien poltsa jasotzen den gunearen ondoan.

Opari hauek zozkatuko dira.

- Katea Bikek emandako kirol materiala.

- Alcok emandako lorategi eta terrazarako altzariak.
- Hamaiketakorako txartelak.

- Bodegas Iñurrietak emandako ardo-sortak.

- Jauregi Esnekiak emandako esnegain-sortak.

- Lorpenek emandako kirol materiala.

- Ternuak emandako kirol materiala.

- Endurance shop kirol materiala

- Tableta eta Electrodomésticos Jaurenak emandako 100 eurotako txartela (bi sari hauek podiumean entregatuko dira, sari banaketan zehar).


2016-04-14
TALDEKAKO SAILKAPENA

Beste sailkapenez gain, TALDEKAKO SAILKAPENA egongo da. Talde bakoitzeko lehen bost sailkatuek lortutako puntuek balioko dute, gizonezkoak ala emakumezkoak izan. Lehen sailkatuak txerrikumea irabaziko du.
2016-04-14
JARRAI EZAZU LASTERKETA SAREAN

Lasterketa sarean jarraitzeko aukera izango da. Korrikalariek Manttale, Larun eta helmuga pasatzen duteneko datuak clasificaciones.kirolprobak.com/mediabera2016.html helbidean egongo dira. Hiru puntu hauetan parte-hartzailea bai izenez bai zenbakiz bilatzeko aukera egongo da.
2016-04-13
AURTENGO KAMISETA AURKEZTEN DIZUEGU

Aurtengo kamiseta aurkezten dizuegu, aurrekoetan bezala Craft markakoa izanen da.
Kamiseta bakoitza gure babesleekin serigrafiatuta egongo da: Ugaldea Aholkularitza, Xuga, Errekalde Ostatua, Benta Biok, Benta Miguel, Estación de Servicio Josenea, Desinbera, Tximistindar, Zalain Jatetxea, Txomin Fisioterapeuta, Zalain Janariak, Greenheis, Iturria Landareak eta Geotermia Navarra.

2016-04-09
BORTZIRIETAKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEAREN ESKUTIK, BIRZIKLATZEKO HONTZIAK EGONGO DIRA ANOA PUNTUETAN.

Bortzirietako Hondakin Solidoen Mankomunitatearen eskutik, aurten, hontzi batzuk izango ditugu anoa puntuetan plastikoa, papera eta organikoa behar bezala birziklatzeko. Helmugan ere hondakinak birziklatzeko kontenedoreak egongo dira.
2016-04-07
2016KO PROFILA, KILOMETROZ KILOMETRO

2016ko profila aurkezten dizuegu, aurreko edizioetakoa errepikatuko da.
Urtero bezala, kilometro bakoitza kartel batekin markatuko da, hurrengo babeslei esker: Urdi Bera, Labezar Okindegia, Matxako Iturgintza, Ekilur komunikazioa, Zubiondo jatetxea, Pikabea Harategia, Korta Anaiak, Bortzirudi, Ostargi Optika, Zabaleta, Ubela mekanizatuak, Pikabea Pinturak, Nere Sotil Nutrizioa, Berako Herri Kirol Taldea, Zelaieta Taillerrak, Botxo Ostatua..., Estanco Zelaieta, Jaurena, Manolo Gouraud, Hortz Klinika eta Egurgi.
2016-04-06
TXORILEPO BENTAK BABESTUKO DU AURTEN IBARDINEKO TARTEKO HELMUGA

Tarteko helmuga, Ibardineko anoa puntuan kokatuko da aurten ere, 6. Kilometroan eta Txorilepo Bentak babestukodu.
Bertatik pasatzen lehenak 150€ko saria izango du baina araudian irakur daitekeen bezala lasterketa bukatu beharko du honek.
2016-04-06
GREENHEISSEK ERREKORRA BABESTUKO DU

Greenheissek babestuko du Berako Mendi Erdi Maratoieko errekorra, eta 300€ko saria egongo da lortzen duenarentzat. Markarik onena Oier Ariznabarretarena da (1:37:30) 2014ean lortutakoa
2016-04-06
IGANDEKO KEDADA

Hurrengo apirilaren 17an ospatuko den Berako Mendi Maratoi Erdiaren ibilbidea egiteko kedadan, Manttalek antolatuta 80 lasterkari hurbildu dira. Eguraldi eta giro onak are erakargarriagoa egin du entrenamendua. Hurrengo linkean ikus daitezke argazki batzuk.

Argazkiak: Miguel Solano
2016-03-16
IBILBIDEA EZAGUTZEKO KEDADA EGINEN DA APIRILAK 3 AN

Apirilaren 3an, Berako Mendi Maratoi Erdiaren ibilbidea ezagutzeko aukera izango da. Rikardo Baroja eskola ondoan kokatzen den irteera puntutik aterako da goizeko 9tan eta ibilbide osoa eginen da. Edonorentzat irekia, Manttaleko lasterkarien laguntza izango dute partehartzaileek. Bukatzerakoan partehartzaielentzat dutxak eta aldagelak izango dira.
2016-03-16
KARTELA


2016-03-14
IZEN EMATEAK AGORTUTA

525 izen emateak bi ordutan agortu dira eta itxarote zerrenda bat ireki dugu.

Edozer zalantzarako jarri zaitezte kontaktuan manttaletaldea@gmai.com helbidean.

Eskerrikasko denoi!!!
2016-03-09
ALZOLA

Berako Mendi Maratoi Erdian laguntzaile diren Alzolako Urak-eko lagunei eskeinita, irudi hauek prestatu ditugu.


2016-02-18
AURKEZPENA

Hurrengo Apirilak 17an ospatuko da Berako Mendi Maratoi Erdiaren XII. edizioa. Izen emateak martxoaren 14ean goizeko 9tan irekiko dira www.kirolprobak.com webgunean eta hilabete berdineko 29an itxiko dira edo lehenago eskuragarri jartzen diren 525 dortsalak agortzen baldin badira.
2016-02-18
IZEN EMATEAK MARTXOAREN 14TIK AURRERA EGIN AHAL IZANGO DIRA

Izen ematea martxoaren 14ean irekiko da goizeko 9tan eta martxoaren 29an itxiko dira edo lehenago eskuragarri jartzen diren 525 dorstsalak agortzen badira. Epe honetatik at ez da izen ematerik onartuko. Izen emateak www.kirolprobak.com webgunean egingo dira eta chip horiarekin parte hartu nai dutenek lehenagotik adierazi beharko dute. Behin izen ematea eginda, parte hartzaileei dirua bueltauko zaie parte hartu ezin badute, beti ere apirilaren 13ra arte. Parte hartzaileek lasterkariaren poltsa jasoko dute eta oparien zozketan parte hartzeko eskubidea izango du, lasterketa ondoren izango da hau. Lasterketa hasten ez dutenek eskubide hauek galduko dituzte.
2015-04-23
TELENAVARRAN ERREPORTAIA

Hurrengo linkean lasterketaren inguruan Telenavarrak eman zuen informazioa ikus daiteke 17. minututik aintzinerat.
ERREPORTAIA
2015-04-23
LASTERKETAKO ARGAZKIAK

Manttaleren webgunean lasterktako argazkiak ikus daitezke Multimedia Galerian. Gainera hurrengo webguneetan ere agertzen dira.
PEIO FADRIQUE

