....
2013-05-06
BERAKO MENDI MARATOI ERDIA PRENTSAN

Ondorengo helbide honetan ikus dezakezue maratoi erdiari buruz prentsan idatzitako berri batzu.

KLICK .
2013-04-17
SAILKAPEN OFIZIALAK

Egiaztapen guztiak egin ondoren, sailkapen ofizialak honako link honetan aurkitu dituzue.

SAILKAPENA .
2013-04-13
URA EDATEKO AHOLKUA , AURREIKUSITAKO BERO HAUNDIA DELA ET

Igande honetarako bero haundia izango dela diote prebisioek (23-24 grado) eta hori dela eta,ongi hidratatzea aholkatzen zaie lasterkari guztiei, lasterketan zehar nahiz aurretik ere.
Ibilbidean zehar, 10 anoa puntu izango dira jan-edatekoak izango dituztenak eta era berean eta edozein gertaeraren aurrean,mediku,artatzaile eta bolondresak izango dira laguntzeko prest.
Lasterketan ongi edatea oso garrantzitsua eta garbi eduki behar dute partehartzaile guztiek. Egarria izan aurretik edan behar da eta maiz, egarria somatu ordurako errekuperazioa askoz motelagoa eta konplikatuagoa delako.
10 ANOA PUNTU KILOMETRO HAUETAN
4.KM, 6,6.KM, 9.KM, 10,8.KM, 13.KM, 14.KM, 15.KM, 17.KM, 19.KM ETA HELMUGA.
2013-04-11
ZUZENEKO EMANKIZUNAK

Ibardin eta Larun gailurretatik igarotzea Internet bidez emango da zuzenean eta irteeratik gertu dauden Xuga eta Errekalde tabernetako telebistetan jarraitu ahalko dira..
2013-04-10
LASTERKARI GUZTIEN HELMUGARATZEA ETA DIPLOMA

Aurtengo Mendi Maratoi Erdiko edizioan, lasterkari guztiek bere helmugaratzea ikusi ahal izango dute eta beraien partehartzea erakusten duen diploma eduki ere.
Horretarako, www.noticiasdegipuzkoa.com web orrian sartu beharko dute eta bertan aurkituko dute egiteko modua
.
2013-04-04
LARUNGO MAGALA GARBITZEKO IRTEERA LARUNBATEAN

Manttalek,datorren larunbata apirilaren 6rako,irteera antolatu du Larungo arrokak, lasterketako ibilbidearen zati bat hain zuzen ere, garbitzera joateko.
Berako Errekalde ostatuan izango da zita 14:30etan eta kotxez joango dira Landagainetaino eta handik oinez garbitu beharreko lekuraino.
Anima zaitezte parte hartu nahi duzuen guztiak ekimen honetara..
2013-03-20
GAUR AURKEZTU DA IBARDINGO MENDIKO JATETXEAN IX. BERAKO MENDI MARATOI ERDIA ETA MANTTALEREN DENBORALDI BERRIA

