AGERRAKO KROSSA, ABUZTUAREN 29AN,III. BORTZIRIETAKO KOPAKO LAUGARREN PROBA
Berako Agerra auzoak Luis Mari Apeztegia Memorialaren 43. edizioa ospatuko du datorren larunbatean, abuztuaren 29an. Agerra auzoko jai-batzordeak antolatzen du proba, Manttale Mendi Lasterketa Taldearen laguntzarekin, eta III. Bortzietako Koparen barruan dago.
Zirkuituko laugarren lasterketa izango da, Lesakako Zubigaineko Kros Herrikoia, Alkaiaga Trail eta Berako Gau Krossa jokatu ondoren, eta Lizuniagako Igoera jokatu aurretik; azken hori urriaren 24an egingo da.
Gwendal Larqué eta Ane Elzaurdia dira Bortzirietako Kopako bi liderrak. Larqué buru da gizonezkoen sailkapenean, 280 punturekin, eta atzetik ditu Oihan Pikabea eta Haitz Telletxea, biak 234 punturekin berdinduta.
Emakumezkoen kategorian, Ane Elzaurdiak hiru lasterketetatik bi irabazi ditu eta zirkuituko liderra da, 295 punturekin. Bigarren Nahia Pikabea da (260 puntu) eta hirugarren Mirea Ostiz (243 puntu).
Taldeka, Eziñin da lehen sailkatua, 300 punturekin, Zerbezeruken (280) eta Agerra Runnersen (270) aintzinetik.
Datorren larunbatean, abuztuaren 30ean Agerran jokatuko den Krossa hurrengo proba puntuagarria izanen da. Lehiaketa 18:00etan hasiko da, beheragoko mailetako lasterketekin. Txikiek 150 metroko distantzia beteko dute, aurrejaminek 300 metrokoa, benjaminek 400 metrokoa, kimuek 800 metrokoa eta haur mailekoek (infantilek) 1.200 metrokoa.
18:30ean irteera bateratua izanen dute juniorren, seniorren eta beteranoen kategorietako lasterkariek, nahiz eta distantziak desberdinak izan. Juniorrek (gizonezkoak eta emakumezkoak) bi buelta emanen dituzte auzoa inguratzen duen zirkuituan, 2.900 metro.
Senior eta beterano mailetako gizonek zein emakumeek lau itzuli eginen dituzte 5.800 metroko distantzia bete arte.
Izen-emateak probaren egunean bertan egin ahal izango dira irteera-gunean eta doakoak izanen dira. Lasterketak amaitzerakoan, sariak banatuko dira.
ANE ELZAURDIA ETA XABIER SÁNCHEZ IZAN DIRA IRABAZLEAK PARTE HARTZAILE ERREKORRA LORTU DUEN BERAKO GAU KROSSEAN
Ane Elzaurdia eta Xabier Sánchezek irabazi zuten larunbatean Berako Gaur Krossaren hamabigarren edizioan, parte hartzaileen errekorra lortu zuena 268 korrikalarirekin.
Idiazabalgo korrikalariak, hirguarren postua lortu zuena 2023an, 32 minutu eta 56 segundu behar izan zituen Bera inguruan errepide zein mendi bidez osatutako 7,8km-ko ibilbidea osatzeko.
Aritz Arratibel irundarrak (33:10) eta Gwendal Larqé beratarrak (33:11) podiuma osatu zuten bigarren eta hirugarren lekuetan.
Emakumezkoen kategorian Ane Elzaurdia beratarrak bere bortzgarren garaipena lortu zuen lasterketa honetan 37 minutu eta 21 segunduko denborarekin. Ainhoa Etxegarai beratarra (39:32) eta Oihana Arruti (39:33) izan ziren podiumeko hurrengoak. 58 emakumek parte hartu zuten
Jubenilen kategorian Gartxot Iribarren eta Uxue Etxegarai izan ziren irabazleak. Kuadrilletan bertze urte batez Eztakit izan zen azkarrena, In ta Kenduren aurretik.
Guztira 268 korrikalarik hartu zuten parte lasterketa, egin diren 12 edizioetatik jendetsuena izanik, 2025eko 253 parte hartzaileak gaindituz.
Morzillo kuadrillak, 12 pertsonez osatua, 18 urtez azpikoen arteko kuadrilla haundienaren saria eraman zuen.
Gwendal Larqué eta Ane Elzaurdiak Bortzirietako III. Kopako buruan jarraitzen dute, Lesaka, Alkaiaga eta Gau Krossa jokatu ondoren. Hurrengo proba Agerrako Krosa izango da, abuztuaren 29an.
Lasterketa giro ederrean ospatu zen, oso tenperatura atsegina izan zuen gau batean, eta jende eta musika ugari izan zen ibilbideko hainbat guneta.
GWENDAL LARQUÉK ETA ANE ELZAURDIAK IRABAZI DUTE XV. ALKAIAGA TRAILA
Gwendal Larquék eta Ane Elzaurdiak irabazi zuten larunbatean, Alkaiaga Trailaren hamabosgarren edizioan, eta 68 korrikalari helduk parte hartu zuten.