MARKEL ETXEBESTE

TTIPI-TTAPA

ANDER ARRIETA
2015-04-21
MILESKER DENEI

Lerro hauen bidez MAnttale Mendi Laisterketak taldeak eskerrak eman nai dizkizue laisterketa hau aurrera eramaten lagundu diguzuen guztioi.
Gure Txokoa eta Agerra Mendi Taldea elkarteetatik hasi eta bolondres parteartze eta gure ondoan izan diren elkarte eta erakundeei ere...zuek gabe ezinekoa litzateke hau dena aintzinera eramatea.
Elkar bidean berriro topo eginen dugulakoan berriz ere milesker eta 2016rarte.
2015-04-19
OIER ARIZNABARRETAK ETA LAURA SOLAK GARAIPENA ERREPIKATU DUTE BERAKO XI. MENDI MARATOI ERDIAN

Oier Ariznabarretak, 1h 39:21-ko denborarekin eta Laura Solak, 2:00:26-ekoarekin, irabazle suertatu dira gaur Berako (Nafarroa) XI. Mendi Maratoi Erdian iaz bezala. Ariznabarretak ez du arazorik izan gizonezkoetan irabazteko, Didier Zagoren  eta Beñat Marmisolleren aurretik hurrenez hurren, Larun mendia punturik altuena zuen (900 metro) eta 2700 metrotako desnibela zeukan 21 kilometrotako ibilbide gogorrean.Irabazleak ezin izan du berak 2014n ezarri zuen errekorra hobetu, 1 ordu, 37 minutu eta 30 segundutakoa. Ibardineko tarteko helmuga, 150€ tan saritua, ere berarentzat izan da.Emakumezkotan, Laura Sola izan da Berako polikiroldegiko helmugara iristen lehena, Alizia Olazabalen eta Aitziber Ibarbiaren aurretik.538 korrikalarik parte hartu duten lasterketan, haietatik 530 iritsi dira helmugara, Nafarroako mendi lasterketen koparen bigarren proban. Jende asko hurbildu da lasterketa ikustera eta bestelako arazorik gabe eta eguraldi nahasia izan duen probataz disfrutatzera.Taldekako salikapenean Erlaitz talde irundarra izan da garaile eta Berako Manttale Mendi Lasterketa Taldea bigarren.

SAILKAPENA
2015-04-18
EURIAREN ONDORIOZ EZIN IZAN ZEN ABIADURAZKO ESKALADA TXAPELKETA OSPATU.

Euriaren ondorioz ezin izan zen Abiadurazko Eskaladako txapelketa ospatu larunbatean. Altzateko frontoiaren kanpokaldeko frontoian kokatuta zeuden bi “bietan” eskalatzea ezinezkoa izan zen, hala ere saiatuko da beste data batean ospatzen.
Gainontzeko ekintzak behar bezala ospatu ziren. Aizkolaritzan jeitxiera posturako bi kanporaketak euripean baina arazorik gabe ospatu ziren. Lehenengoan, Nafarroako Bigarren Mailakoan, Resano izan zen hoberena (7:22), Mindegiaren (8:06) eta Erasoren (10:08),aurretik, azken hau izan zen maila galdu zuena.
Euskal Herriko Lehen Mailako Txapelketari zegokion kanporaketan, Ruben Saralegik (21:17) maila galdu zuen Juanjo Lopezen aurka (20:58).
2015-04-17
TALDEKAKO SARIA

Azken orduko kolaborazio bati esker, igandean ospatuko den Berako Mendi Erdi Maratoian sailkatutako lehehengo bi taldeak sarituko ditugu
2015-04-17
LASTERKETA ONLINE BIDEZ JARRAITU AHAL IZANEN DA

Nai duenak, korrikalarien pasoa zuzenean ikusteko aukera izanen du, Berako Mendi Maratoi Erdiko hainbat puntuetan, hala nola Manttale, Larun eta Helmugako pasoak. Horretarako honak link honetan klikatu behar izango da. LAISTERKETA ON-LINE Gainera aukeratutako korrikalariaren sailkapena ere jarraitu ahal izanen da uneoro.
2015-04-16
OHARRA PARTAIDE ETA IKUSLEENTZAT

1. Dortsal eta txipen eskuratzea.

Larunbatean 17etatik 19tara, Berako polikiroldegian

Igandean 8etatik aurrera Berako polikiroldegian.

NAN edo federatuen karneta aurkezta beharko da.


2. Korrikalariaren poltsa..

Lasterketa abiatzen duten korrikalari guztientzako egonen da poltsa eta helmugan emanen da proba amaitzerakoan. Hainbat produktu egonen da bertan, kamiseta bat besteak beste.


3. Dutxak.

Gizonezkoentzat, polikiroldegian eta Matzada futbol zelaian egonen dira. Emakumezkoentzat Rikardo Baroja eskolan.


4. Kontsigna zerbitzua.

Berako polikiroldegian egonen da.


5. Anoa.

7 anoa puntu egonen dire ibilbidean zehar, eta helmugan zortzigarren bat. Altzateko frontoian, proba bukatzerakoan luntx bat egonen da parte hartzaile guztientzat.


6.Ingurugiroa.

Bere zatirik handienean, edertasun natural handiko parajeetatik igarotzen da eta, hau horrela, ingurunea ahal beste zaintzeko eta zaborrak kontrol-guneetatik kanpora ez botatzeko eskatuko zaie partehartzaile guztiei.Hornitze guneetatik gertu zaborrontziak ezarriko dira.Oinarrizko arau hau betetzen ez duen korkalari oro probatik kanpo utziko da.


7. Laguntza ezbeharretan.

Partehartzaileek betekizuna izango dute istripuren bat izan duen edonor laguntzea eta kontrol-guneetan edozein ezbeharren berri ematea.


8. Logistika.

150 boluntario egonen dira, Manttale Mendi Lasterketa Taldea, Gure Txokoa eta Agerra Mendi Taldeak antolatzen duen lasterketan. Gurutze gorria egonen da, baita boluntario bezala egonen diren suhiltzaile, fisioterapeuta, mediku edo enfermerak ere.


9.Eskursioa.

Ibilaldi gidatuak eta dohakoak antolatu dira korrikalarien pasoa ikusteko.

8.30: Bera- Larun-Bera. 14 kilometrokoa gutxi gora behera

9.00: Bera-Usatita-Landagaita-Bera. 10 kilometrokoa gutxi gora behera

Bi ibilaldiak Ricardo Baroja eskoletik aterako dire.


10. Larundik zuzeneko emanaldia..

Laruneko pasoa zuzenean emanen da eta Xuga, Errekalde eta Auzoa ostatuetan ikusi ahal izanen da.


11. Helmugaratzearen bideo eta diploma:

Parte hartzaileek euren elmugaratzea ikusi ahal izanen dute eta diploma deskargatu. Horretarako www.noticiasdegipuzkoa.com webgunean konektatu beharko dire.