500 lasterkari baino gehiago izango dira apirilaren 14ean ospatuko den  IX Berako Mendi Maratoi Erdian parte hartuko dutenak. Beste urteetako eskari haundia erantzun nahiean, 50 dortsal gehiago jarri ziren kirolarientzat eskuragai martxoak 11ean, izena emateko epea ireki zen egunean hain zuzen, baina ordu guttitan agortu ziren hauek ere eta itxaron zerrenda bat ere jarri zen. Egun, 50 lagun inguru daude izen emanda bertan.
Parte hartzaileen artean, Didier Zago frantziarra 5.aldiz jarraian garaipena lortzen saiatuko da eta berea duen 1 ordu 38 minutuko errekorra hobetzen saiatuko da. Aurkari sendoak izango ditu, Jokin Lizeaga, Senpere Trailen Ionut Zinkari gailendu ondoren momentu onean datorrela erakutsi zuen; Oier Ariznabarreta 2011n bigarren eta 2012an hirugarren izan zenak ere ez dizkio gauzak errex jarriko, Graficas Sestao,egungo taldekako espainiako txapelduan ere Beran izango da,Hassan Ait Chao,Mikel Idirin eta Felicisimo Solanasekin, Angel Arrieta nafarroako txapeldun ohia, Endika Gartzia ihazko podiuma osatu zuena… . Fernando Etxegarai herritarraren presentzia zihurtatu gabe dagoen arren, irteeran egon ezkero antzinekoen artean izango da ziur.
Emakumezkoetan berriz, luxuzko partehartzea izango dugu, egungo munduko txapelduna den Oihana Kortazar elgetarra irteeran izango baita. 2011 ean lortu zuen garaipena erdietsi nahiko du Oihanak bere forma fintzeko bidean eta ikusgarria izango da bere mailako lasterkari bat Berako mendietan izatea. Laura Sola iazko bigarrena ere irteera puntuan izango dugu, Nerea Amilibia aiarra ere, iaz beteranoetan garaile eta guztira hirugarren izan zena eta 2011ean hirugarren izan zen Izaskun Zubizarretak ere konfirmatu du hemen izango dela. Iazko garaile Oihana Azkorbebeitiak berriz, arrazoi ezberdinak tarteko ezin izango du garaipenerako lehian aritu.
500 izen emandakoetik, %45a nafarrak dira, %40 gipuzkoarrak eta gainontzekoak berriz, bizkaia, araba, iparralde eta espainiar estatutik.
Aurtengo edizioak bi berrikuntza izango ditu: batetik, osasun artatzaileen presentzia indartu egingo da, mediku, erizain eta eta fisioterapeutak ibilbide guztian zehar partehartzaileen segurtasuna bermatzen lanean ariko dira burubelarri; erreskate talde bat ere izango da Larungo zailtasun haundieneko  zatian lanean ariko dena, berako suhiltzaile eta goi mailako mendizale talde batekin elkarlanean.
Bertzetik, 3. kilometroko eta 4,6  kilometroko anoa puntuak elkartu egingo dira eta 4, kilometroan jarriko da anoa puntu osoago bat, jan-edanak izango dituena.
Irteera eta helmuga, Berako kiroldegi parean izango da eta bertan jaso ahalko dira  dortsalak lasterketa bezperan nahiz egunean bertan lasterketa aurretik. Manttale, Gure Txokoa eta Agerra Mendi Taldeak 150 bolondres baino gehiago biltzen ditu lasterketa burutu dadin eta Rikardo Baroja Eskola, Labiaga Ikastola, Berako Suhiltzaileak, Gurutze Gorria etabar haundi baten laguntza ere izan ohi du.
Bertze urteetan bezala, lasterketa bukatzean korrikalariek opari poltsa bat jasoko dute, Craft etxeko elastiko bat, Lorpenen galtzerdi teknikoak, Martikoren produktuez osatutako poltsa, eta Lacturale etxeko produktua izango dituena.



NAFARROAKO KOPA
 
Nafarroako kopari, Berako lasterketarekin batera hasiera emango zaio.  V. edizioa izango da aurtengoa, Berakoaz gain, Lakuntza, Olazti, Isaba, Antsoain, Tafalla, Etxarri eta Monrealeko probak osatuko dutelarik egutegia. Urtetik urtera sendotzen doan nafarroako kopa honek, Endika Gartzia izan zuen garaile iaz eta Aitziber Ibarbia emakumeetan, Beran izango duguna eta urteko bigarren garaipena erdietsi duena dagoeneko.