Hirugarren urtez, Alkaiaga Traileko lasterkariek 7,5 kilometroko zirkuitua osatu behar izan zuten auzoaren inguruan. Gwendal Larqué izan zen azkarrena, ibilbide guztia 30 minututan eta 42 segundotan osatu baitzuen; ondoren, Dani Iparragirre (31:55), eta Oihan Pikabea (32:04) eta Haitz Telletxea (32:21) beratarrak.
Ane Elzaurdiak bere hirugarren garaipena lortu zuen Alkaiagan. Beratarrak 32 minutu eta 59 segundotan osatu zuen zirkuitua; Oihana Arruti bigarrena izan zen (35:36) eta Nahia Pikabea, bere anaia Oihan bezala, hirugarrena izan zen (36:46).
Gazteen mailan, Andoni Apezetxea eta Enea Erkizia izan ziren irabazleak.
Gwendal Larqué eta Ane Elzaurdia dira III. Bortzirietako Kopako liderrak, zirkuituaren bigarren proba hau jokatu ostean. Hain zuzen, Kopako hurrengo probak hauek izanen dira: Berako Gau Krossa (larunbat honetan, abuztuak 1), Agerrako Krossa (abuztuak) eta Lizuniagako Igoera (urriak 26).
Hiru kilometroko lasterketan, Alain Gajate izan zen azkarrena (12:45), lehen neskaren aurretik, Anne Arrieta (14:27).
Aldez aurretik, umeentzako lasterketak egin ziren auzotik barrena.
ALKAIAGA TRAIL, III. BORTZIRIETAKO KOPAKO BIGARREN PROBA, UZTAILAREN 25EAN IZANEN DA
Ekainaren 27an Lesakan ospatutako Zubigaineko Kros Herrikoiarekin batera hasiera eman zitzaion III. Bortziriko Kopari eta datozen asteetan, bertze bi hitzordu ditugu: uztailaren 25ean, larunbatean Alkaiaga Trail eta abuztuaren 1ean, larunbatean Gau Krossa.
Alkaiaga Trail lasterketak bi distantzia izanen ditu: 14 urtetik beherakoek 3 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, eta gainerakoek 7 kilometroko eta 300 metroko desnibela duen ibilbidea. Horrez gain, haurrentzako lasterketak izanen dira.
17:00etan haurrentzako lasterketak hasiko dira eta 17:30ean helduentzako.
Izena eman daiteke mezu bat bidalita izen-abizenekin, NANarekin eta jaiotze datarekin alkaiagatrail@hotmail.com helbidera edo egunean bertan.
Izen-ematearen prezioa 7 euro izanen da, parte-hartzaileentzako bokata eta istripu-asegurua barne.
Alkaiaga Trail Bortzirietako Kopako bigarren proba izanen da. Oraingoz, Maitane Melero eta Javi Menta buru doaz, eta taldeko sailkapenari dagokionez, Eziñin.
GAU KROSSA, ABUZTUAREN 1EAN, LARUNBATEAN
Uztailaren 1ean, larunbatean, Berako Gau Krossa izanen da eta parte-hartzaileek 7,8 kilometroko ibilbidea egin beharko dute. Izen-ematea www.pb-organisation.com webgunean egin daiteke uztailaren 31 arte, 12 euroren truke. Gehienez 280 dortsal eskainiko dira eta derrigorrezkoa izanen da kopetako linterna erabiltzea.
Sailkapen bakoitzeko lehenengo hiru korrikalariek eta lehen bi kuadrillek Biokeko sariak jasoko dituzte. Kuadrillen kasuan, sailkapen onena izan duten hiru pertsonen puntuak hartuko dira eta gutxienez emakume bat egon beharko da.
Horrez gain, lehenengo bi jubenilek (emakumezkoen zein gizonezkoen sailkapenean) saria jasoko dute, eta parte-hartzaile gehien dituen 18 urtetik beherako kuadrillak 4 bazkari lortuko ditu Mendiko Jatetxean, Ibardin Fundazioak emandakoak.
Korrikalari guztien artean, Ptzel markak emandako 8 frontal zozkatuko dira.
KEDADA GAU KROSSERAKO, ASTEARTEAN, HILAK 28
Gau Krossak 2025eko ibilbide bera izanen du. Hain zuzen, ibilbidea ezagutu nahi dutenentzako, uztailaren 28an, 21:30ean, Frantxia Haltzuet Plazan elkarretaratzea eginen da.
MAITANE MELERO ETA JAVI MENTA GARAILE IZAN DIRA LESAKAN ETA LEHENENGOAK DOAZ BORTZIRIETAKO KOPAN
Maitane Melero iruindarrak eta Javi Menta andoaindarrak irabazi zuten larunbatean Lesakako Zubigaineko Kros Herrikoiaren zazpigarren edizioan, Beti Gaztek antolatuta.