2015-04-14
OIER ARIZNABARRETA ETA LAURA SOLAK GARAIPENA ERREPIKATZEA BILATUKO DUTE BERAKO XI.MENDI MARATOI ERDIAN

Oier Ariznabarretak eta Laura Solak garaipena errepikatzea bilatuko dute Berako XI. Mendi Erdi Maratoiean, hurrengo igandean, apirilak 19. Bizkaitarra, Sara Korrika Trailean garaile aurten,  izanen da faborito nagusia, 525 partaide izango dituen Berako proban. Aurkarien artean, Didier Zago frantziarra, 5 aldiz Beran garaile, eta Dabid Garcia iaz hirugarren sailkatutakoa izanen dire printzipioz kontuan hartzekoak. Gainera Beñat Marmisolle, Senpere Trailean garaile, Brice Delsouiller frantziarrak, Mikel Albeniz gipuzkoarrak eta Victor Amatrian nafarrak debuta egingo dute proban, eta ezin ditugu baztertu garaipenaren leihan.
Ariznabarretak ez du ia ia mendi lsterketetan parte hartu aurten, krossean eta duatloian ibilita gehien bat naiz eta bi garaipen lortu dituen mendian; Artenarako kilometro Bertikala Gran Canarian eta Sara Korrika Trail-a. Zagok aurten Manttalerekin korrika egiten duelarik, oraindik ez du palmaresa estreinatu.
Emakumezkotan, 2014ean sailkatutako hiru lehenengoak egonen dire aurten ere: Laura Sola, Aitziber Ibarbia eta Alizia Olazabal. Solak iaz gutxigatik bi ordutik jeistea etzuen lortu, izan ere marka hau ez du orain arte ezta emakume batek lortu. Duela 3 aste Nafarroako Txapelketaran, Untzuen ospatu zen Hiru Mugak lasterketan erraz irabazi zuen. Guztira 34 emakumezkok eman dute izena proban, hamaika urteotako partaidetzarik altuena.
Berako proba Nafarroako Mendi Lasterketen Txapelketako bigarren proba izanen da. Lehenengoan, Ayegiko Montejurra Trailean Imanol Goñik eta Mari Cruz Aragonek irabazi zuten.
Azken urteotan bezala, eskuragarri jarri ziren 525 dortsalak ordu bat baino gutxigotan bukatu ziren. Lasterketak, 21 kilometrokoa beti bezala, ez du aldaketarik jasango eta punturik interesgarriena Larungo igoeran aurkituko dugu, 900 metrokin punturik altuena delarik. 
2015-04-14
BERAN, APIRILAREN 18AN, LARUNBATA, ESKALADA SPRINT LEIHAKETA, AIZKOLARIAK ETA MENDI PROIEKZIOA EGONEN DIRA

Bigarren urtez, Manttale Mendi Lasterketa Taldea, Agerra Mendi Taldea eta Gure Txokoak, apirilaren 19an ospatuko den Berako Mendi Erdi Maratoiaren bezperan hainbat ekintza antolatu dituzte. Eskalada sprint lehiaketa bat, aizkolariak eta dokumental baten proiekzioa hain zuzen ere.
 
Ekintza hauek apirilaren 18an hasiko dira  Altzateko frontoian, larunbat  arratsaldean, 15.30tan Abiadurazko Eskalada Txapelketarekin. Izen ematea Internet bidez egin daiteke manttaletaldea@gmail.com helbidera mail bat bidaliz edota egunean bertan. Bi kasuetan prezioa 5 eurotakoa izanen da federatuentzat eta 8koa ez federatuentzat. Bi kategoria egonen dire; absolutua (emakumezko eta gizonezkoentzat) eta 17 urtetik beherakoenentzat. Irabazleek txapela, trofeoa eta 100 euro irabaziko dituzte, bigarrenek 75 euro eta hirugarrenek 50. Kanporaketak 15.30tatik aintzinerat ospatuko dire eta 18.30tatik aurrera finalak Frontoiaren kanpokaldeko paretan, Zia errekaren ondoan.
 
Kanporaketak bukatzerakoan eta finala baino lehen, 17.30etan gutxi gora behera, Polikiroldegiaren kanpokaldean Aizkolarien txapelketa egonen da.  Lehenengo proban Iban Resano (Dorrao), Angel Eraso (Salinas de Oro) eta Xabier Mindegiak (Beintza Labaien) Nafarroako Bigarren Mailarako jeitsieraren kanporaketa jokatuko dute. Bestalde, Euskal Herriko Bigarren Mailarako jeitsieraren kanporaketan Ruben Saralegi (Leitza) eta Juan José Lópezek (Lezaun) parte hartuko dute.
 
Eguna bukatzeko, Beralandetan, Iñaki Razkinek Himalaya Txinatarrean egindako espedizioaren inguruan proiekzio bat egonen da. Kulum mendikateko Muztagh Ata (7.546 metro) mendian egindakoa hain zuzen ere.
2015-04-14
DATU INTERESGARRI BATZUK LASTERKETAREN INGURUAN

Eskursioa. Ibilaldi gidatuak eta dohakoak antolatu dira korrikalarien pasoa ikusteko.
8.30: Bera- Larun-Bera. 14 kilometrokoa gutxi gora behera
9.00: Bera-Usatita-Landagaita-Bera. 10 kilometrokoa gutxi gora behera
Bi ibilaldiak Rikardo Baroja eskoletik aterako dire.
 Parte hartzaileak: 525 guztira. %44 Nafarroatik dator, %39 Gipuzkoatik, Gainontzekoak Iparraldetik, Arabatik eta Bizkaiatik. Beratarren artean 34 izanen dire parte hartzen dutenak, haietatik 3 emakumezkoak; Aitziber Iturria, Aloña Lasaga eta Andrea Gouraud. Manttale taldeak 18 ordezkari izanen ditu.
 Helmugaratzearen bideo eta diploma: Parte hartzaileek euren helmugaratzea ikusi ahal izanen dute eta diploma deskargatu. Horretarako www.noticiasdegipuzkoa.com webgunean konektatu beharko dire.
 Larunen zaborra eta kristalak. Azken aste hauetan Manttaleko kideek 65 kilo zabor eta kristal bildu dituzte Laruneko azken tramotan. Aurreko urteetan ere beste hainbeste kilo bildu izan dire.
Logística. 150 boluntario egonen dira, Manttale Mendi Lasterketa Taldea, Gure Txokoa eta Agerra Mendi Taldeak antolatzen duen lasterketan. Gurutze gorria egonen da, baita boluntario bezala egonen diren suhiltzaile, fisioterapeuta, mediku edo enfermerak ere.
 Anoa puntuak: 7 anoa puntu egonen dire ibilbidean zehar, eta helmugan zortzigarren bat. Altzateko frontoian, proba bukatzerakoan luntx bat egonen da parte hartzaile guztientzat.
Korrikalariaren poltsa. Lasterketa abiatzen duten korrikalari guztientzako egonen da poltsa eta helmugan emanen da proba amaitzerakoan. Hainbat produktu egonen da bertan, kamiseta bat besteak beste.
2015-04-07
IGANDEKO KEDADAKO ARGAZKIAK


2015-04-01
ESKALADA SPRINTA + AIZKOLARIAK + DOKUMENTALA + MENDI MARATOI ERDIA

Apirilaren 18an, larunbata, eskalada sprint lehiaketa, aizkolariak eta mendi proiekzioa izanen dira



Bigarren urtez, Manttale Mendi Lasterketa Taldeak, Agerra Mendi Taldea eta Gure Txokoaren laguntzarekin, apirilaren 19an ospatuko den Berako Mendi Maratoi Erdiaren bezperan hainbat ekintza antolatu ditu. Eskalada sprint lehiaketa izango da lehenik, aizkolariak ondoren eta mendi proiekzio bat bukatzeko.

Ekintza hauek apirilaren 18an hasiko dira Altzateko frontoian, larunbata arratsaldeko 15.30tatik antzinera Abiadura Eskalada Txapelketarekin. Izen ematea internet bidez egin daiteke manttaletaldea@gmail.com helbidera idatziz edo eta egunean bertan. Bi kasuetan prezioa 5 eurotakoa izanen da federatuentzat eta 8 eurotakoa federatu gabekoentzat. Gizon eta emakumezkoa seniorretan irabazleek txapela, trofeoa eta 100 euro jasoko dituzte, bigarrenek 75 euro eta hirugarrenek 50 euro; 17 urtez behekoen artean ere opariak izango dira lehen sailkatuentzat. Kanporaketak 15.30etatik aintzinerat hasiko dira eta 18.30tatik aurrera finalak Eskolako frontoiaren kanpokaldeko paretean, Zia errekaren ondoan.