IBILBIDEA ETA SARIAK
 
Maratoi Erdiako ibilbidean ez da aldaketarik izango. 2714 metroko gorabehera gainditu beharko dute lasterkariek 21 kilometrotan zehar, punturik garaiena  Larun mendiak dituen 905 metroak izango dituelarik.
Sarien aldetik, bertze urtetakoa mantenduko da, garailerentzat 300 euro izango dira, 250 bigarrenarentzat eta 200 hirugarrenarentzat,gizon nahiz emakumezkoetan. Didier Zagoren errekorra gainditzen duenak 300 euroko saria izango du eta Ibardingo tarteko helmugatik pasatzen den lehengoak, 150 euro jasoko ditu,lasterketa bukatu ezkero..
2011-08-31
PARTEHARTZE HAUNDIA AGERRAKO KROSEAN

Pasa den abuztuaren 27an izan zen Agerrako Kros Internazionala arrakastatsua izan zen urtero bezala. 100 ume eta gaztetxotik gotti eta 60 heldu baino gehiago aritu ziren Berako auzo honen inguruan egiten den ibilbidean zehar nor baino nor.
Gizonezkoen mailan,Antonio Etxeberriak erakustaldia eman zuen eta errez gailendu zen Alberto Barberena eta Fernando Etxegarairen antzinetik. Unai Santamaria laugarren izan zen eta Patxi Irazoki berriz bostgarren, Manttaleko lasterkari bizkorrenak.
Emakumezkoetan berriz,Itziar GoƱi izan zen onena,Marisol Martinez eta Idoia Esnaolaren antzinetik.
Lasterketa ondoren sari banaketa izan zen sailkapen guztietako lehenengoentzat eta Loro-Zubi saria ere banatu zen, Manttaleko neskei, taldeak urte beteko ibilbidean erakutsi duen gogo eta ilusioa goraipatu nahiean...Zorionak denei !!!
.
2011-08-09
CAMILLE EXTREME

Era berean eta Nafarroako Banakako Txapelketa ere izan zena Izaban ospatu zen CAMILLE EXTREME klasikoa izan zen. Walter Bezerra izan zen bero zakar hari etekin hoberena atera zion lasterkaria,lasterketa guztia izkutuan pasa ondoren Ezkaurreko igoeran jo zuen aurrera eta bertan oinarritu zuen garaipena,Fernando Etxegarai bezalako maila haundiko lasterkarien antzinetik.
Txus Unsionek berriz, bertze arrakasta bat erdietsi zuen Manttale taldearentzat, beteranoetan podiumaren hirugarren lekua zapalduaz.
Lasterketa Euskadiko Txapelketa ere izan zen Nafarroakoarekin batera.
.
2011-08-01
EREƑOZUKO MENDI LASTERKETA

Biharamunean, maiatzaren 6ean eta lehenengoz Onddiko Mendi lasterketa ospatu zen EreƱozun . 12 kilometroko ibilbidean Jokin Lizeaga gailendu zen, Zigor Iturrieta eta Ibai Albaren antzinetik. Unai Santamaria hortxe aritu zen podiuma mihizkatuz baino azkenin laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen.
Manttaleko nesketako GarbiƱe Santamaria ere irteera puntuan izan zen.
.
2011-07-18
II ALKAIAGA TRAIL datorren larunbatean, Uztailak 23

.
2011-04-24
VII BERAKO MENDI MARATOI ERDIA PRENTSAN ETA ARGAZKITAN

VII Berako Mendi Maratoi erdiak oiartzuna izan du komunikabide desberdinetan, hemen duzue bilduma bat...

El Diario Vasco
2011-04-19
Mundo Deportivo 2011-04-19
Diario De Navarra 2011-04-18
Diario De Noticias 2011-04-18
GARA 2011-04-18
Noticias De Gipuzkoa 2011-04-18>


Bestetik dagoeneko aurtengo argazkiak daude multimedia > Argazkiak atalean. Hurrengo egunetan argazki gehiago jarriko ditugu zuen eskura..
2011-04-03
GOIMAILAKO LASTERKARIAK