Hain zuzen, III. Bortzirietako Kopako lehen liderrak dira. Taldeka, lehen sailkatua Eziñin da(100 puntu), ondoren Zerbezeruk (95) eta Azken Dinosaurioak (90). Agerra Runners
laugarren doa 85 punturekin.
6 kilometroko ibilbidean, Mentak irabazi zuen Iñigo Macíasen eta Gwendal Larquéren aurretik (Gwendal hirugarren gelditu zen iaz bezala). Aldiz, Melero garaile izan zen
emakumezkoetan eta atzetik Ane Elzaurdia eta Nahia Pikabea beratarrak ailegatu ziren.Guztira 48 korrikalariek parte hartu zuten seniorren lasterketan, nahiz eta eguzkiak gogor
jo.
Gazte mailan Ulises Sarasuak eta Angela Morenok irabazi zuten; juniorretan Telmo Lertxundik; kimuetan Xabat Gajate Alemanek eta Maddi Goizuetak; benjaminetan, Julen
Zozaiak eta Enea Mitxelenak; benjaminaurrekoetan, Oihan Mitxelenak eta Aia Perotxenak,eta ttikien mailan, Ibon Telletxea Ostolaizek eta Arane Tabernak.
Guztira 112 korrikalarik parte hartu zuten, ttikienetatik hasita maila absolutura arte.Zubigaineko Kros Herrikoiaren sailkapenak ww.kronoak.com webgunean daude eta
Bortzirietako Koparenak bortzirikopa.eus webgunean.
ALKAIAGA TRAIL, HURRENGO PROBA
Bortzirietako Kopako hurrengo lasterketa Alkaiaga Trail izanen da, uztailaren 25ean. Izena eman daiteke mezu bat bidaliz alkaiagatrail@hotmail.com helbidera eta izen-
abizenak, NANa eta jaiotze-data eman beharko dira. Dena den, egunean bertan izena eman daiteke ere. Izen-emateak zazpi euro balio du eta parte-hartzaile guztientzako ogitartekoa eta istripu-
asegurua barne hartzen ditu. Alkaiaga Trail lasterketak bi distantzia izanen ditu: 14 urte beherakoek 3 kilometroko ibilbidea egin beharko dute eta gainerakoek 7 kilometroko eta 300 metroko desnibela duen
ibilbidea. Horrez gain, haurrentzako lasterketak izanen dira ere.
Proba 17:00etan hasiko da ttikienen lasterketekin, eta 17:30ean helduen lasterketa izanen
da.
GAU KROSSAREN IZEN-EMATEA
Hirugarren proba Berako Gau Krossa izanen da abuztuaren 1ean, 22:00etan. Jada izena
eman daiteke www.pb-organisation.com helbidea. Gehienez 280 dortsal eskainiko dira.
MANTTALEKO UDALEKUTAN IZAN EMATEKO EPEA ZABALIK
Manttalek martxan jarri ditu udalekuetako izen-emateak eta jada epea zabalik dago Manttaleren webgunean (www.manttale.com) maiatzaren 18tik ekainaren 5era, plazak bete arte.
Udalekuak 2013 eta 2018 urte artean jaiotako haurrentzat izanen da (bi urteak barne) eta Beran izanen dira uztailaren 6tik 31ra, 9:30etatik 13:00etara. Plazak mugatuak dira.
Horrez gain, 8:30etik 9:30era, haurrentzako gune bat zabalduko da, gurasoek udalekuen ordutegia baino lehen eraman nahi badituzte.
Udalekuetako prezioa haur bakoitzeko 125€ izanen da eta tarifa bereziak daude anai-arrebentzako.
Berrikuntza gisa, haur-kopurua nahikoa bada, aurten udalekuak antolatuko dituzte ere abuztuaren 10etik 28ra.
Informazio gehiago nahi izanez gero, www.manttale.com webgunean begira daiteke edo o manttaletaldeaudalekuak@gmail.com helbidera idatzi.
BEÑAT ALBISU ETA LIDE URRESTARAZUK IRABAZI DUTE BERAKO XX. MENDI MARATOI ERDIA
Beñat Albisu, ordubete 51 minutu eta 15 segundoko denborarekin, eta Lide Urrestarazu, 2 ordu, 07 minutu eta 22 segundoko markarekin, irabazle suertatu dira gaur Beran jokatu den hogeigarren Mendi Maratoi Erdian.
Beintza Labaiengo korrikalaria (Manttale taldekoa) gailendu da ibilbide berrituan, Aimar Otxoteko (Beti Gazte) lesakarraren eta Jokin Arretxea (Manttale) narbartearraren aitzinetik, bigarren eta hirugarren izan direnak, hurrenez hurren.
Emakumezkoen kategorian, Lide Urrestarazu (Arrastaka Mendi Taldea) ordiziarra garaile estreinatu da Ainara Alcuaz (Hiru Herri) eta Leire Elola (Soronea Amma CMO Valves K.K.) korrikalarien aitzinetik.