Kanporaketak bukatzerakoan eta finala baino lehen, 17.30etan gutxi gora behera, kiroldegiko kanpokaldean aizkolarien arteko lehia izanen da. Lehenengo proban Iban Resano (Dorrao), Angel Eraso (Salinas de Oro) eta Xabier Mindegiak (Beintza Labaien) Nafarroako Bigarren Mailarako jeitsieraren kanporaketa jokatuko dute. Bestalde, Euskal Herriko Bigarren Mailarako jeitsiera kanporaketa Ruben Saralegi (Leitza) eta Juan José Lópezek (Lezaun) jokatuko dute.

Eguna bukatzeko, Beralandetan, Iñaki Razkinek Himalaya Txinatarrean egindako espedizioaren inguruan proiekzio bat izanen da. Kulum mendikateko Muztagh Ata (7.546 metro) mendian egindakoa hain zuzen ere.

Lasterketa egunean, igandean, bertze urtetan bezala, bi ibilaldi bat antolatu dira lasterketa ikustera joateko. Lehenengoa goizeko 8etan abiatuko da Laruneraino igotzen dena eta handik berriz Berara jeisteko (14 kilometro) eta bigarrena 8.30tan abiatuko da Landagainetara joaten dena Usatitatik pasatuta,10 kilometro ingurukoa. Maratoi Erdia ohikoa den bezala 9.30tan abiatuko da.
--

2015-04-01
IBILBIDEA EZAGUTZEKO KEDADA EGINEN DA IGANDE HONETAN, APIRILAK 5

Igande honetan kedada bat antolatu da, Berako Mendi Maratoi Erdiaren ibilbidea ezagutzeko. Irteera kokatzen den tokian, hau da Rikardo Baroja eskola ondoan izanen da abiapuntua goizeko 9tan. Ibilbide osoa eginen da.
2015-03-15
DORSTALAK AGORTUTA

Manttalek eskuragai jarri dituen 525 dortsalak lehenengo egunean agortu dira. Izen ematea goizeko bederatzitan ireki da baina segituan itxi da kupoa 50 minututan bete bait da. Behin izen emateen kupoa beteta, itxarote zerrenda bat ireki da www.kirolprobak.com webgunean. Didier Zago, lasterketa 5 aldiz irabazi dueña, Oier Ariznabarreta iazko iazko irabazlea, Laura Sola 2014 ko irabazlea emakumezkotan, Aitziber Ibarbia bigarren iaz, edota beteranoen artean Carlos Garcia, Alizia Olazabal, Nerea Amilibia eta Izaskun Zubizarreta, hauek denak 2014ko podiumean egondakoak, Beran izango dira aurten ere.
Izen ematearen inguruko edozein arazo edo dudarik izan ezkero idatzi www.kirolprobak.com era.
2015-03-12
XI. BERAKO MENDI ERDI MARATOIAK IZEN EMATEAK HURRENGO ASTELEHENEA N, 16, IREKITZEN DITU.

Apirilaren 19an ospatuko den XI. mendi Maratoi Erdiaren izen emateak hurrengo astelehenean irekiko dira goizeko 9tan. Manttale Mendi Taldeak, Gure Txokoa eta Agerra Mendi Taldearekin batera antolatzailea duenak, 525 dortsal eskuragarri jarriko ditu www.kirolprobak.com webgunean, 25 eurotan federatuentzat eta 28 eurotan ez federatuentzat.Nafarroako Mendi Lasterketen Txapelketarako bigarren froga puntuagarria izanen da Berako Mendi Maratoi Erdia.Ibilbideak ez du aldaketarik jasoko; 21 kilometrotakoa eta 2.714 metrotako desnibel pilatua. 9.7 kilometro igoeran era 10.9 jeitsieran, %45 eko desnibela izanen du aldapa gogorrenak. Polikiroldegia izanen da urtero bezala Larun mendia (900,40 metro) punturik altuena daukan froga honen irteerea eta helmuga. Sariak ere mantendu eginen dire lehenengo bost sailkatuentzat, horrela irabazleak bai gizonezko eta emakumezkotan 300 euro irabaziko ditu, bigarrenak 250 eta hirugarrenak 200.Ibardineko saria ere mantenduko da, 6. kilometroan kokatuko da helmuga partziala eta bertatik pasatzen den lehenak 150 euroko saria eskuratuko du. Errekorra hausten duenak ere saria izanen du 300 eurokoa, eta iaz Oier Ariznabarretak finkatu zuen denbora da gainditu behar dena, 1:37:30. Durangoko lasterkariak iaz irabazi zuen lehenengo aldiz Berako proba eta emakumezkotan Laura Solak ere 2014 ean lortu zuen bere lehenengo garaipena Beran.Partaide bakoitzarentzat korrikalariaren boltsa egonen da, baita zerbitzu guztiak eskuragai ( txip bidezko kontrola, dutxak, anoa puntuak, luntxa e.a) edota kamiseta ere.
2015-01-16
APIRILAREN 19AN OSPATUKO DA BERAKO MENDI MARATOI ERDIA

Berako Mendi Maratoi erdiak data dauka dagoeneko. Lasterketaren hamaikagarren edizioa apirilaren 19an ospatuko da, igandez 9.30etatik aurrera. Aurreko urteetan bezala Nafarroako Mendi Lasterketen Txapelketarako puntuagarria izanen da. Hurrengo egunetan inskripzioak betetzeko datak emanen ditugu (gutti gotti betti hilabete bat lehenago izan ohi da), baita izanen diren berrikuntzak ere.
2014-05-01
LASTERKETARI BURUZKO INFORMAZIOA

Hurrengo link-etan lasterketaren inguruko erreportaiak eta informazioa aurkitzen da.


DIARIO DE NAVARRA


TTIPI TTAPA

NOTICIAS DE GIPUZKOA

DIARIO VASCO

EUSKAL TRAIL

LASTERKETAK.COM

BLOGS


2014-04-30
LASTERKETAKO ARGAZKIAK

Lasterketako argazkiak Manttaleren webgunean aurki daitezke, Galeria Multimedian.
2014-04-21
LASTERKETAKO BIDEOAK

Hurrengo link-etan lasterketaren eta Berako asteburuaren inguruko bideoak ikus daitezke.

1) TELENAVARRA (21. minututik aintzinerat)

2) XALOA TELEBISTA (5. minututik aintzinerat)

3)Stephan Duhalde

2014-04-17
HELMUGARATZEAREN BIDEOA ETA DIPLOMA

Nahi duten guztiek bere helmugaratzearen bideoa eta Berako Mendi Maratoi Erdian parte hartu duela egiaztatzen duen diploma eskuratzen ahal dute www.noticiasdegipuzkoa.com webgunean.
2014-04-16
MILA ESKER DENEI

Lerro hauen bitartez, Manttale Mendi Lasterketa Taldeak eskerrak eman nahi ditu, Berako X. Mendi Maratoi Erdia posible eginarazi duten guztiei, batez ere Gure Txokoa eta Agerra Mendi Taldea elkarteei. Mila esker bolondresei, parte hartzaileei, ikusle, eta laguntzen diguten enpresa, komertzio eta instituzioei, hauen laguntzik gabe ezinezkoa izando zen lasterketa antolatzea. Hurrengo urtean ikusiko gara.
2014-04-13
OIER ARIZNABARRETAK ETA LAURA SOLAK IRABAZI DUTE BERAKO X. MENDI MARATOI ERDIA