Egun Euskal Herri mailan aurki ditzakegun lasterkari garrantzitsuenetakoak Berako lasterketaren abiapuntuan izango ditugu. Hain zuzen 2010. edizioan podiumean izan genituen 12 lasterkariak lehian izango ditugu.
Gizonezkoetan,Didier Zago frantziarrak 2009 eta 2010 urtetako garaile eta errekorraren jabeak,garaipena errepikatu asmoz azalduko da; Fernando Etxegarai bi urtez garaile izandakoa ere izango da,Walter Bezerra iaz bigarren eta 2009an hirugarren izan zena ; Imanol GoƱi,aurtengo Sara Korrikan meritu haundiko bigarren postua erdietsi duena; Oier Ariznabarreta,denboraldia Larraulgo lasterketa irabaziz hasi duena; Jokin Lizeaga,2009an bigarren postuan amaitu zuena ; Juanjo Igartzabal 2008an hirugarren izandakoa eta nafarroako txapeldun Anjel Arrieta eta IƱigo Lasaga eta Manttaleko Unai Santamaria hernaniarra besteak beste. Azken orduan,punta puntako bi lasterkari izango ditugu Beran : Jon Arozena batetik,duathloilaria eta asfaltoko lasterketetan Euskal Herri mailan hoberenen artean dabilena eta Aitor Osa,txirrindulari ohia eta Sara Trailean errez gailendu zen eliteko lasterkaria. Juan Mari Garin beteranoa ere Beran izango dugu azken hiru urteetan bezala.
Nesketan berriz,lau urtez garaipena lortu duen Alizia Olazabal iazko garaipena errepikatu asmoz izango da irteera puntuan; baita NereaAmilibia,bi urtez bigarren izandakoa eta Oihana Azkorbebeitia ere,2010ean podiumean izandakoa. Gauzak zail jarriko dizkiena,Oihana Kortazar izango da,iaz amatasunagatik lasterketarik korritu gabe egon ondoren,urtea Leonen eta Saran irabazita hasi duena. Lehia bizia izango da hauen artean.Arantxa Eizagirre ere irteeran izango da eta azken orduan sartu dira,Izaskun Zubizarreta Adarrako Igoera aurtengoan irabazitakoa eta Nuria Dominguez palentinarra,iaz Espainiako txapelketan hirugarren postuan sailkatu zena.
.
2011-04-01
KLUBEN ARTEKO NAFARROAKO TXAPELKETA

Lehenengo aldiz,aurten Beran ospatuko Nafarroako Kluben arteko Txapelketa. Manttale,iaz Lakuntza-Aralar lasterketan lortutako garaipena errepikatzeko asmoz plazaratuko da,kontrario gogorrak aurkituko ditu,Aralar Mendiko taldean,Txurregin,Dantzaleku Sakanan,Adi-Iken....
2011-03-30
MARATO IERDIKO ITZULIA EZAGUTZEKO ATERALDIA

Berako Mendi Maratoi erdiko ibilbidea ezagutu nahi duen guztiak, Manttale taldeko korrikalariekin egiteko aukera dauka datorren Larunbata Apirilak 2.Goizeko 8eta abiatuko dira Kiroldegitik, Apirilaren 17an laisterketa hasiko den leku beretik..
2011-02-14
BERAKO MENDI MARATOI ERDIA TALDEEN ARTEKO NAFARROAKO TXAPELKETA IZANGO DA

Datorren apirilaren 17an ospatuko den Berako Mendi Maratoi Erdia,Nafarroako
Taldeen arteko Txapelketa izango da. Txapelketa honetan parte hartuko dute Nafar
Mendizale Federazioan izen emanda dauden taldeak soilik.
Manttale,Lakuntzan izan zen iazko edizoan txapeldun atera zen,Aralar Mendi eta
Dantzaleku taldeen antzinetik eta aurten ere lehia horretan izango dira .