Guztira 430 korrikalarik parte hartu dute proban, horietatik 425 helmugara ailegatu direlarik.
Ibardingo tarteko helmuga, 150 eurotan saritua zegoena, Xabier Macías korrikalariarentzat izan da.
Nafarroako Txapelketa
Proba hau, aldi berean, Nafarroako Banakako Txapelketa ere izan da. Gizonezkoen kategorian Beñat Albisu bera izan da txapelduna, eta emakumezkoetan Ainara Alcuaz.
Gazte Trail
Gazte Trailean, Leire Cestau izan da emakumezkoetan irabazlea, eta gizonezkoetan Ekhiotz Irazoki eta Andoni Apezetxea eskutik sartu dira helmugara, irabazle gisa.
Taldekako sailkapenean Hiru Herri izan da lehenbizikoa, eta etxeko taldea, Manttale, bigarrena.
ARGAZKIAK:
Ane Molinero / Nahia Pikabea
EMAITZAK
Atxikia doaz emaitzak, web orrian ere eskuragarri daudenak:
Ikusi emaitzak hemen
DERRIGORREZKO MATERIALA BERAKO MENDI MARATOI ERDIAN
Aurten Berako Mendi Maratoi Erdia Nafarroako Banakako Mendi Lasterketen Txapelketaren parte izanen da.
Horregatik, Nafarroako Mendi eta Eskalada Kirolen Federazioaren araudian ezartzen den bezala, nahitaezko materiala behar da:
* Haize-babeserako jaka txanoduna eta mahuka luzearekin.
* Manta termikoa edo biziraupenekoa (guttienez 1'20 x 2'10).
* Ur-erreserbarako edukiontzia (guttienez 500 ml).
Lasterketako antolakuntzak derrigorrezko materiala moldatu dezake eguraldiaren edo bestelako egoeren arabera.
BERAN TTIKI TRAIL OSPATUKO DA APIRILAREN 18AN, LARUNBATEAN
Beran apirilaren 18an, Mendi Maratoi Erdiaren bezperan, Tiki Trailaren edizio berria ospatuko da. Haur eta gazteentzako lasterketak Kanttonberri kalean barrena eginen dira. Hain zuzen, aurten Altzate kaleko obrak direla-eta, apirilaren 19an (igandea) egingo den maratoi erdiaren irteera eta helmuga izanen da ere.
Lasterketak 16:30etan hasiko dira eta lau kategoria eta distantzia izanen dira:
• 6-7 urte (2020-2019 jaiotakoak). 250 metro
• 8-9 urte (2018-2017 jaiotakoak). 650 metro
• 10-11 urte (2016-2015 jaiotakoak). 1.450 metro
• 12-13 urte (2014-2013 jaiotakoak). 2.050 metro
Izen-emateak, dohainik, irekiak daude Manttaleko webgunean (www.manttale.com), baina egunean bertan ere egin daiteke 15:30etatik aurrera.
Ez da saririk izanen irabazleentzako, parte-hartzaile guztiek opari bat izango dutelako.
6 urtetik beherakoek parte har dezakete.
Lasterketak amaitzerakoan, parte-hartzaileentzako berendua eskainiko da.
IBILBIDE GUZTIAK ESKURAGARRI WIKILOC-EN
Manttalek profil berria sortu du Wikiloc aplikazioan (@manttale) eta bertan aurtengo eta aurreko urtetako lasterketen ibilbideak aurki daitezke: Mendi Maratoi Erdia, Gau Krossa, Alkaiaga Trail eta Gazte Trail.
Modu horretan, edozein unetan ibilbide guztiak oinez edo korrika egin daitezke.
BEIRA JASOKETA LARUNEN
Aurreko urteetan bezala, duela bi aste Manttaleko kideak Larungo magalera igo ziren Zizkuitzetik Larunera doan lasterketaren tartea garbitzera. Kilometro eskaseko bidea izan arren, lasterketako eremu aldapatsuena da eta kristalak egoten dira, arriskutsua izanik eskuak lurrean jartzen dituzten korrikalarientzat bereziki.
BERAKO MENDI MARATOI ERDIKO ETA GAZTE TRAILEKO IZEN-EMATEAK ASTELEHENEAN, MARTXOAREN 2AN, ZABALDUKO DIRA
Apirilaren 19an, igandean, XX. Berako Mendi Maratoi Erdia izanen da eta datorren astelehenean, martxoaren 2an, 15:00etatik aurrera izen-ematea zabalduko da www.pb-organisation.com webgunean. 525 dortsal eskainiko dira eta agortzen ez badira, izen-ematea apirilaren 16an itxiko da.
Izen-ematearen prezioa 35€ izanen da korrikalari federatuentzako eta 37€ ez federatuentzako. Izena ematerakoan ez da beharrezkoa pb-organisation.com webgunean erregistratzea.
Halaber, Berako Mendi Maratoi Erdia Nafarroako Banakako Mendi Lasterketa Txapelketaren parte izanen da.
