eusk
2017-01-27
X. MENDI EGUNAREN OSPAKIZUN ARRAKASTATSUA

Santa Barbarara igoeran 58 bikotek parte hartu zuten eta 160 pertsona inguru animatu ziren afari herrikoiera
Berako Mendi Egunak arrakastatsu bete du aurreko larunbatean lehenengo hamargarren urtehurrena. 50 bat haurrek parte hartu zuten goizeko eskalada tailerrean eta 58 bikotek arratsaldeko Santa Barbarara erlojuaren kontrakoan. Arratsean afari herrikoia egon zen Altzateko frontoian eta bertan 160 bat persona egon ziren, Xabier Zubieta, Loro Pikabea eta Xabier Saralegi, Taillon mendian duela hamar urteko urtarrilaren 13an zendu zirenei homenaldia eginez.

Agerra Mendi Taldeak eta Manttalek antolatuta, eguna haurrentzako eskalada tailerrarekin hasi zen Toki Ona polikiroldegian, bertan 50 bat haurrek parte hartu zuten.

Arratsaldeko hiruetan, txalapartaren erritmoarekin, Santa Barbararako txangoari eman zitzaion hasiera. Nahiz eta euri, hotza eta haizea egon partaidetza altua izan zen bai txangoan eta bai erlojuaren kontrakoan. Azken honetan 58 bikotek parte hartu zuten Bera, Lesaka, Igantzi, Arantza, Etxalar, Irun e.a-etik etorritakoak. 5,5 kilometrotako ibilbide zirkularra gauzatu zuten eta beste urteetan bezala ez zen lasterketa konpetitiboa izan, hala ere denborak neurtu egin ziren. Azkarrenek 25 minututan burutu zuten ibilbidea eta mantsoen egin zutenek 46 minutu azpitik behar izan zituzten.

Mendi Egunak Kultur Etxean jarraitu zuen non bertan Josu Iztueta eta Pablo Dendaluzek “Biziminez” dokumentala aurkeztu ziguten. 2015eko maiatzean Iztueta eta Antxon Arzakek Estatu Batuetan egindako bidai baten gora-beherak kontatzen dira dokumental honetan. Ikuslez bete zen Kultur Etxea eta bukaeran galderak egiteko aukera izan zuten. Proiekziora Josune Bereziartu eta Rikar Otegi etorri ziren, Taillonen izandako istripuaren testigu izandakoak


Larunbata, Altzateko frontoian egin zen afari popularrarekin bukatu zen eta bertara 160 pertsona hurbildu ziren. Sarrerarekin, partaide bakoitzak Buff bat jaso zuen opari gisa eta honetaz gain saski bat eskaini zen, donatiboak egiteko Guztiok elkartearentzat. Elkarte honek garapen arazoak dituzten Bortzirietako haurrei eta euren familiei laguntzen die.

Txaro Zubietaren hitz eta bertso batzuen ondoren, pate, txistorra, lukainka, bakailo tortilla, Martikoko konfita, euskal tarta, gazta eta irasagarra dastatu ahal izan zuten bertara animatu zirenek.
Afari bukaeran Iztueta, Dendaluze eta Pitxi Egillor (Everestera igotzen lehen nafarra eta Berako probetara maiz etortzen dena) makila eskeini zitzaien. Suso Campos eta Jorge Marañonek, Loro eta Zubietaren koadrilakoak, ere makila jaso zuten. Koadrila honetako 24 pertsona egon ziren afarian eta hauetako askok parte hartu zuten Santa Barbarako igoeran. Txumar Goiak ere garaikurra lortu zuen, proban lehengoz parte hartu zuelako Joseba Susperregirekin batera.
Afarian zehar giro bikaina egon zen, txalapartaren soinuarekin eta musikarekin alaitua eta oparien zozketa ere egin zen.


Mendi Eguna hurrengo egunean, igandean bukatu zen, mendira irteerarekin eta Ibardineko geldialditxoarekin. Bertan Txori Lepo bentan hamaiketako egin zen. Nahiz eta euria egin 20 bat persona animatu ziren 3 orduko ibilaldia korrika edo oinez egitera.