Federazioak osatu dituen lasterketen egutegia ondorengoa hau da:

Nafarroako Kopa:

-II Trail Ezkaba. Antsoain. Maiatzak 29
-VII Lakuntza Aralar. Lakuntza. Ekainak 19
-IV Olazti- Urbasa. Irailak 25
- XXXV. Mendira Joan Etorria. Etxarri Aranatz. Urriaren 3an

Nafarroako Bakarkako Txapelketa:

-VI Camille Extreme . Izaba. Ekainaren 26ean.
2010-09-22
MANTTALEK ETA GURE TXOKOAK EMAKUMEENTZAKO ENTRENAMENDUAK ETA BIGARREN HEZKUNTZAKO GAZTEENTZAT ATLETISMO ESKOLA ABIAN JARRI DITUZTE

Heldu den urrian Manttale Mendi Lasterketa Taldeak eta Gure Txokoak eskualdeko emakumeen eta gazteen artean atletismoaren praktika sustatzeko bi ekimen jarriko dituzte martxan.
Alde batetik, emakumeak lasterka egitera bultzatzeko, entrenamenduz osaturiko ikastaro bat egiteko asmoa dute. Entrenamendu horietan lasterketan erresistentzia aerobikoa, luzaketak, esfortzuaren kudeaketa eta egoera fisikoaren hobekuntza landuko dira. Entrenamenduak asteazkenetan izango dira 19:30etik aurrera, eta 30 € balioko du hiruhilabeteko bakoitzak. Ikastaro horretan parte hartu nahi duten emakumeentzat bilera bat izango da Iamotenean urriaren 2an 11:30ean.
Bestalde, 1995. eta 1998. urteen artean jaiotako Bigarren Hezkuntzako gaztetxoentzat atletismo eskola estreinatuko dute Manttalek eta Gure Txokoak. Asteazken arratsaldeetan 17:00etatik 18:30era izango dira saioak Berako kiroldegian, eta urte osoko kuota 50 € izango da.
Eskola horretan interesatuta dauden gurasoentzat bilera urriaren 2an izango da, 11:00etan Iamotenean.
Gazteen eskola edota emakumeen entrenamenduetan interesatuta daudenek telefono zenbaki honetara dei dezakete: 656577704 (Patxi eta Cristina).
.
2010-08-23
ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA AGERRKAO KROSSA

Urtero bezala Berako Agerra auzoko bestekin batera , aurten ere Krossa ospatuko da. AGERRAKO KROSS HERRIKOIA - XIX. Luis MĀŖ Apeztegiaren Oroigarria - larunbata 28 eginen da. Manttale taldea antolakuntza lanetan dabil besta elkartearekin batera. .
2010-08-17
ALFREDO TELLETXEAK DEBUTA WORLD SERIES-ETAN SUITZAN

Alfredo Telletxea ,doneztebeko potroak, debuta egin zuen Nazioarteko Federazioak antolatzen duen World Series-etan abuztuaren 8an. Suitzako Sierre herriti abiatu eta Zinal-en bukatzen den 31 kilometroko lasterketan,178. a izan zen,78.a bere mailan,Zinalen helmugaratu ziren 827 partehartzaileen artetik. Kilian Jornetek bertze behin erakutsi zuen guztien gainetik dagoela erabat eta proban nabarmen gailendu zen.
Bigarren aldia da gure eremuetatik kanpora ateratzen dela Alfredo,dela 3 urte Italiako Dolomitetan izan bait zen bertze Manttaleko kide batzuekin Dolomites Skyrunning proba gogorrean parte hartuaz. Espainiar estatuan ere izan da hainbat lasterketetan,Manttaleko korrikalari internazionalena den hau.
Bidebatez eta lasterketa honen aitzakiaz,Erreka doneztebeko kirol elkarteak duen web orrian (www.erreka.org) elkarrizketen sail berri bati hasiera eman dio bere esperientziaren inguruko nondik norako guztiak azalduz.
.
2010-08-03
TXUS UNSION,16.A EUSKAL HERRIKO EHUNMILLAK ULTRAMARATOIAN