Berrikuntzei dagokienez, lasterketaren irteera eta helmuga aldatuko dira. Altzateko obrak direla-eta, jada ez dira kiroldegian kokatuko, baizik eta Kanttonberri kalean. Arrazoi beragatik, lasterketaren azken kilometroa aldatu egingo da ere.
Maratoi erdiak hiru zati berri izango ditu, beti ere 21 kilometroko distantzia mantenduz. Lehenengo zatia Usatitasen eta Landagainetaren artean kokatuta dago; bigarrena, Landagainetaren eta Zumalkuren artean; eta, hirugarrena, Itzea eta helmugaren artean.
Dortsalak eta korrikalarientzako boltsak jasotzeko kokalekua aldatuko da: kiroldegian hartu beharrean, Kultur Etxean hartu beharko dituzte.
Iaz bezala, ez da edalontzirik eskainiko anoa-postuetan eta korrikalari bakoitzak berea eraman beharko du.
GAZTE TRAIL
Aurreko edizioetan bezala, aurten Gazte Trail jokatuko da ere, 16 eta 18 urte bitarteko nerabeentzat. Ohiko ibilbidea izanen da, nahiz eta irteera eta helmuga Kanttonberrin kokatu.
Izena eman daiteke www.pb-organisation.com webgunearen bidez 7 euroren truke, martxoaren 2tik antzinera.
HILAREN 10AN BERAN XIX MENDI EGUNA OSPATUKO DA
Datorren urtarrilaren 10ean, larunbatean, Mendi Egunaren hemeretzigarren edizioa ospatuko da Beran, 2007ko urtarrilaren 13an Taillon mendian hildako Loro Pikabearen, Xabier Zubietaren eta Xabier Saralegiren oroimenean. Agerra Mendi Taldeak eta Manttale Mendi Lasterketa Taldeak prestatutako egitaraua larunbatean (10ean) eta igandean (11an) eginen da.
Larunbatean, 14.15ean Santa Barbarako mendi irteerarako zein bikoteko kronoigoerarako izen ematea irekiko da. Kronoigoera eta txangoa kiroldegiko zelaitik abiatuko dira eta, menditontorretik pasa ondoren, hasierako tokira itzuliko dira, 5,5 kilometroko ibilbidea eginez. Txangoa 15.00tan hasiko da, eta kronoigoera 15.30tan.
Kronoigoera edonorentzako irekia dago,baina 16 urtetik beherakoek heldu batekin egon behar dute. Kronoigoerako eta txangoko izen ematea aurreko egunetan zabalduko da Manttaleren web orrian.
15.15ean haurrentzako lasterketa eginen da.
Mendi irteera eta kronoigoera amaitu ostean,luntxa etasari-zozketa eginen dira parte hartu duten guztientzako.
Ondoren,19.30tan, Berako Kultur Etxean Mikel Lizarraldek “Zazpi” dokumentala aurkeztuko du. Eibarko mendizaleak 11 etapatan Euskal Herriko mendi garaienak lotu zituen eta 300 kilometrotan esklerosi multiplea diagnostikatu zioten.
Igandean, hilak 11, mendi irteera eginen da 9.00tan Berako kiroldegitik abiatuta. Mendi irteera Landagaitatik Larun Ttikira igoko da eta handik Berako kiroldegira jaitsiko da, 13 kilometroko ibilbidea eginez.
ANE ELZAURDIA ETA ARITZ ARRATIBEL II BORTZIRIETAKO KOPAKO IRABAZLEAK IZAN DIRA
Ane Eltzaurdiak eta Aritz Arratibelek irabazi zuten larunbatean II. Bortzirietako Kopa, Lizuniagako Igoera (azken proba) jokatu ondoren. Ane Elzaurdiak 400 puntu lortu ditu lehiaketa ezin hobea eginez, zirkuituko bosta lasterketetan gailendu baitzen: Lesakako Zubigaineko Kros Herrikoia, Alkaiaga Trail, Berako Gau Krossa, Agerrako Krosa eta Lizuniagako Igoera. Amaia Jorajuriak bigarren bukatu zuen 365 punturekin eta Amaia Etxartek hirugarren 310 punturekin. Azken sailkapenerako, bost lasterketetako lau emaitza onenak hartzen ziren kontuan.
Gizonezkoetan, Aritz Arratibel, Lesakako eta Lizuniagako irabazlea, nagusitu zen 390 punturekin, Hodei Lujanbioren (355 puntu) eta Gwendal Larqueren (355 puntu) aurretik.
Taldeka, Eziñek irabazi zuen Kopako bigarren edizioa 480 punturekin, Zerbezeruk (455 puntu) eta Xerpak (300) taldeen aurretik. Aitor Etxeberriak (31:05) eta Asier Landartek (31:57), pasa den larunbatean Alkaiaga Trail irabazi zuenak, podiuma osatu zuten bigarren eta hirugarren postuetan, hurrenez hurren.