Lerro hauen bitartez eskerrak eman nai dizkiegu bolondres eta kudeatzaileei hamargarren Mendi Egun hau posible eginarazteagatik.
2017-01-05
MENDI IRTEERA ETA AFARI HERRIKOIA X. MENDI EGUNEKO BERRIKUNTZAK

Santa Barbarara txangoa eta kronoigoera urtarrilaren 14ean ospatukodira, Edurne Pasaban eta Asier Izagirre bertan izango direlarik.Manttalera irteera eta afari herrikoia izanen dira, urtarrilaren 14-15ean ospatuko den X. Mendi Egunaren berrikuntzak. Egitaraua, 2007ko urtarrilaren 13an Taillon mendian zendu ziren LoroPikabea, Xabier Zubieta eta Xabier Saralegiren omenez egiten dena,larunbatean goizeko 10etan hasiko da, Toki Ona kiroldegianhaurrentzako eta nerabeentzako eskalada taillerarekin.Arratsaldeko 14.15etan Rikardo Baroja eskolako arkupeetan, Santa Barbaramendira igotzeko txangoan eta binakako kronoeskaladan parte hartzekoizen emateak irekiko dira. Bi hauek, kiroldegi aurrean izangodute irteera eta Santa Barbara mendi tontorretik pasa ondoren berriro ereabiapuntura itzuliko dira 5.5 kilometroko ibilbidea gauzatuz. Irteera 15.00etan hasiko da eta kronoigoera 15.30tan. 12 urtearteko haurrentzakolasterketak ere izanen dira 15.00etatik antzinera.  Kronoigoera denentzat irekia dago, baina 16 urtez azpikoek heldu baten laguntzarekin egin beharko dute ibilbideaKronoigoera eta ibilaldia bukatzerakoan, arratsaldeko 18.30tan, kulturetxean Biziminez dokumentala proiektatuko da. Bertan, Josu Iztueta etaAntton Arza protagonista direlarik, eta Pablo Dendaluze zuzendari,lehenengo biek furgoneta batekin Estatu Batuak zeharkatzen ikusikoditugu, euren emozio eta pentsamenduak isladatzen. Iztueta bera, bertanegongo da zinta aurkezten. Bilbao Mendi Film festibalean aurkeztu zutenfilm hau 2015. urtean.Berrikuntzetan lehena 20.30tan iritsiko da Altzateko frontoian ospatukoden afari herrikoiarekin. Afari honetarako tiketak, Xuga eta Errekaldeostatutan, Agara prensa-dendan, Pikabea harategian edota LesakakoArranon eros daitezke 10 eurotan. Altzateko frontoian, karpa batzukjarriko dira berogailuekin.Edurne Pasaban eta Asier Eizagirren presentzia izango dugu gure artean,Zubieta, Pikabea eta Saralegirekin eskaladan ibilitakoak Pirinio eta Himalaian zehar etalitekeena da  Josune Bereziartu eta Rikar Otegi ere agertzea, 2007koegun horretan Tailloneko ipar pareta eskalatzen ari zirenak istripua gertatu zenean.Bigarren berrikuntza hurrengo egunean, igandean iritsiko da. AgerraMendi Taldeak eta Manttalek antolaturik mendira irteera eginen da.Txangoa, errexa izanen dena, goizeko 9tan abiatuko da AgerraMendi Taldearen elkartetik, Manttale ingurura eta bertatik,Ibardinera jeisteko pintxo-potea egitera. Irteera korrika zein oinezegiteko aukera izanen da.
2015-12-30
BERAN OSPATUKO DA URTARRILAK 9AN IX. MENDI EGUNA

Hurrengo larunbatean, urtarrilak 9, Beran Mendi Egunaren bederatzigarren edizioa ospatuko da, bertan Loro Pikabea, Xabier Zubieta eta Xabier Saralegi omentzen dira, 2007ko urtarrilak 13an Taillon mendian zendu zirenak. Larun Mendi Taldeak, Manttalek eta Gure Txokoak prestatutako egitaraua goizeko 10etan hasiko da Toki Ona kiroldegian haurrentzako eta gazteentzako zuzenduta dagoen eskalada tailer batekin.

14.15etan Rikardo Baroja Eskolan, Santa Barbarako mendi irteeran eta binakako kronoeskaladan parte hartzeko izen emateak irekiko dira. Bai kronoeskalada eta txangoa polikiroldegiko esplanadatik abiatuko dira, Santa Barbarako gainetik pasa eta abiapuntura iritsiko dirá 5'5kmtako ibilbidea burutuz.