Oier Ariznabarretak, 1:37:30 eko denborarekin eta Laura Sola, 2:00:10-ekoarekin, irabazle suertatu dira gaur Berako (Nafarroa) X. Mendi Maratoi Erdian. Ariznabarretak ez du arazorik izan gizonezkoetan irabazteko, Didier Zago, azkeneko 5 ediziotan irabazlearen eta Dabid Garciaren aurretik hurrenez hurren, Larun mendia punturik altuena zuen (900 metro) eta 2700 metrotako desnibela zeukan 21 kilometrotako ibilbide gogorrean.Irabazleak, probako errekorra hautsi du, 2011 ezkeroztik Didier Zagoren esku zegoen 1 ordu, 38 minutu eta 11 segundutakoa. Ibardineko tarteko helmuga, 150€ tan saritua, Oier Ariznabarretarentzat izan da.Emakumezkotan, Laura Sola izan da lehena Berako polikiroldegiko helmugara iristen, Aitziber Ibarbiaren (2:08:26) eta Alicia Olazabalen (2:08:54) aurretik. Solak bere lehendabiziko garaipena lortu du Beran.535 korrikalaritik gora parte hartu duten lasterketan, haietatik 528 iritsi dira helmugara, Nafarroako mendi lasterketen koparen seigarren edizioa irekitzeko balio izan duen proban. Jende asko hurbildu da lasterketa ikustera eta bestelako arazorik gabe eta eguraldi onarekin izan den probataz disfrutatzera.

SAILKAPEN OROKORRA GIZONEZKOAK
SAILKAPEN OROKORRA EMAKUMEZKOAK
SAILKAPEN OROKORRA EMAKUMEZKOAK BETERANAK
SAILKAPEN OROKORRA GIZONEZKOAK BETERANOAK
2014-04-11
AURTENGO KAMISETA


2014-04-05
ESKALADA, HERRI KIROLAK ETA PUZGARRIAK BERAKO MENDI MARATOI ERDIAREN 10. URTEURRENA OSPATZEKO

Berako Mendi Maratoi Erdiaren hamargarren urteurrena dela eta Manttalek, Gure Txokoak eta Agerra Mendi taldeak ekintza ugari antolatu dituzte apirilaren 12, larunbaterako. 15.30 etatik aurrera, abiadurazko eskalada txapelketa bat antolatu da Altzateko frontoieko kanpokaldeko paretan, Zia errekan ondoan gelditzen dena. Bi kategoria egongo dira, nagusiena eta 17 urtetik bettikoentzakoa, eta parte-hartzaile bakoitzak lau saiakera izango ditu, irabazleak txapela eta 150? saria irabaziko duelarik.
Finala 19tan izango da, herri kiroletan Manttale eta Berako Herri Kirolen Taldeen arteko exibizioa bukatu bezain laster.
Gainera, arratsalde guztian zehar puzgarriak egongo dira haurrentzako.
xIgandean, apirilaren 13, lasterketaz gain, bi irteera antolatu dira proba ikusteko. Bat, 8.30 tan irtengo da Bera- Larun-Bera ibilbidearekin eta bestea 9tan irtengo da Bera- Landagaita- Bera ibilbidearekin.
2014-03-17
MARATOI ERDIKO IBILBIDEA EGITEKO KEDADA IGANDEAN, 23

Manttalek, Igandean 23, kedada bat antolatu du Erdi Maratoieko ibilbidea ezagutarazteko. 8.30tan hasiko da lasterketako irteera berdinetik, Rikardo Baroja eskola paretik hain zuzen ere. Ibilbide guztia edota zatika egin daiteke eta autohornituta izango da.

Gainera apiralen 6an Erlaitz taldeko mugalariek, beste kedada bat egitea pentsatuta dute lasterketako ibilbidetik zehar.
2014-03-11
DORTSALAK AGORTUTA

Berako X. Mendi Erdi Maratoierako eskuragai jarri diren 525 dortsalak gaur goizean agortu dira. Hemendik Aurrera itxarote zerrenda bat irekiko da www.kirolprobak.net web orrialdean
2014-03-10
IZEN EMATEA

Izen ematea goizeko 9etan hasiko da WWW.KIROLPROBAK.COM horrialdean.
2013-05-06
BERAKO MENDI MARATOI ERDIA PRENTSAN

Ondorengo helbide honetan ikus dezakezue maratoi erdiari buruz prentsan idatzitako berri batzu.

KLICK
2013-04-17
SAILKAPEN OFIZIALAK

Egiaztapen guztiak egin ondoren, sailkapen ofizialak honako link honetan aurkitu dituzue.

SAILKAPENA
2013-04-16
ESKERRIK ASKO DENEI!!!

Eskerrak eman nahi dizkiegu Berako Mendi Maratoi Erdiaren arrakastan parte hartu duten guztiei. Eskerrak aunitz laguntzaile, lasterkari, ikusle, enpresa eta lagundu gaituzten instituzioei. Datorren urterarte.
2013-04-16
MENDI MARATOI ERDIAREN INGURUKO BIDEOAK
2013-04-14
ZAGO ETA KORTAZAR GARAILE BERAKO IX. MENDI MARATOI ERDIAN

Didie Zago 1:40:48ko denborareki eta Oihana Kortazar 2:02:43koarekin garaile izan dire gaur Beran ospatu den Berako IX mendi maratoi erdian.Zago arazorik gabe gailendu zaie atzetik zituen Oier Ariznabarreta eta Aritz Egeari Larun gainetik igarotzen zen 21kmtako ibilbide gogorrean .
Aurtengoan ezin izan du bere denborarik oberena egin, 2011 egindako 1:38:11 tik hurrun ibili da .Ibardineko tarteko helmugako saria bai ordea eskuratu du.
Emakumezkoetan Oihana Kortazar izan da lehena Aitziber Ibarbia eta Izaskun Zubizarretaren aurretik.
500tik goiti izan dire parteartzaileak eta hauetatik 484 iritsi dira helmugara, Nafarroako koparen lehen froga zen maratoi erdi honetan. Jende asko hurbildu da karrera ikustera ,eguraldi paregabea lagun.



SAILKAPENA
2013-04-11
DORTSALAK ETA TXIPAK JASOTZEKO

Partehartzaile guztiei gogorarazten zaie dortsalak jasotzerako orduan, federatu txartela edo eta NAN aurkeztu beharko dutela.
Era berean, gogoratu ere proba bukatzerakoan txipa entregatu beharko dela horretarako egokitutako lekuetan,bai lasterketa amaitu dutenek, bai eta bukatzerik izan ez dutenek ere.
2013-04-11
DORSALEN ZERRENDA

Aquí teneis la lista de dorsales.


LISTA DE DORSALES
2013-04-09
BERAKO MENDI MARATOI ERDIKO LASTERKARI, LAGUNTZAILE ETA IKUSLEENTZAT ABISU GARRANTZITSUA: IRTEERAK 15 MINUTUKO ATZERAPENA IZANGO DU

Antolakuntzari ez dagozkion arazoak tarteko, Mendi Maratoi Erdiko irteerak 15 minututako atzerapena izango du; ondorioz, irteera 9:45etan izango da, 9:30etan beharrean.
Erabakia, Ibardingo gainean sor zitezkeen trafiko arazoak ekiditeko hartu da, bertan bat egingo luketelako Berako Mendi Maratoi Erdiko eta Donostia-Baiona-Donostia txirrindulari probako partehartzaileek.
Ordu aldaketa honekin, bi probak normalkuntza osoz iragan daitezen lortuko da.
2013-04-07
LARUN ASTE BUKAERA HONETAN

Aurreko larunbatean Manttalek Larungo bidea garbitzeko antolatua zuen irteera bertan behera gelditu zen bota zuen elurtea zela eta. Argazkietan ikus daitekeen bezala, elurrak xurituta utzi zuen lasterketako ibilbidea den zati haundi bat.