Txusn Unsion Manttaleko ultraheroiak uztailaren 16-18 bitartean ospatu zen Ehunmillak ultramaratoian parte hartu zuen,gisa honetan Euskal Herrian egiten den lehenengo proba hain zuzen ere.
31 ordu terdi behar izan zituen 167 kilometroak betetzeko,atsaldeko 6etan aterata beraz biharamuneko goizeko 1:30 helmugaratu zen Beasainera. Irabazle suertatu zen Imanol alesonek 5 orduko aldea kendu zion arren,16. postuan helmugaratu zen.
Lasterketak gogortasun berezia zuen arren,Zegama-Aizkorriko maratoia 4 aldiz egitearen pareko zerbait,eguraldi petralak bertze gogortasun puntu bat eman zion,Txindoki gainean esaterako lasterketa aunitzentzat neutralizatua geratu zen euriak eta behelainoak oinez ibiltzea ere oztopotzen bait zuen. Amaieran 121 lagunek bukatu zuten lasterketa ateratako 263 partehartzaileetatik. .
2010-07-21
LARUNBAT HONETAN I ALKAIAGA TRAIL

.
2010-06-06
PATXI IRAZOKI IRABAZLE BIDARRAIEN

Patxzi Irazokik , garai batean bezala, irabazi zuen Maiatzaren 30ean Bidarraien ospaturiko mendi laisterketa. Ibilbidea, 16km luze eta 1.600m gotiberakoarekin, ezaguna zune 2008an berak irabazi bait zuen laisterketa hau bera. Aurtengoan Camboko Laurent Althabe eta HervƩ Brosen aurretik heldu zen helmugara Igantziarra. Joxemari Salgadok ere parte hartu zuen laisterketan, 46. amaitu zuen 214 korrikalarien artetik.

Bertzetik Maiatzaren 30ean ere, ospatu zen SabiƱanigon VI Puyada a Oturia rekin batera Espainiako Txapelketa. Bertan IƱigo Lasaga 15. sailkatu zen Raul Gracia irabazlearengandik 20 minututara.

Egun berean ere burutu zen Ezkabako I trail laisterketa herrikoia. Bertan Manttaleko lagunei dagokienez, 17kmtako ibilbidean Jorgue Aracues 14. sailkatu zen 1:31ko denborarekin, Gillermo Perugorria 24. izan zen eta Juanma Molinero 114. helmugara iritsitako 186 korrikalarien artean.
34km-tako ibilbidean berriz, Nafarroako txapelketa zegoen jokoan, Txus Unsion 52. izan zen helmugara iritsitako 72 lagunen artean. Angel Arrieta izan zen garailea eta Txus 4 sailkatu zen beteranoen mailan.

Unai Santamaria azkenik seigarren izan zen Maiatzaren 30ean Aramotzen ospaturiko mendi laisterketa gogorrean. Bertan Unai Osa txirrindulari ohia izan zen garaile.

.
2010-05-24
MANTTALEKO SEI LASTERKARI ZEGAMA-AIZKORRIKO MARATOIAN

Aurreko maiatzaren 16ean Manttaleko sei lasterkari aritu ziren Zegama-Aizkorri mendi maratoian. Munduko Koparako lehen proba puntuagarria izan zen,500 lagun izen emanda izanik,409 izan ziren helmugara iritsi zirenak.Eguraldi kaxkarrak probaren berezko gogortasuna areagotu zuen,baina hala ere,Kilian Jornet katalandarra errekorra hautsitzear egon zen,lehen postua errez erdietsiz. Haren ondotik,Aitor Osa txirrindulari ohia eta Miguel Angel Heras,Roberto Heras txirrindulariaren anaia sartu ziren hurrenez hurren.
Manttalekoek saio bikaina burutu zuten; IƱigo Lasaga 12. postuan helmugaratu zen,garailearengandik ordu erdira,Unai Santamaria meritu haundiko 29. postuan iritsi zen Zegamako plazara eta atzetik,IƱaki LarraƱaga 144. postuan,Txus Unsion 219. lekuan eta 23. beteranoen artean, Aitor Mitxelena 229.a eta Joxema Huizi 237.a..
2010-05-10
MANTTALE TTIKI, HIRIBURUREN KROSSA