Ibilaldia 15.00etan hasiko da eta kronoeskalada 15.30tan. 15.00etan 12 urterartekoentzat lasterketa ospatuko da.
Kronoeskalada, partaide guztientzat irekita dago, baina 16 urte baino gutxiago daukatenek heldu batekin egin beharko dute ibilbidea.
Ibilaldia eta kronoeskalada bukatzerakoan Rikardo Baroja eskolean berendua izanen da. Eta honen ondoren sarien zozketa egonen da partaide guztien artean.

Beranduago, 19.30etan Kultur Etxean, Patxi Goñi eta Anna Pujolen eskutik El Espíritu de Hermano Buhl dokumentalaren proiekzioa egonen da. Bertan, Patxi Goñi, Oscar Cadiach, Anna Pujol, Carles Figueres eta Jordi Boschek 2015ean Broad Picken egindako espedizioa erakusten da. Cadiachek, Karakorum mendikatean aurkitzen den 8052 metrotako mendi honekin bere hamalaugarren eta azken zortzimilakoa burutzea bilatzen zuen. Espedizioak ezin izan zuen helburua lortu baina inoiz ezingo dute ahaztu, egoera larrian zaurituta zegoen japondar mendizale baten erreskatean parte hartzea, istripu baten ondorioz bere sherpa hil zelarik. 5 alpinistek zauritutakoa lehenego baseraino jeitsi zuten zauriak sendatzeko.
2015-01-13
300 PARTAIDE IZAN ZIREN BERAK ZORTZIGARREN MENDI EGUNEAN

Eskalada tallerra, mendira irteera, haurrentzako lasterketak eta Santa Barbarako binakako erlojuaren kontrako lasterketa izan ziren larunbatean egin ziren iharduerak.

2007ko Urtarrilaren 13an Taillon mendian zendu ziren Xabier Zubieta, Loro Pikabea eta Xabier Saralegiren omenez egin zen zortzigarren Berako Mendi Egunean 300 pertsonek parte hartu zuten hainbat iharduera ezberdinetan. Agerra Mendi Taldea, Manttale eta Gure Txokoak antolatuta jende asko hurbildu zen ekintzetan parte hartzera.
Eguna Toki Ona polikiroldegian hasi zen haurrentzako eskalada tailerrarekin. Hainbat monitoreen eskutik 60 bat haurrek eskalada teknika ezberdinak ikasi zituzten.
Arratsaldean, Santa Barbara mendira irteera egin zen, baita erlojuaren kontrakoa eta haurrentzako lasterketak ere.
Irteerara, Ricardo Baroja eskoletik 50 parte hartzaile inguru atera ziren zirkuito zirkular bat eginez, punturik altuela Santa Barbara mendian zuelarik. Minutu batzuk geroago, haurrentzako lasterketa izan zen 60 partaide ingururekin.
Erlojuaren kontrakoan, 5.5 kilometrotakoa, 56 bikote eta bi hirukote izan ziren. Iaz baino 4 gehiago. Bera, Lesaka, Igantzi, Arantza, Etxalar, Irun, Sara eta Iruñeatik beste hainbat herraren tartean etorri ziren. Bikoteak, bai gizonezkoenak, emakumezkoenak edota mixtoak, Ricardo Baroja eskoletik atera ziren ibilbide gogor bat burutuz. Bertan aipagarria izan ziren mendira joana ziren jende ugariaren animoak. Urtero bezala, lasterketa honek ez du izaera kompetitiborik eta ez da sailkapenik egiten, nahiz eta bikoteen denborak panel batean erakusten diren.
Honen ondotik, luntx bat egon zen Ricardo Barojako jangelan eta opariak zozketatu ziren partaide guztien artean.
Bukatzeko, kultur etxean Aitor Iginitz eta Laura Martinez Calderónen eskutik “ La vuelta al mundo a pedales” documentala proiektatu zen. Argazki eta musitaren bitartez, 8 urteetan zehar, bizi izan duten abentura kontatu ziguten, non 80.000 kilometro egin dituzten txirrindulaz 45 herrialde zeharkatuz.