Dirudienez,datorren iganderako bertze gisako giroa izango dugu; aurreikusitakoak betetzen badira eguzkia eta beroa izango dira protagonista.
2013-04-04
LARUNGO MAGALA GARBITZEKO IRTEERA LARUNBATEAN

Manttalek,datorren larunbata apirilaren 6rako,irteera antolatu du Larungo arrokak, lasterketako ibilbidearen zati bat hain zuzen ere, garbitzera joateko.
Berako Errekalde ostatuan izango da zita 14:30etan eta kotxez joango dira Landagainetaino eta handik oinez garbitu beharreko lekuraino.
Anima zaitezte parte hartu nahi duzuen guztiak ekimen honetara.
2013-04-01
LASTERKETA AURREKO ESFORTZU PROBAK

Azken urteetan,Manttale Mendi Lasterketa Taldeak lasterketan zeharreko mediku,artatzaile eta osasun baliabideen hobekuntzan aritu da burubelarri.
Manttaleren errotik, horrelako lasterketa batek duen exigentzi maila fisiko eta sikologikoaz arduratuta,ekimen berri bat bultzatu nahi izan da datorren apirilaren 14ean ospatuko den maratoi erdian; apirilak 12a baino lehen, azken 5 hilabeteetan egindako esfortzu probaren agiria aurkezten duten lasterkari guztien artean, Manttalek erabiltzen duen kirol material sorta bat zozketatuko da.
Hortarako, agiriaren kopia bat bidali beharko da manttaletaldea@gmail.com helbide elektronikora, medikuaren kolegiatu zenbakia bazter batean jarrita.
Ekimen honekin, Manttalek lasterkarien segurtasuna indartzea du helburu eta sortu daitezkeen edozein eragozpen egotzi.

2013-03-07
IX. BERAKO MENDI MARATOI ERDIRAKO IZENA EMATEKO AUKERA MARTXOAREN 11TIK ANTZIÑERA

Datorren martxoaren 11ean, goizeko 9:00etan irekiko dira Berako IX.Mendi Maratoi Erdian parte hartu ahal izateko izen emateak. Apirilaren 14ean ospatuko den proba, Manttale Mendi Lasterketa Taldeak, Agerra Mendi Taldea eta Gure Txokoarekin batera antolatzen du eta aurtengoan, 450tik 500era zabaldu da eskuragai jarriko diren dortsalen kopurua, bertze urteetan izan ohi den eskari haundiari erantzun bat eman nahiean. Izen ematea, www.manttale.com web orriaren bitartez egin ahal izango da eta matxoaren 27rarte zabalduta egonen da, lehendik betetzen ez bada behintzat. Federatuek 25 euro ordaindu beharko dute eta federatu gabekoek berriz, 28 euro.
Iaz 474 lagunek parte hartu zuten proban. Eguraldi txarraren ondorioz, ibilbidean aldaketa batzuk egin zituen antolakuntzak partehartzaileen segurtasuna bermatu ahal izateko, Larungo pasoa ezabatuz.
Bertze urteetan bezala, aurtengoa ere Nafarroako Mendi Lasterketen Koparako lehenengo proba puntuagarria izango da.
Ibilbidean ez da aldaketarik izango; 21,195 metroko distantzian, 2714 metroko desnibel metatua izango du, hietatik 9,7 kilometro gotti izango dira, 0,9 kilometro betti eta gehienezko aldapa, Larungo magalean izango du, %45ekoa . Hori izango da punturik altuena, 900 metrokoa.
Ibardingo tarteko helmugatik pasatzen den lehenegoak, 150 euroko diru saria jasoko du eta Didier Zago frantziarraren errekorra hobetzen duenak (1:38:11) 300 eurokoa. Aurten bostgarren urtez jarraian irabazten saiatuko da Zago bera.
Proban parte hartzen duten lasterkari guztiek, Martikoren produktuen poltsa bat jasoko du, Lorpengo galtzerdi pare bat, Lacturale esnea, zerbitzu guztiak eta Craft etxeko elastiko tekniko bat.
2013-03-04
INSKRIPZIOAK ETA ORDUA

Berako Mendi Maratoian parte hartzeko izen emateak datorren martxoaren 11ean irekiko dira goizeko 9.00etan. 500 partehartzaileri eskeiniko zaie proban parte hartzeko aukera eta www.manttale.com web orriaren bitartez egin ahal izango dia izen emateak.

2013-03-04
LASTERKETA IKUSTEKO IBILALDIAK LARUN KAXKORA ETA USATEGIETARA

Bertze urteetan bezala, aurten ere bi irteera antolatu ditu Manttalek,lasterkariak ibilbidean zehar ikusteko aukera izan dezaten parte hartzen dutenak.
Lehenengoa,8:30etan aterako da irteera puntutik eta Larun kaxkoraino joango dira partehartzaileak lasterketaren ibilbidea zatika betez.
Ordu erdi beranduago, 9:00etan eta irteera puntu beretik,Usategieta parajera bideratuko da bigarren txangoa.9 eta 11. kimometroak bitarteko ibilbidea osatu ondoren,herriraino itzuliko dira azken 4 kilometroak lasterkariekin batera osatuko dituztelarik.
Bidean,hamaiketako bat eskeiniko zaie partehartzaileei,antolakuntzaren eskutik.
Interesatuak dauden guztiak,errandako orduan agertzea besterik ez du egin behar eta bertan galdetu.
Bi irteera hauetan parte hartzera animatzen da jendea,bertako nahiz kanpoko,zailtasun haundiegirik gabekoak bait dira biak eta goiz pasa polit bat suertatuko delakoan.
2012-04-10
MANTTALEK 55 KILO ZABOR JASO DITU LARUNEN

Joan den larunbatean, Apirilak 7, Manttaleko kide batzukLarun mendiaren magalean ia 55 kilo zabor jaso zituzten.Garbiketa Zizkuitz mendi-lepoaren eta Larun tontorrarenartean egin zen, bai Berako Mendi Maratoi Erdia pasatzenden bidean, bai ondoko lekuetatik ere.
Guztira 55 kilo zabor bildu zituzten, eta gehienbatkristalezko edalontziak eta botilak ziren, Larunekobehatokitik jaurtiak izan zirenak.
2012-04-03
LASTERKETAREN PERFILAREN XEHETASUNAK

Berako Mendiko Maratoi Erdiaren perfilaren xehetasunak ikusteko,
egin klik hemen.
2012-03-16
BETETA DAGO KUPOA

Dagoeneko bete dira aurreikusita genituen 450 dorsalak.Ala ere norbaitek itxaron zerrendan izen eman nahi badu hemen egin dezake.
2012-01-27
ABIAN DA VIII. BERAKO MENDI MARATOI ERDIA

Urtero legez aurten ere martxan dago Berako Mendi Maratoi Erdia. Aurten apirilaren 15ean
ospatuko da eta berrikuntza batzuk ere sartuko ditugu antolakuntzaren barruan.

IZEN EMATEA:

Izen ematea martxoaren 15 ostegunean irekiko da,arratsaldeko 13:00etatik antzinera eta beti
ere,Manttalek duen web orriaren bitartez ( www.manttale.com ). Izen emate epea martxoaren
27a arte mantenduko da,tartean antolakuntzak kirolarientzat eskuragai jarriko dituen 450
dortsalak agortzen ez badire.