Azken proban, Lizuniagako Igoeran, 65 korrikalariek parte hartu zuten, iaz baino lau gutxiago. Arratibelek 17 minutu eta 25 segundoko denbora egin zuen, Gwendal Larque bigarren izan zen eta Ion Garraus hirugarren. Ane Elzaurdia irabazlea izan zen emakumeen artean (20 minutu eta 49 segundo), Enea Erkizia bigarren izan zen eta Nahia Pikabea hirugarren. Ion Garraus eta Teresa Igoa izan ziren beterano onenak.
Bortzirietako Kopak arrakastaz itxi du bigarren edizioa, lasterketetako parte-hartzea handitzea eta sustatzea baititu helburu.
2026ra begira, zirkuitua handitzea aurreikusten da, Bortzirietan lasterketa gehiago egiten baitira.
Lerro hauen bidez Beti Gazte, Agerra Mendi Taldea, Gure Txokoa, Manttale eta Alkaiagako jai batzordea, Berako eta Lesakako Udalak, Martiko, Ibardin Fundazioa eta Mazizior Edariak eskertu nahi ditugu antolatzaile gisa emandako babesagatik.
Bortzirietako Kopako lasterketei buruzko informazio guztia www.bortzirikopa.eus webgunean kontsulta daiteke.
II. BORTZIRIETAKO KOPA LIZUNIAGAKO IGOERAN BUKATUKO DA
Azken probaren faltan Ane Elzaurdia eta Aritz Arratibel sailkapenetako buruak dira
Bortzirietako Koparen bigarren edizioa datorren larunbatean, urriak 25, amaituko da Lizuniagako Igoeraren 44. edizioarekin.
Ane Elzaurdiak liderra izaten jarraitzen du 400 punturekin eta garaipen guztiekin, orain arte egindako lau lasterketak irabazi baititu: Lesakako Zubigaineko Kros Herrikoia, Alkaiaga Trail, Berako Gau Krossa eta Agerrako Krosa. Bere atzetik Amaia Jorajuriak bigarren postuan jarraitzen du 356 punturekin eta Amaia Etxarte hirugarren postuan 255 punturekin.
Gizonezkoen sailkapenean Aritz Arratibel buru da 375 punturekin, Lesakan lortutako garaipenari esker, baita Alkaiagan eta Agerran taldeka lortutako bigarren postuei esker. Hodei Lujanbio bigarrena da 355 punturekin eta Gwendal Larque hirugarren 330 punturekin.
Taldekako sailkapenean, Eziñin lehena da 718 punturekin eta Xerpak bigarrena 652 punturekin.
Azken sailkapen orokorra egiteko, bost lasterketetatik lautan lortutako posturik onenak kontuan hartzen dira.
Gizonezkoen eta emakumezkoen kategoriako lehen bi sailkatuek eta bi talde onenek Ibardin Fundazioaren, Mazizior Edarien eta Martikoren eskutik sortak jasoko dituzte, Bortzirietako Koparen babesleak baitira.
Gainera, bost lasterketetatik lautan parte hartu duten korrikalari guztiek Berako zein Lesakako udalek dohaintzan emandako oparia izanen dute, Bortzirietako Kopako kolaboratzaileak baitira.
Lizuniagako Igoeran 4,9 kilometroko ibilbidea egin beharko dute parte hartzaileek. Hain zuzen, izen-emateak zabalik daude www.pb-organisation.com webgunean, 8 euroren truke. Egunean bertan izena ematen bada, 12 euro izanen da. Lasterketa 17:00etan izanen da, eta aurretik, 15:30ean, haurrentzako lasterketak eginen dira.
Bortzirietako Kopako lasterketei buruzko informazio guztia www.bortzirikopa.eus webgunean kontsulta daiteke.
TRISTAN JANMARTEK ETA ANE ELZAURDIAK ERREKORREZKO BERAKO GAU KROSSA IRABAZI DUTE
Tristan Janmartek eta Ane Elzaurdiak irabazi zuten ortziralean jokatu zen Berako Gau Krossaren hamaikagarren edizioa, 253 parte-hartzailerekin bere errekorra hautsi zuena. Iparraldeko korrikalaria azken 200 metrotan gailendu zitzaion Aitor Etxeberriari, helmugatik hurbil eroriko bat izan zuenari, eta berarekin lehia polita izan zuen lasterketa osoan zehar.
Janmartek, 2023an ere lasterketa irabazitakoak, 31 minutu eta 3 segundo behar izan zituen lasterketaren bidea osatzeko, Bera inguruan asfaltoz eta mendiz betetako 7,8 kilometroko ibilbidean.
Aitor Etxeberriak (31:05) eta Asier Landartek (31:57), pasa den larunbatean Alkaiaga Trail irabazi zuenak, podiuma osatu zuten bigarren eta hirugarren postuetan, hurrenez hurren.
Emakumezkoen kategorian, Ane Elzaurdiak beratarrak bere laugarren garaipena lortu zuen lasterketa honetan, 37 minutu eta 10 segundoko denborarekin. Bertze beratar batek, Ainhoa Etxegaraik (38:43), 2024ko bigarren postua errepikatu zuen eta Amandine Gomanek (41:37) hirugarren bukatu zuen. Guztira 65 emakumek hartu zuten parte.