2015-01-06
URTARRILAREN 10EAN OSPATUKO DA BERAN VIII. MENDI EGUNA

Hurrengo Urtarrilaren 10ean ospatuko da Beran, 2007 ko urtarrillaren 13an Taillon mendian zendu ziren Loro Pikabea, Xabier Zubieta eta Xabier Saralegiren omenez egiten den Mendi Eguna.  Larun Mendi Taldea, Manttale eta Gure Txokoak antolatutako egitaraua 10etan hasiko da Altzateko frontoieko kanpoaldeko paretean eginen den eskaladako tailer batekin. Euria eginez gero polikiroldegian eginen da hau.

14.15etan, Rikardo Baroja Eskoleko arkupeetan Santa Barbarako kronoeskaladako bikotekako lasterketan parte hartzeko izen ematea irekiko da. Bai kronoeskalada eta oinezko irteerak, polikiroldegia izanen dute abiapuntu eta Santa Barbarako tontorrera iritsi eta gero berriro ere polikiroldegira bueltatuko dira 5.5 kilometrotako ibilbide bat gauzatuz. Eskurtsioa 15 etan hasiko da, kronoeskalada berriz 15.30tan. 15etan 12 urte arteko haurrentzako lasterketak eginen dire.
Kronoeskalada edozein partaideri irekita dago baina 16 urte baino gazteagoek derrigorrez heldu batekin egin beharko dute ibilbidea.
Eskurtsioa eta bikotekako kronoeskalada bukatu eta gero berendu bat eginen da Rikardo Baroja Eskolan. Hau bukatzerakoan zozketa bat eginen da kronoeskalada eta eskurtsioan parte hartu duten guztien artean.
 
Beranduago, 19.30tan, kultur etxean Aitor Igiñitz gipuzkoarrak eta Laura Martinez Calderón madrildarrak "La vuelta al mundo en pedales" dokumentala aurkeztuko dute, bertako protagonistak direlarik. Duela 8 urte ezkeroztik txirrindulan mundua ezagutzen dabiltza, eta oraingoz 80.000 kilometro burutu dituzte, 45 herrialde zeharkatu, bertzeak bertze, Angola, Bosnia Herzegivina, Bulgaria, China, Dubai, Emirato Arabiarrak, España, Frantzia, Italia, Etiopia, Irán, Kenia, Malasia, Mongolia, Namibia, Nepal eta Monaco.
2014-01-13
200 PERTSONA BAINO GEHIAGOK PARTE HARTU ZUTEN BERAKO MENDI EGUNEAN

200 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten urtarrilaren 11ean Berako Mendi Egunaren 7. edizioan, Manttale Mendi Lasterketa Taldeak, Agerra Mendi Taldeak eta Gure Txokoak antolatu zutena.
Goizean, 30 gazte baino gehiago Peña Ratara gerturatu ziren, Ibardin alboan, Xanti Susperregiren eskutik eskalada praktikak egitera.
Arratsaldean, 15.00etan hain zuzen ere, Santa Barbararako mendi martxa eta erlojuaren aurkako froga ospatu ziren. Mendi irteerak 30 pertsona bildu zituen eta hauei gehitu zitzaien Santa Barbarara gerturatu zen jende guztia, egun guztian zehar izandako eguraldi ona aprobetxatuz. Ondoren, lehiakorra ez den umeen lasterketa egin zen, Mitxinbordara oinez igoz eta handik bikoteka polikiroldegira lasterka jaitsiz.
15.30tan Santa Barbarako igoera-jaitsiera martxan jarri zen, lehiakorra ez dena nahiz eta denborak errejistratu egiten diren, eta bertan 53 bikoteek parte hartu zuten, Bera, Lesaka, Etxalar, Arantza, Igantzi, Irun Iruñea, Baztan etab. herrietatik gerturatu zirenak. Minutuz-minutu bikote bakoitza polikiroldegitik atera zen 6 kilometroko bidea eginez, honen erdia maldan gora izanik.