Prezioak berriz ez du aldaketarik izango,22 eurokoa izangoda federatuak dauden kirolarientzat
eta 25 eurokoa federatu gabekoentzat, antolakuntzak beroientzat aseguru pribatu bat izango
duelarik lasterketan zehar gerta dakioken edozer gorabeherari aurre egiteko.

SARIAK ETA SAILKAPENAK:

Sariak ere berdin mantenduko dira gizonezko nahiz emakumezkoen sailkapen orokorretan.
Aldaketa bakarra izango da: sariak bateragarriak izango dira,hau da,sailkapen orokorrean
lehenengo bostetan lasterkari beterano bat sailkatu ezkero bere kategorian dagokion saria ere
jasoko du.

IGAROTZE DENBORAK:

Igarotze denborak azken urteetako emaitzak oinarritzat hartuta aldaketa txiki bat jasan dute,
honela geratuz:

-

MANTTALE (4,8. KM) .......55 minutu

-

USATEGIETA (9. KM).......1h30 minutu

-

LARUN (14.KM)...............2h30 minutu

-

LANDAGAINETA (17.KM) ..2h45 minutu

-

BERA (HELMUGA)............. 3h30 minutu

2011-04-24
VII BERAKO MENDI MARATOI ERDIA PRENTSAN ETA ARGAZKITAN

VII Berako Mendi Maratoi erdiak oiartzuna izan du komunikabide desberdinetan, hemen duzue bilduma bat...

El Diario Vasco
2011-04-19
Mundo Deportivo 2011-04-19
Diario De Navarra 2011-04-18
Diario De Noticias 2011-04-18
GARA 2011-04-18
Noticias De Gipuzkoa 2011-04-18>


Bestetik dagoeneko aurtengo argazkiak daude multimedia > Argazkiak atalean. Hurrengo egunetan argazki gehiago jarriko ditugu zuen eskura.
2011-04-17
DIDIER ZAGO ETA OIHANA KORTAZAREK IRABAZI DUTE VII. BERAKO MENDI MARATOI ERDIA

Zagok, 1h38´11´´ denbora egiñik, eta Kortazarek, 2h04´35´´ko erregistroarekin, mendi maratoi erdiko zazpigarren edizioko irabazle izan dira Beran (Nafarroan). Zagok ez du arazorik izan gizonezko kategorian, Ariznabarreta eta Becerran aurretik, 21 kilometro eta 2700metroko desnibela, eta Larun puntu altuena duen proba, irabazteko.

Irabazleak 2010an egindako marka (1, 40 minutu eta 02segundu) hobetu egin du. Ibardingo saria, 150 eurokoa, Zago eta Ariznabarretarentzat izan da.

Neska kategorian berriz, Kortazar izan da lehena Berako polikiroldegiko helmuga puntura ailetzen, Nuria Dominguez eta Izaskun Zubizarretaren aurretik.
513 lasterkarik parte hartu dute mendi maratoi erdian, hauetatik 481 ailetu direlarik helmuga puntura,
Nafarroko klub arteko txapelketan Aralar Mendi Taldeak irabazi du , Manttale eta Txurregiren aurretik.
Bera inguruko mendietan zeuden ikusleek, iñolako arazorik gabe burutu den probaz gozatu ahal izan dute.
SAILKAPEN OROKORRA

SAILKAPENA MAILAKA

PODIUMA

2011-04-11
MARATOI ERDIAREN AURKEZPENA



Berako zazpigarren Mendi Maratoi Erdia aurreko asteartean aurkeztu zen Berako Martiko enpresan,hauen 25. urteurrena dela eta. Martikok,urte guzti hauetan maratoi erdia laguntzeaz gain,egun hortan aurkeztu zen Manttale taldea lagundu izan du. Hau ospatzeko,opari berezi bat prestatudute 25. postuan iristen den lasterkariantzako. Aurreko martxoaren 14ean ireki zen izen emateko epea eta hiru ordutan agortu ziren lasterkarientzako eskuragai zeuden 450 dortsalak. Itxaron zerrenda bat ireki zen eskaria ikusita eta 150 bat lagunek emanzuten izena bertan.
Tarte honetan suertatu diren hutsak bertatik betetzen joan dira eta beteko dira hemendik aurrerakoak ere. Guztira,530 lgunetik gotti ateriko dira lasterketan azkenean.
Izen emandakoen artean,%44 gipuzkoarrak dira, %30 nafarrak, %12 bizkaitarrak, %5 iparraldetik etorritakoak eta beste %8,berriz,bertze herrialdetakoak,hala nola,finlandiarrak,katalandarrak,suitzarrak...

2011-04-03
GOIMAILAKO LASTERKARIAK

Egun Euskal Herri mailan aurki ditzakegun lasterkari garrantzitsuenetakoak Berako lasterketaren abiapuntuan izango ditugu. Hain zuzen 2010. edizioan podiumean izan genituen 12 lasterkariak lehian izango ditugu.
Gizonezkoetan,Didier Zago frantziarrak 2009 eta 2010 urtetako garaile eta errekorraren jabeak,garaipena errepikatu asmoz azalduko da; Fernando Etxegarai bi urtez garaile izandakoa ere izango da,Walter Bezerra iaz bigarren eta 2009an hirugarren izan zena ; Imanol Goñi,aurtengo Sara Korrikan meritu haundiko bigarren postua erdietsi duena; Oier Ariznabarreta,denboraldia Larraulgo lasterketa irabaziz hasi duena; Jokin Lizeaga,2009an bigarren postuan amaitu zuena ; Juanjo Igartzabal 2008an hirugarren izandakoa eta nafarroako txapeldun Anjel Arrieta eta Iñigo Lasaga eta Manttaleko Unai Santamaria hernaniarra besteak beste. Azken orduan,punta puntako bi lasterkari izango ditugu Beran : Jon Arozena batetik,duathloilaria eta asfaltoko lasterketetan Euskal Herri mailan hoberenen artean dabilena eta Aitor Osa,txirrindulari ohia eta Sara Trailean errez gailendu zen eliteko lasterkaria. Juan Mari Garin beteranoa ere Beran izango dugu azken hiru urteetan bezala.
Nesketan berriz,lau urtez garaipena lortu duen Alizia Olazabal iazko garaipena errepikatu asmoz izango da irteera puntuan; baita NereaAmilibia,bi urtez bigarren izandakoa eta Oihana Azkorbebeitia ere,2010ean podiumean izandakoa. Gauzak zail jarriko dizkiena,Oihana Kortazar izango da,iaz amatasunagatik lasterketarik korritu gabe egon ondoren,urtea Leonen eta Saran irabazita hasi duena. Lehia bizia izango da hauen artean.Arantxa Eizagirre ere irteeran izango da eta azken orduan sartu dira,Izaskun Zubizarreta Adarrako Igoera aurtengoan irabazitakoa eta Nuria Dominguez palentinarra,iaz Espainiako txapelketan hirugarren postuan sailkatu zena.

2011-04-01
KLUBEN ARTEKO NAFARROAKO TXAPELKETA

Lehenengo aldiz,aurten Beran ospatuko Nafarroako Kluben arteko Txapelketa. Manttale,iaz Lakuntza-Aralar lasterketan lortutako garaipena errepikatzeko asmoz plazaratuko da,kontrario gogorrak aurkituko ditu,Aralar Mendiko taldean,Txurregin,Dantzaleku Sakanan,Adi-Iken...
2011-03-30
MARATO IERDIKO ITZULIA EZAGUTZEKO ATERALDIA

Berako Mendi Maratoi erdiko ibilbidea ezagutu nahi duen guztiak, Manttale taldeko korrikalariekin egiteko aukera dauka datorren Larunbata Apirilak 2.Goizeko 8eta abiatuko dira Kiroldegitik, Apirilaren 17an laisterketa hasiko den leku beretik.
2011-03-22
HUTSIK GERATUTAKO DORSALEN ZOZKETA

Behin libre geratutako dortsalak ezagututa eta itxaron zerrendan dagoen kopuru handia kontutan hartuz, Berako Mendi Maratoi erdiko antolakuntzak hutsuneak zozketatzea erabaki du. Dorsal horiek jasoko dutenek mezu bat jasoko dute izen ematea gauzatzeko bidea jakinaraziz. Aldez aurretik eskerrikasko izandako pazientziagatik.