Aurreko maiatzaren 1ean, urteroko legez, Lapurdiko Hiriburun gazte eta helduentzako lasterketa herrikoia izan zen. Manttale Ttiki-ko 14 gazte aritu ziren nor baino nor, maila ezinhobea emanez, gogo eta ilusioz beteta. Gaztetxoenetan, Zuhatz Lekuberria, Eneritz Mariezkurrena, Josu Altzugarai eta Julia Artieda aritu ziren, eta helduenen sailean berriz, BeƱat Pikabea, Joseba Mariezkurrena, Iker Iturria, Olatz Mitxelena, Paula Artieda, Ane Pacheco, Xabier Taberna, Mikel Elzaurdia, Saioa Ugalde, Eduarda Gomes, BeƱat Mitxelena eta Joseba Pikabeak parte hartu zuten lasterketan. Denek ere lasterketa polita egin zuten, 1 eta 2 kilometroko ibilbidea osatu ondoren, podiuma zapaldu zutelarik hauetako aunitzek.
Helduenetan berriz eta 6 kilometroko lasterketan, IƱaki Pikabeak 2. postua erdietsi zuen eta 13 kilometrokoan berriz, Patxi Irazokik 3. postuarekin konformatu behar izan zuen,lasterketa bikaina osatu arren goi mailako arerioak izan bait zituen aurrez aurre. Garaile izan zen Lionel Petriac lapurtarra lehen postuetan ohiko lasterkalaria dugu inguruko lasterketatan; Patxi Pikabea ere ari da bueltatzen pixkana garai bateko mailetara eta 7.a helmugaratu zen, saio polita burutuaz.
.
2010-04-21
UNAI SANTAMARIA, HIRUGARREN AGINAGA LASTERKETAN

Apirilaren 18an Aginagan ospatu zen bertako mendi lasterketa bigarrengoz. Parte hartzaileugari,hoietatik 162 helmugaratu ziren eta azkarrena Walter Bezerra izan zen,Cipri Burcio eta Manttaleko Unai Santamariaren aurretik. Lasterketa osatu zuen bertze Manttaleko kide Alfredo Telletxea, 8. postuan sailkatu zen hobekuntza nabarmena erakutsiz bere errendimenduan..
2010-04-12
PRENTSATIK BILDUTAKOAK

Dagoeneko zintzilik daude gure webgunean egunkarietan Berako IV Mendi Maratoiaren inguruan argitaratu zenbait berri. ikusteko hemen ..
2008-02-04
Apirilaren 13an Ospatuko da IV. Mendi maratoi erdia




Apirilaren 13an ospatuko da 4. Mendi Maratoi Erdia. Aurreko urteetan bezala ahalik eta hobekien antolatu nahiean lanean gaude Mantale taldeko lagunak. Hori guztiaren berri hurengo asteetan izanen duzue, berritzen hari garen Webgunean..
2007-04-27
Igandean, eguzkia eta eguraldi ona

Pronostikoek diotenez behintzat, zeru garbi eta eguzkitsu bat izango dute bidelagun korrikalariek heldu den igandean. Mendiko Maratoi Erdiko lehen bi edizioak eguraldi txarrarekin jokatu baziren ere, ea aurten bestelako egoera bat izaten den. Hego haizeak ere joko duenez, likido aunitz edateko gomendatzen diegu lasterkarie, lasterketa aurretik eta ondoren.
.
2007-04-27
Irteera ordua, denbora muga eta edari hornidura

Irteera ordua: Berako polikiroldegitik irtengo da lasterketa, 9.30ean.

Denbora muga: 3 ordu eta 20 minututan ezarri da ibilbidea amaitzeko muga. Une oro bete beharreko ordutegia webguneko Fitxa Teknikoan ikus liteke.

Jaki eta edari hornidura: 3, 6, 9, 10, 13, 14, 16, 17 eta 20. kilometroetan ezarriko dira hornidura guneak.

Federatu fitxa: proban parte hartzeko ez da beharrezkoa federatu fitza aurkeztea, baina hala izateko gomendioa luzatzen dugu.
.