Mendi martxa eta erlojuaren aurkako frogaren ostean, Berako Kulturu Etxean “Agerratik Himalaiara” dokumentalaren estreinaldia izan zen, ordu bateko denboran Agerra Mendi Taldearen, eta batez ere Pirinioetako Taillon mendian bizitza galdu zuten Loro Pikabea, Xabier Zubieta eta Xabier Saralegiren historia errepasatzen duena. Kultur Etxea motz geratu zen emanaldia ikustera gerturatu ziren guztientzat, eta gainera oso hunkigarria izan zen eta onarpen handia izan zuen. Behin emanaldia bukatuta, Sabino Korta, Ana Larretxea eta Patxi Pikabea, dokumentaleko protagonisteetako 3, eszenatokira igo ziren publikoaren txaloak jasotzera. Gero, mendi martxan eta erlojuaren aurkako frogan parte hartu zutenen artean ohiko oparien zozketa burutu zen eta Mendi Eguna Kultur Etxeko erakusketa gelan amaitutzat eman zen, non parte-hartzaile guztiei jada ohikoa den “luntxa” eskeini zitzaien.
2014-01-01
MANTTALEK “AGERRATIK HIMALAYARA” DOKUMENTALA URTARRILAREN 11EAN OSPATUKO DEN MENDI EGUNEAN AURKEZTUKO DU

Manttalek “Agerratik Himalayara” dokumentala urtarrilaren 11ean ospatuko den Mendi Egunean aurkeztuko du. Dokumental honek Berako mendi taldeko hainbat momentu gogoragarrienak berrikusten ditu. Testigantza, bideo eta argazkien bidez, Agerratik Himalayarak talde honen lehenengo pausuak gogora ekartzen ditu, Pirineoetara irteerak, Alpeetara bidaiak, Kilimanjarora joan zen lehenengo expedizioa, peruko Huascaraneko abentura, Gasherbrum II-an egindako gailurra eta Shisha Pangman bizitutako arrakastarik gabeko saiakerak. Dokumentala 18,00-tan proiektatuko da Berako Kultur Etxean eta Manttalek, Agerra Mendi Taldeak eta Gure Txokoak egun guztian zehar antolatu dituzten ekitaldiei amaiera emango die.

Aurreko urtetan bezala, Xanti Susperregik emango duen taller batekin emango zaio hasiera Mendi Egunari, 9.30etatik 13.00etara. 14,15etatik aurrera, Rikardo Baroja Eskolako arkupetan izen emateak hasiko dira, bai Santa Barbarara joango den gidatutako ibilaldirako (6,5 kilometro), bai izaera lehiakorrik ez duen binakako erlojuaren kontrako frogarako, eta bai 12 urte azpitik dituzten umeen lasterketetarako. Izen emateak, ondoren burutuko den oparien zozketan parte hartzeko eskubideak emango du. Erlojuaren kontrako frogan edonork parte hartzeko aukera izango du, baina 16 urte azpikoek heldu batekin egin beharko dute froga.

Mendi ibilaldia eta erlojuaren kontrako frogaren ondoren Agerratik Himalayara dokumentalaren proiekzioa aurreikusita dago kultur etxean, eta horren ondoren, leku berdinean Mendi Egunari amaiera emango dion merienda emango da.
2011-01-18
51 BIKOTE ETA MENDIZALE UGARI IV. SANTA BARBARARA IGOERAN.

Urtarrilaren 8an ospatu zen urtero legez,Loro,Zubi eta Xabierren omenez egiten den Santa Barbarara Igoera. Laugarrengo edizio honetan,51 bikote aritu ziren lasterkako kronoigoera eta jende ugari ere oinezko ibilaldian ; 6 kilometro exkaxeko zeharkaldia,kiroldegian hasi eta Santa Barbara kaxkotik pasatuz berriz ere kiroldegian bukatzen da.
Esanguratsua betiko partehartzaileez gain,aurten martxan jarri den Manttaleko emakumeen taldeko bikote batzuk osatu zirela eta gaztetxoen eskolako bertze batzuk ere,probari are eta kutsu herrikoia eman ziotenak. Giro ezinhobeak lagundu zuen,ezpairik gabe,ibilbidea egoera paregabean bait zegoen,kirol egun eder hontaz gozatzen.
Proba amaitzean,taloz eta bertako hainbat produktuez egindako merendu paregabe bat eman zen Rikardo Baroja eskolan eta hainbat zozketa ere izan zen.
Bukatzeko,mendi emanaldi bat izan zen Edurne Pasaban mendizale tolosarraren azken 6 zortzimillakoei buruzkoa,Axier Izagirre bere expedizio kidearen eskutik. Bete beteta egon zen Beralandeta egoitza Axierren azalpen eta erantzunez gozatzeko.


Denbora zerrenda


Argazki gehiago hemen