Zortedunen zerrenda:
MITXELENA ERICE,FELIPE
OLIVA I COSCULLOLA,JOSEP
ALBIZURI IZAGIRRE,JON
OIARZABAL ZAPIRAIN,JOSU
CIRION LEZAMA,JUAN FRANCISCO
UNZUETA SERRANO,JULEN
MARTIARENA LEGARRA,IÑAKI
PEREZ,ALBERTO
ESPIÑA I MARTINEZ,XAVIER
BRAVO RODAO,CLEMENTE JESUS

2011-02-14
BERAKO MENDI MARATOI ERDIA TALDEEN ARTEKO NAFARROAKO TXAPELKETA IZANGO DA

Datorren apirilaren 17an ospatuko den Berako Mendi Maratoi Erdia,Nafarroako
Taldeen arteko Txapelketa izango da. Txapelketa honetan parte hartuko dute Nafar
Mendizale Federazioan izen emanda dauden taldeak soilik.
Manttale,Lakuntzan izan zen iazko edizoan txapeldun atera zen,Aralar Mendi eta
Dantzaleku taldeen antzinetik eta aurten ere lehia horretan izango dira .

Federazioak osatu dituen lasterketen egutegia ondorengoa hau da:

Nafarroako Kopa:

-II Trail Ezkaba. Antsoain. Maiatzak 29
-VII Lakuntza Aralar. Lakuntza. Ekainak 19
-IV Olazti- Urbasa. Irailak 25
- XXXV. Mendira Joan Etorria. Etxarri Aranatz. Urriaren 3an

Nafarroako Bakarkako Txapelketa:

-VI Camille Extreme . Izaba. Ekainaren 26ean
2010-11-03
VII. BERAKO MENDI MARATOI ERDIA 2011.KO APIRILAREN 17AN OSPATUKO DA

Datorren Berako Mendi Maratoi Erdia,2011ko Apirilaren 17an ospatuko da. Datozen egunetan aurreratuko ditugu aurtengo lasterketak izango
dituen berrikuntza eta xehetasun guztiak.
2010-04-17
LASTERKETAKO ARGAZKIAK

1000 argazki baino gehiago daude eskuragai web orrialdean,ibilbideko puntu desberdinetan hartutakoak denak. Ikusi nahi ezkero,sakatu hemen.
2010-04-16
ETB-1 EAN LASTERKETAKO ERREPORTAIA IKUSGAI APIRILAREN 18EAN

ETBk Kirolez Kirol saioaren barruan erreportaia bat emanen du lasterketan zehar grabatutako irudiekin,bihar apirilaren 18ean. Ondoren web orrian jarriko dugu ikusi ahal izateko.
2010-04-12
PRENTSATIK BILDUTAKOAK

Dagoeneko zintzilik daude gure webgunean egunkarietan Berako IV Mendi Maratoiaren inguruan argitaratu zenbait berri. ikusteko hemen .
2008-04-06
BERAKO MENDI MARATOI ERDIKO DVDA

Berako IV. Mendi Maratoi Erdiko DVDa lortu nahi baduzu, 948 635 458 zenbakira deitu dezakezu edo kulturkari@ttipi.net helbide elektronikora idatzi. DVDak 10 euroko balioa du. Zure etxean postaz jaso nahi baduzu, prezioa 12 eurokoa da, helbideratze zerbitzuaren gain kostua dela eta.
2008-03-22
BERRITASUN NAGUSIAK

Martxoaren 1ean ireki zen izena emateko epea eta hil honen 17an itxi zen, 400 parte hartzaileko mugara iritsi ondoren. Erreserba zerrenda irekita dago, beraz, eta horiek dortsalak jasoko dituzte izena eman duten korrikalarien artean bajak dauden heinean.

Fernando Etxegarai eta Patxiku Irazokik beren parte hartzea baieztatu dute. 2007ko edizioan bigarren eta hirugarren sailkatuak, beraz, lasterketan izanen dira. Ionut Zinkak ezingo du iazko garaipena defendatu, Errumaniako orientazio selekzioaren konzentrazio batean izanen baita.

Emakumezkoen Beran izanen da Alizia Olazabal eta Nerea Amilibia, eta baita beteranoetan nagusitu zen Juan Mari Garin ere.

Espainiako Eskalada eta Mendi Federazioko (FEDME) arbitroak lasterketan izango dira, Manttale Mendi Lasterketa Taldeak probaren homologazioa eskatu baitu, modu horretan nazioarteko lasterketak antolatzeko aukera izateko.

Laugarren eta bosgarren sailkatuek ere sariak jasoko dituzte dirutan.

Material eta afari zozketa gahiago burutuko dira eta, berritasun bezala, Euskal Herri kanpotik datozen parte-hartzaileen artean nekazalturimo batean asteburu bat pasatzeko aukera zozketatuko da.

Probako errekorra gainditzen duenarentzako 300 euroko saria bere hortan mantentzen da eta Ibardingo tarteko helmuga lehen postuan igarotzen duenak, berriz, 150 euro jasoko ditu.
2008-03-11
LASTERKETAREN HOMOLOGAZIOA

Berako Mendi Maratoi Erdiak lasterketaren homologazioa eskatu dio FEDMEri (Federación Española de Deportes de Montaña y Escalada). Hori dela eta, FEDMEko epaileak Beran izanen dira datozen edizioetan konpetizio prestigiotsuak hartu ahal izateko. Gainera, Maratoi erdiak araudi berria izanen du.
2008-02-04
APIRILAREN 13AN OSPATUKO DA IV. MENDI MARATOI ERDIA




Apirilaren 13an ospatuko da 4. Mendi Maratoi Erdia. Aurreko urteetan bezala ahalik eta hobekien antolatu nahiean lanean gaude Mantale taldeko lagunak. Hori guztiaren berri hurengo asteetan izanen duzue, berritzen hari garen Webgunean.
2007-04-27
IRTEERA ORDUA, DENBORA MUGA ETA EDARI HORNIDURA

Irteera ordua: Berako polikiroldegitik irtengo da lasterketa, 9.30ean.

Denbora muga: 3 ordu eta 20 minututan ezarri da ibilbidea amaitzeko muga. Une oro bete beharreko ordutegia webguneko Fitxa Teknikoan ikus liteke.

Jaki eta edari hornidura: 3, 6, 9, 10, 13, 14, 16, 17 eta 20. kilometroetan ezarriko dira hornidura guneak.

Federatu fitxa: proban parte hartzeko ez da beharrezkoa federatu fitza aurkeztea, baina hala izateko gomendioa luzatzen dugu.


KORRIKALARIEN HELMUGARATZEAREN BIDEOA

Hemen klikatuz gero korrikalarien helmugaratzea ikus daiteke.



BABESLE ETA LAGUNTZAILEAK

















KM-00

KM-01

KM-02

KM-03

KM-04

KM-05

KM-06

KM-07

KM-08

KM-09

KM-10

KM-11

KM-12

KM-13

KM-14

KM-15

KM-16

KM-17

KM-18

KM-19

KM-20

KM-21