Kuadrila arteko lehian Eztakit taldeak irabazi zuen, Antzineraren aurretik.
Guztira 253 korrikalarik hartu zuten parte lasterketan, probaren hamaika edizioetako parte-hartzerik jendetsuena izanik, 2024ko 211 korrikalariak gaindituz, orain arteko markarik onena zena.
Berako hiru kuadrilek eraman zuten kuadrilarik jendetsuenaren saria: Hankak Errestan, Morzillo eta Eztakit. Kuadrila bakoitzak 10 korrikalarirekin hartu zuen parte.
Proba giro ederran ospatu zen, hagitz tenperatura atsegineko gau batean, eta jende eta musika aunitz bildu zen ibilbideko hainbat lekutan.
ASIER LANDARTEK ETA ANE ELZAURDIAK XIV. ALKAIAGA TRAILA IRABAZI DUTE
ANE ELZAURDIA ETA ARITZ ARRATIBEL II. BORTZIRIETAKO LIDERRAK DIRA
Asier Landartek eta Ane Elzaurdiak larunbatean irabazi zuten Alkaiaga Trailaren hamalaugarren edizioa, 58 korrikalari helduk eta 23 haurrek parte hartu zutelarik.
Bigarren urtez, Alkaiaga Traileko lasterkariek 7,5 kilometroko ibilbidea egin zuten auzoko txokoetatik barrena. Landart irundarra azkarrena izan zen 29 minututan eta 48 segundoan, ondoren Aritz Arratibel (30:18) eta Hodei Lujanbio (30:37).
Ane Elzaurdiak 2024an lortutako garaipena errepikatu zuen. Amaia Jorajuria bigarrena izan zen (40:21) eta Ainhoa Jauregi hirugarren (40:21).
Arratibel eta Elzaurdia II. Bortzirietako Kopako liderrak dira Alkaiaga Trail ondoren, zirkuituko bigarren proba izanik. Hala ere, Bortzirietako Kopak bertze hiru proba barne hartzen ditu: Berako Gau Krossa (abuztuak 1), Agerrako Krossa (abuztuak 30) eta Lizuniagako Igoera (urriak 25).
Zerbezeruk taldea Kopako taldekako sailkapeneko liderra da. Informazio gehiagorako, Bortzirietako Kopako sailkapen guztiak eskuragarri daude www.bortzirikopa.eus webgunean.
16 urte baino gazteagoentzako lasterketan, hiru kilometroko ibilbidean Iker Zestau azkarrena izan zen (13:03), Negu Lizeaga (13:43) lehen neskaren aurretik.
Nerabeen eta helduen lasterketak baino lehen, haurrentzako lasterketak izan ziren eta 23k parte hartu zuten.
ANE ELZAURDIAK ETA ARITZ ARRATIBELEK LESAKAN OSPATUTAKO LASTERKETAN IRABAZI DUTE ETA LEHEN POSTUAN KOKATU DIRA BORTZIRIETAKO KOPAN
Aritz Arratibel hondarribitarrak eta Ane Eltzaurdia beratarrak irabazi zuten larunbatean Beti Gatzek antolatutako Zubigaineko Kros Herrikoia lasterketaren seigarren edizioa. Halaber, II. Bortzirietako Kopako lehen liderrak bihurtu dira. Taldeka, Bortzirietako Kopako lehen taldea Eziñin izan da.
7 kilometroko ibilbidea egin ondoren, Hodei Lujanbio eta Gwendal Larqueren aurretik irabazi zuen Arratibelek. Aldiz, emakumeen sailkapenean Amaia Jorguriak bigarren postua lortu zuen eta Amaia Etxartek, hirugarrena.
Gazte mailan Ulises Sarasua Cano etxalartarra izan zen garaile; junior mailan, Unax Urtxegi Rodrigo igantziarra; alebin mailan, Eneritz Muñoa Sanjuan eta Ibai eta Oihan Iturbide Royo; benjamin mailan, Enea Mitxelena Beristain eta Martxel Criado Arruabarrena; prebenjamin mailan, Maddi Mutuberria Zelaieta eta Danel Maritxalar Muñoa y en ttikitan, Mara Perotxena Elgorriaga eta Oihan Lujanbio Arbelaitz
89 korrikalarik parte hartu zuten proba guztietan.
ALKAIAGA TRAIL, HURRENGO PROBA
Bortzirietako Kopako hurrengo lasterketa Alkaiaga Trail izango da uztailaren 26an. Izena emateko alkaigatrail@hotmail.com helbidera mezu bat bidali behar da izen-abizenekin, NANarekin eta jaiotze-datarekin. Hala ere, egunean bertan izena eman daiteke ere.
Izen-emateak 7 euro balio du eta parte hartzaile guztientzako bokata eta istripu-asegurua barne hartzen ditu. Alkaiaga Trail lasterketak bi ibilbide izanen ditu: 14 urtetik beherakoek 3 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, eta gainerakoek 7 kilometro eta 300 metroko desnibela. Gainera, haurrentzako lasterketa izango dira ere.
Proba 17:00etan hasiko da, txikienentzako lasterketekin, eta 17:30ean helduentzako lasterketa izango da.
GAU KROSAKO IZEN-EMATEA
Hirugarren proba Gau Krosssa izanen da, abuztuaren 1ean, 22:00etan. Izen-emateak www.pb-organisation.com webgunean egin daitezke abuztuaren 31a arte 10 euroren truke. Lasterketaren egunean izena emateko 14 euro ordaindu beharko dira. Izen-ematearen gehienezko kopurua 250 izanen da.
LASTERKETEI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA WEB HONETAN KONTSULTA DAITEKE www.bortzirikopa.eus
Argazkiak: Beti Gazte
AURTEN LESAKA BATU EGIN DA II. BORTZIRIETAKO KOPAN
Ekainaren 21ean Zubigaineko Kros Herrikoak hasiera emanen dio udan zehar eginen diren lasterketen egutegiari, bertzeak bertze, Alkaiaga Trail, Berako Gau Krossa eta Lizuniagako Igoera.
Lesakak Bortzirietako Koparen bigarren edizioarekin bat eginen du aurten. Bortzirietako lasterketa herrikoien egutegia 2024an estreinatu zen korrikalarien parte-hartzea sustatzeko banaka zein taldeka.
Zubigaineko Kros Herrikoia lasterketaren seigarren edizioa, Beti Gaztek antolatuta, ekainaren 21ean, larunbatean, 11:00etatik aitzinera jokatuko da II. Bortzirietako Kopako lehen lasterketa izanik. Izen-ematea irekia dago www.kronoak.com webgunean 16 urtetik aurrerako kategorientzako 5 euroko prezioan. Hala ere, egunean bertan izena eman daiteke 10:00etatik aitzinera Arretxeako Plazan.
Maila absolutuko eta gazte mailako korrikalariek 6 kilometro egin beharko dituzte. Horrez gain, txikien (200 metro; 2021etik aitzinera jaiotakoak), benjaminaurrekoen (300 metro; 2018-2020), benjaminen (450 metro; 2016-2017), kimuen (900 metro; 2014-2015) eta juniorren (3 kilometro; 2020-2013) lasterketak eginen dira.
Irabazleak 100 euro eta garaikur bat jasoko ditu, gazteen sailkapeneko irabazleak domina eta 70 euroko bonua, juniorrek domina eta 60 euroko bonua, eta haur guztiek (txikietatik kimuetara) domina bana.
Lesakako lasterketaren ondotik egutegiko gainerako probak jokatuko dira: Alkaiaga Trail (uztailak 26, 7 kilometro), Berako Gau Krossa (abuztuak 1, 7,9 kilometro), Agerra Krossa (abuztuak 30, 5,8 kilometro) eta Lizuniagako Igoera (urriak 25, 4,9 kilometro).
Lehiaketa berria asteazkenean aurkeztu zuten Beran Beti Gazteko, Gure Txokoa Elkarteko, Manttaleko, Agerra Mendi Taldeko eta Alkaiagako Jai Batzordeko ordezkariek.
2024ko lehen edizioaren gisa, Bortzirietako Kopak banakako sailkapena izango du proba bakoitzaren amaieran parte-hartzaileek batuko dituzten puntuei esker.
Banakako sailkapen orokorrean agertzeko bost lasterketetatik lautan parte hartu beharko da, eta lau lasterketetako denbora onenak kontuan hartuko dira.
Gainera, bertze behin ere, gizonezkoen, emakumezkoen edo bien arteko taldeak sortzeko gonbidapena luzatu nahi da, Bortzirietako zein bertzeko lekuetako korrikalariek osatuz.
Taldekako sailkapenean parte hartzeko, parte-hartzaile bakoitzak bere taldearen izena jarri beharko du lasterketa bakoitzean izena ematerakoan. Lasterketa batean puntuatzeko, gutxienez talde bakoitzeko hiru kideek parte hartu beharko dute, talde bakoitzeko lehen hiru sailkatuak hartuko baitira kontuan. Talde bakoitzak egutegiko bost lasterketetatik gutxienez lau jokatu beharko ditu.
Zirkuituaren amaieran, azken lasterketan (Lizuniagako igoera) sariak egonen dira gizonezkoen eta emakumezkoen lehen sailkatuentzat, 16 eta 18 urte bitarteko lehenengoentzat eta lehen taldeentzat.
Horrez gain, bost lasterketetatik lauk (Zubigaineko Kros Herrikoia, Alkaiaga Trail, Agerra Krossa eta Lizuniagako Igoera) 16 urtetik beherakoentzako lasterketak antolatuko dituzte.
Kartela: Kattalin Berasain
LASTERKETARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA www.bortzirikopa.eus webgunean kontsulta daiteke.
<